Zer dela eta ez diozu utzi behar Zientzia Azoka berri honetara etortzeari? Arrazoi asko daude, eta esan egingo dizkizugu. Plana goizean hasten da, hamabietan. Plaza Barrian paseo bat egitea duzu egokiena, eta, hala, 12-18 urteko gazteek aurkeztu dituzten 110 proiektu zientifikoak eta teknikoak ikustea. Denetatik dago: osasuna, ingurumena, teknologia, ingeniaritza, gizarte-zientziak… Harritu egingo zaitu haien maila handiak! Lehen Hezkuntzako neska-mutilek ere badute beren esperimentu original eta dibertigarriak erakusteko tokia. Txunditu egingo zara zer egiteko gai diren ikustean!
Aurten, Euskaltel Konekta karpa izango dugu plazaren erdian. Han, historian zehar izan diren emakume zientzialariei buruzko panel bat egongo da ikusgai, eta argazki dibertigarri bat egin ahal izango duzu, zeure burua etorkizuneko zientzialari gisa erakusteko. Gure txokoan, familia osoarentzako tailerrak izango dira, eta neska-mutilek zientziara hurbiltzeko aukera izango dute.
Pentsa zenezake festa ikasleentzat eta haien familiakoentzat soilik dela. Bada, ez! Elhuyar fundazioak denontzat antolatu du eguna, guztiontzat da Zientzia Azoka, programa dibertigarri eta zabal bati esker guztiok Bilbora joan gaitezen eta egunaz goza dezagun, eta, hala, gazteengan bokazio zientifiko-teknologikoak erna daitezen. Aurten badago berrikuntzarik: teknologiari, musikari, komikiei eta beste hainbat gairi buruzko tailerrak izango ditugu… plazan bertan!
19:00etatik 20:00etara, proiektu onenen sariak banatuko dira, eta Euskaltel Konektako gure lankide bat epaimahaikide izango da. Hori ospatzeko, handikiro bukatuko dugu eguna, dantzatuz eta dena emanez hain gogoko ditugun DJen musikarekin: Las Tea Party Dj's! Ez huts egin! Gu han izango gara, zure zain! ;)