Eta orain, zer egingo dugu? Hemen dira Gabonak. Egun batzuk libre ditugu, eta, hain lanpetuta gaudenez, denborarik ez dugu izan agenda begiratu eta zer plan berezi dauden ikusteko. Lasai. Hemen gaude zuri laguntzeko: aurtengo Gabonetan Euskadin izango diren planik onenak proposatuko dizkizugu. Edo, behintzat, haietako batzuk. Adi!

Umeen Gabonetako Parkea, Irunen, Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Klasiko bat da. Umeen Gabonetako Parkea Irunen (Ficoba), Donostian (Kursaal), Bilbon (BEC) eta Gasteizen (Iradier Arena) egongo da. Irungo Umeen Gabonetako Parkea, Euskaltelek babestua, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik; dena den, itxita egongo da abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Donostiakoa abenduaren 22tik urtarrilaren 5era egongo da irekita, baina itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Bilbokoa egun gehiagotan egongo da zabalik: abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra. Gasteizkoa, berriz, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da irekita. Beti bezala, barrakak, jolasak, haurrentzako tailerrak eta emanaldiak izango dira. Egin begiratu bat programazioari: Irun, Donostia, Bilbo eta Gasteiz.

Izotz-pista

Hemen, proban jarriko zaitugu ;-). Zer moduzko oreka eta koordinazioa dituzu? Espero dugu onak izango dituzula, aurtengo Gabonetan ez dago-eta aitzakiarik. Aditua edo hasiberria izan, ezin diozu huts egin izotz-pistari. Gasteizen (abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra, Andre Maria Zuriaren plazan) eta Donostian (abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra, Katalunia plazan), Euskaltelek babestuta, eta Bilbon (urtarrilaren 15era arte, Etxetxua plazan). Kontuz ibili, eta, batez ere, ondo pasatu!

3Txulo urte-bukaerako jaia

Txikientzako jai handi bat. Donostian egiten da, Kursaalen, abenduaren 9an. Hiru3 haur-komunitateak ospakizun handi batekin bukatuko du urtea. Txikiek ederki pasatuko dute beren gogoko pertsonaiekin, zuzenean dantzatuko eta abestuko baitute haiek. EiTBk grabatu egingo du jaia (Euskaltelek babestua), eta, joan ezin baduzu, telebistan ikusi ahal izango duzu urtarrilaren 7an.

Donostiako Orfeoiaren kontzertua  

Denak ez dira mugitzeko planak. Musika atsegin baduzu, zuretzako modukoa da plan hau. Abenduaren 28an, Donostiako Orfeoiaren Gabonetako Kontzertua Haurrena Haurrentzat, egingo da Kursaalen, Euskaltelek babestuta. 300 haurrek abestuko dute, eta biltzen den dirua UNICEFentzat izango da.

Bizkaia Park Abentura 

Txikiekin egiteko beste plan bat. Ekintza eta fantasia gustatzen bazaizkizu, zergatik ez duzue aprobetxatzen eskolako geldialdia familia guztia Bizkaia Park Abenturara joateko? Primeran pasatuko duzue pirata-mundu honetan, non haurrek aukera duten zuhaitzetara igotzeko, farora joateko, sareetatik ihes egiteko, txirristatik jaisteko…

Santomasetako feria

Santomasetako feriak milaka lagun biltzen ditu abenduaren 21ean Euskadiko zenbait udalerritan. Jendetsuenak Bilboko eta Donostiako kaleetan egiten dira. Herri-jaiak aukera bikaina dira abeltzainei eta nekazariei produktuak erosteko, hala nola gazta, eztia, gozokiak eta txistorra. Orobat, bide ematen du ibilaldi bat egiteko eta osagai hauek dituen giro berezi-berezi batez gozatzeko: kaleetako postuak, animaliak eta baserritar-jantziak.

Pasealdia eta Gabonetako erosketak

Decoración navideña BilbaoBukatzeko, zergatik ez duzue plan sinple bat egiten? Proposamena: pasealdi bat Gabonetako argien pean, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kaleetan barrena. Gabonetako argiek distira berezia ematen diote hiriari. Argazkiak atera ditzakezu, opariak erosteko aprobetxatu edo, besterik gabe, oinez ibili garai honetan izaten den giro ederraz gozatuz. Haurrek primeran pasatuko dute Olentzeroren etorrerarekin eta Erregeen Kabalgadarekin. Eta zuk, baduzu buruan aipatu ez dugun plan interesgarriren bat?