Antolintxuk eta Madalentxuk ongietorria egingo diete aurten ere Plentziako jaiei. 2026ko jaiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira. Txupinazoaren ostean, sei egun izango dira jai-giroan bizitzeko, ekitaldi ugari lagun: lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak eta beste asko. Ikusi hemen San Antolinen omenezko Plentziako 2026ko jaien egitarau oso-osoa.