Prest al duzu dagoeneko festetako lepokoa? Ba al dakizkizu Artillero dale fuego, Badator Marijaia eta Zeledon? Jaiak iristeko irrikaz, ezta?
Gu ere bai! Eta marka guztiak hausteko prest gara aurten! Badatoz Aste Nagusiak, eta, beraz, su-festak, kontzertuak, parranda eta dibertsioa. Euskaltelen ez diogu txanda-pasarik egin nahi festa-egun bakar bati ere, eta, beraz, agenda mundiala prestatu dizugu, festaz une oro gozatzeko. Animatzen?
Donostia
Inork irudika dezake Donostiako Aste Nagusia… su-festarik gabe? Guk ere ez. Inortxok ere ez! Aurten ere abuztuaren 10etik 16ra bitartean egingo den Su Festen Nazioarteko Lehiaketaren babesle izango gara. Prest dugu dena lehiaketan parte har dezazun, eta ikuskizunik ederrena aukeratu dezazun gauero. Badakizu nola, ezta? Jakina, aplikazio baten bidez. Harekin, piroteknia gogokoenak aukeratu ditzakezu, eta, horretaz gainera, festen egitaraua ere kontsultatzea izango duzu, gehien interesatzen zaizkizun jarduerak bila ditzakezu eta festez gozatzeko behar duzun informazio guztia eskuratu. Prest duzu dagoeneko aplikazioa mugikorrera deskargatzeko, Androiderako nahiz iPhonerako. Eta egunen batean etxean ahazten baduzu mugikorra, lasai, ez zara geldituko botoa eman gabe: gure guneetan eman dezakezu, horretarako prestatu ditugun txartelekin. Sari ugari banatuko ditugu parte-hartzaileen artean. (Lege-oinarriak)
ZOZKETAREN IRABAZLEAK:Munich-era bidaia: Francisco Javier Alvarez Esperanza
iPad: Eider Zubeldia Goikoetxea e Iñigo Garcia Barbadillo
Polaroid Kamera Antonia Luque Luque, Josune Zubillaga Martin, Marta Gallego de Luis, Miguel Angel Perez Altaburu y Reyes Granados Molina.
Bluetooth bozgorailu: Bakarne Usandizaga Tejeria, Telesforo Martin Romero, Carmen Calleja Subirán, Francisco Javier Allí Aranguren y Sergio Castillo Berrondo.
Ikusten duzunez, izozkia da eskaintzerik ez dugun gauza bakarra! Kontuan izan non egongo garen:
- Erlojuetan. Hilaren 17ra arte egongo gara: ludoteka bat prestatuko dugu etxeko txikientzat, haiek ere primeran pasa dezaten festetan. Horretaz gainera, bizikleta batzuk izango ditugu, mugikorraren bateria kargatzeko balioko dutenak. Ezin geldituko zara kuadrillakoei argazkirik egin gabe bateria bukatu zaizulako!
- Alderdi Ederren. Ez dugu huts egin nahi kanoiaren danbada. Beraz, stand bat eta sekulako agenda prestatu ditugu hiriaren erdialderako:
- Photocall bat egunero Realeko neskekin; eta, gainera, argazkia sare sozialetara igotzen baduzu eta etiketatzen bagaituzu, mugikor baten zozketan parte hartuko duzu! Ezin gehiago eskatu! (Lege-oinarriak)
- Hilaren 12an, 17:30etik aurrera, Realeko nesken taldeko jokalariek autografoak sinatuko dituzte.
- Hilaren 13an, Bizikleta Festa izango dugu Bulebarrean.
- Eta 14an, 18:00etan, Go!azenen koreografia ikasteko eta telesaileko opariak eskuratzeko aukera izango duzu!
Bilbo
Hilaren 17an hasiko da, larunbatarekin, Botxoko asterik zirraragarriena. Tira, zortzi egunekoa da astea zehazki; izan ere, Bilbokoak gara. Zer arraio! Hemen ere Euskaltelen laranja kolorez beteko dugu hiriko zerua gauero. Guri ere asko gustatzen zaizkigu su-festak! Eta lehiaketako protagonista izan zaitezen nahi dugunez, gonbita egiten dizugu gehien gustatzen zaizkizun su-festen aldeko botoa eman dezazun Bilbao Aste Nagusia 2019 aplikazioaren bidez. Prest daukagu dagoeneko Android eta iOS sistemetarako.
Gogoan izan: aurten, gune bat prestatuko dugu Erripako kaian, eta denontzako moduko jarduerak izango dira: txikientzat, ludoteka; eta dantzazaleentzat, musika Unai Goikolea DJaren eskutik, abuztuaren 17, 21 eta 22an, 21:30etik 23:30era. A! Eta bateriarik gabe gelditzen bazara, gure bizikletak erabil ditzakezu kargatzeko!
Ezin geldituko zara ikusi gabe hilaren 21erako eta 22rako prestatu dugun errealitate birtualeko erakusketa, ezta? Hilaren 21ean, zur eta lur geldituko zara Gregorio de la Revilla 12ko gure dendan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Eta 22an, berriz, Erripako gure standean izango gaituzu zain. Go!azeneko gure protagonistek ez dituzte ahaztu Bilboko zaleak, eta bisitan etorriko zaizkigu gure gunera hilaren 24an, 16:00etatik 17:00etara bitartean. Argi ibili, beraz, eta zatoz ezagutzera!
Azken mezu bat helarazi nahi dizugu: primeran pasa festetan, jo eta su, baina zentzuz jokatu, eta besteekiko errespetu osoz. Gora Aste Nagusia!