Arabako ikastolek jai handia dute ekainaren 16an, igandea, Gasteizko Olarizuko zelaietan, 2024ko Araba Euskaraz izango baita. Edizio honetan erakutsi nahi dute euskarak ez duela mugarik, “Mugaezin” dela. Eta Euskaltelek bat egiten du lelo horrekin. Aurten ere Araba Euskarazen izango gara, txikientzako jarduerekin. 2024ko Araba Euskarazeko programako jarduera guztiak kontatuko dizkizugu, gozatzeko aukera izan dezazun: kontzertuak, artisau-azoka, pilota, kalejirak eta askoz gehiago.
2024ko Araba Euskaraz: Euskaltelen kukaina bizikletaz
Euskaltelen, gure kulturarekin eta hizkuntzarekin konprometituta gaude, eta, horregatik, hantxe izango gara Araba Euskarazen, familian gozatzeko proposamenekin.
Zatoz 2024ko Araba Euskarazera Euskaltelekin dibertitzera. Oso jarduera dibertigarria dugu, 7 urtetik gorako haurrek bizikletan duten trebezia erakusteko.
Egun osoan, bizikletaz parte hartu ahal izango dute kukainaren ohiko jokoan, eta 40 metroko zirkuitua osatu ondoren zapia hartzen azkarrena nor den erakutsi ahal izango dute.
Gasteizko Olarizuko zelaietako Erreka gunean izango gara, 11:00etatik 19:00etara.
2024ko Araba Euskarazeko egitaraua
Presta zaitez jardueraz, kontzertuz, haurrentzako jarduerez... betetako egun baterako. Ekainaren 16an, igandea, Gasteizko Olarizuko zelaietan izango da, hiru gunetan banatuta.
Hauek dira 2024ko Araba Euskarazeko programako jarduera orokorrak. Beherago, gune bakoitzeko aukerak ikus ditzakezu.
- Egun osoan zehar sarrera nagusian: Araba Euskaraz artisau azoka.
- 10:00 h. Auditorio begetalean: Hasierako ekitaldia.
- 10:30 h. Adurtzako pilotalekuan: Arabako Herriarteko txapelketaren Euskal Pilotako finalak.
- 11:00 - 14:00 h. Erronka.
- 11:00 h. Kalejirak: Gaiteroak.
- 12:00 h. Kalejirak: Castellers d'Alt Maresme.
- 12:30 h. Kalejirak: Gasteiz Kantuz.
- 13:00 h. Kalejirak: Arai Erraldoien Konpartsa.
Lautada gunea
- Egun osoan zehar: Eroski Elikadura Tailerra Makusi Gunea.
- 11:00 - 14:00 h. Tailerrak eta jolasak: Berriaren Txokoa.
- 11:00 - 16:00 h. Tailerrak eta jolasak: Argitxo
- 11:00 h. Armentia ikastola: Arte Esxeninoak.
- 12:30 h. Go!azen karaokea.
- 14:00 h. Arabako ikastoletako ikasleak: Mugaezin Txoua!
- 15:30 h. Dantza plaza.
- 17:00 h. Zunba.
Mendia gunea
- 11:00 - 14:00 h. Tailerrak eta jolasak: Haurren Basoa.
- 11:00 - 15:00 h. Tailerrak eta jolasak: Abestu, dantzatu eta sortu kaikurekin.
- 11:00 h. Euskal dantzen topaketa: Dantza Mugaezin!
- 12:30 h. Arabako Bertzozale Elkartea: Bertsotan!
- 14:00 h. Mirotz (Gazte Talent).
- 15:30 h. Eh, Mertxe!
- 17:00 h. Akerbeltz.
Erreka gunea
- Egun osoan zehar: Euskaltel Kukaña Bizikletaz Puzgarriak.
- 11:00 - 14:00 h. Tailerrak eta jolasak: Hazten eta Jolasten. Araba Euskaraz murala eta pultserak.
- 11:30 h. Maria Arandia: magia eta mirariak familian (Berriaren eskutik).
- 13:00 h. Ibil Bedi.
- 14:30 h. Janus Lester.
- 16:00 h. Burutik.
- 17:30 h. DJ Malandro.
2024ko Araba Euskaraz: euskara mugarik gabe
Eh, Mertxe! taldeak kontzertua emango du, ikusi duzun bezala, 2024ko Araba Euskarazen. Izan ere, haiena da aurtengo abestiaren musika: Mugaezin. Euskarak mugarik ez duela frogatzeko leloa. Jaiaren aurtengo edizioak ere ez du mugarik.
Bideo honetan entzun eta ikas dezakezu, ikastolen jaian kantatu eta dantzatzeko:
2024ko Araba Euskarazen biltzen den dirua Oiongo San Bizente ikastolara bideratuko da.
Zain izango gaituzu.