Kulturarekin konprometituta dago Euskaltel, eta, orain, inoiz baino beharrezkoagoa da laguntza hori. Hori dela eta, zinemara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, Akelarre filmaren estreinaldia ikustera (lagundu dugun azken filma). 15 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure bezeroen artean. Jarraitu irakurtzen, eta berehala azalduko dizugu nola parte hartu.

XVII. mendeko sorginak

Urriaren 2an, ostiralarekin, iritsiko da zinema-aretoetara Akelarre, baina dagoeneko hasi da bidea egiten. Pablo Agüeroren seigarren film luzea da; Euskal Herrian grabatu dute, gaztelaniaz eta euskaraz, eta Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko fikziozko film espainiar bakarra izan da.

Koldo Zuazuak (Kowalski Films) eta Iker Ganuzak (Lamia Producciones) ekoitzi dute, eta protagonistak, berriz, Amaia Aberasturi aktore bizkaitarra eta Àlex Brendemühl dira (bigarren horrek Euskal Herriko sorginen jazarpena egin zuen inkisidorearen pertsonaia interpretatzen du).

Ez dizugu spoilerra egin nahi, baina, filmaren aurrerapena ikusi nahi baduzu, sakatu play.

Hartu parte zozketan

Trailerra ikusi ondoren, seguru filma ikusteko gogoz geratu zarela. Eta guk ere nahi dugu gurekin zinemara etor zaitezen. 15 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Akelarre zuk aukeratutako aretoan ikusteko.

Irabazleetako bat izan nahi baduzu, nahikoa duzu Facebook edo Twitter bidez zozketan parte hartzea. Irailaren 29tik urriaren 1era arte duzu aukera.

Zorte on!

Ikusten duzunean, kontatu zer iruditu zaizun, zure iritzia jakiteko irrikaz gaude eta. ?