Berriro barre egin nahi duzu gehien maite dituzunen ondoan? Hemen dira, 2025ean ere, Algara Gauak. Urtero bezala goza dezazun nahi du Euskaltelek. Zure konfiantza eta leialtasuna eskertu nahi ditugu horrela. Egin barre berriro Euskaltelen monologoekin!

Bakarrizketa ezustekoak eta kalitate handikoak

Euskaltelen Algara Gauean, inoiz baino hurbilago egoten gara zugandik, eta ilusio berezia egiten digu horrek.

Handiro egingo dugu; zenbat eta jende gehiago elkartu elkarrekin barre egiteko, are eta hobeto. Horregatik, areto handietan egingo ditugu Algara Gauak.

Ederra da leporaino betetako areto batean jendea barrezka entzutea; ileak laztekoa.

Gainera, ezusteko eta guzti izango da ekitaldia, eszenatokira ateratzen diren arte ez baituzu jakingo zein komikok hartuko duten parte 😉.

Nor etorriko dira aurten? Ikusi zuk zeuk.

Euskaltelen 2025eko Algara Gauak

Hiru barre-saio prestatu ditugu zuretzat, eta saio bakoitzean 8.200 lagunek beteko dute Bizkaia Arena - BEC! Barrea kutsakorra bada, pentsa nola pasatuko dugun.

  • Maiatzaren 17an (larunbata) egingo dira saioak, 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan, Bizkaia Arena - BEC!en.

Sarrera-zozketa gure sare sozialetan

Etorri nahi duzu Euskaltelekin ondo pasatzera? Sarrera bikoitzak oparituko ditugu gure sare sozialetan. Laster jakinaraziko dugu nola parte hartu lehiaketan; egon adi gure Instagram eta Facebook kontuetan.

Hamabost urte baino gehiago Euskadin bakarrizketak eginez

Noche de Risas Euskaltel monólogos

Euskaltelen Algara Gaua tradizio bihurtu da, eta zuengandik hurbilago egoteko modu bat.

2008an hasi zen abentura hau, eta geroztik etenik gabe izan ditugu bakarrizketak. Barreak eta dibertsioa partekatu ditugu 16 urte hauetan.

Beraz, 2025 honetan ere ez zaituztegu topaketa hau gabe utziko.

Komikorik onenak gurekin

Aurreko urteetako Euskaltelen Algara Gauean, artista hauek izan genituen gurekin: Joseba Pérez, Pedro Llamas, David Navarro, Sara Escudero, Axlor Riezu, Manu Górriz, Sergio Encinas, Fernando Moraño, Quique Matilla, Fran El Chavo, Manu Badanes, Miguel Miguel, Nene, Borja Sumozas, Ignatius Farray, Oscar Terol, Álex Clavero.

Denekin ere, barrez lehertu ginen etengabe.

Jakin nahi duzu zer komiko datozen 2025 honetan Algara Gauera? Bada, ez huts egin dibertsioz betetako ekitaldi hau.

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik.