Mundu osoan jakin dezatela zer koloretakoa den txirrindularitza Euskadin: laranja-kolorekoa. Izan ere, kolore hori ikusiko dute milioika lagunek 2023ko Tourraren hasieran; Bilbon egingo da lehen aldiz, uztailaren 1ean (larunbata). Laranjaz tindatuko ditugu, bai 2023ko Tourreko Irteera Handia, Bizkaiko hiriburuan, bai Euskadi zeharkatuko duten 3 etapetako ibilbidea.
Non eta noiz ikus dezakezun Tourrak EAEn egingo duen ibilbidea
2023ko Tourreko EAEko 3 etapak
Ez daukagu zalantzarik: Marea Laranjak hartuko ditu Bilboko kaleak uztailaren 1ean (larunbata), 2023ko Tourraren hasieran. Guggenheim Museotik abiatuko da, eta inork ez du huts egin nahiko gertaera historiko hau. Lehenengoa etapa zirkular bat izango da, eta oso-osorik Bizkaian barrena egingo da.
2023ko Tourraren 2. etapa igandean, uztailaren 2an, hasiko da Gasteizen, Mendizabala aparkalekutik, eta Donostiarantz egingo du.
Eta 3. etapa astelehenean, uztailaren 3an, abiatuko da Zornotzatik, eta Baionarainoko bidea egingo du (80 kilometro).
Etapa bakoitzaren ibilbidea azalduko dizugu, zuk aukeratu dezazun non ikusi nahi duzun Tourra Euskadin, elastiko laranja soinean duzula.
2023ko Tourraren hasiera handia. 1. etapa: Bilbo – Bilbo (uztailaren 1a)
185 km-ko ibilbide zirkularra, Bizkaian barrena.
Une historiko horretan (uztailak 1, larunbata), mundu osoko milioika ikuslek ikusiko dute Bilbo laranjaz tindaturik: 12:30ean abiatuko dira Guggenheim Museotik, eta 17:15 inguruan iritsiko dira udaletxera.
Lehen etapan, Bizkaiko kostaldean barrena ibiliko dira, Urdaibaiko biosferatik eta Gernika-Lumotik pasatuko dira, eta, amaitzeko, bi mendate igoko dituzte: Vivero eta Pike.
2. etapa: Gasteiz-Donostia (uztailaren 2a)
210 km-ko ibilbidea, Gasteiztik Donostiarantz.
Marea Laranjak ez du 2023ko Tourreko Euskadiko etaparik huts egingo. Mendizabalako aparkalekuan izango gara, Gasteizen, 12:15ean, txirrindulariak irteten ikusteko.
Irteera ofiziala Elorriaga-Arkauten izango da, eta, hiria zeharkatu ondoren, Arabatik eta Gipuzkoatik pasatuko da. Azken igoera bat egingo dute Jaizkibelen, helmugatik 20 km-ra, eta Donostian amaituko da etapa, Zurriola etorbidean, 17:15 inguruan.
3. etapa: Zornotza – Baiona (uztailaren 3a)
187,4 km-ko ibilbidea euskal kostaldean zehar, Zornotzatik Baionaraino.
2023ko Tourrak Euskadin egingo duen hirugarren etapa, uztailaren 3koa, epikoa izango da: irteera neutralizatua egingo da Zornotzan (13:00etan), lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 80 km-ko ibilbidea egingo da euskal kostaldean, Donostiatik eta Irundik igaroko da, eta Lapurdiko errepideetan barrena Baionara iritsiko da, 17:15ean gutxi gorabehera.
Gogoangarria izango da. Ikusi gabe geldituko zara?
Zatoz 2023ko Tourraren hasiera laranjaz tindatzera, eta lagundu txirrindulariei Euskadiko 3 etapetan.
Nola lortu Euskaltelen elastiko bat
Hona hemen zer egin behar duzun: jantzi Marea Laranjaren elastikoa, Euskaltel Euskadiko maillota edo nahi duzuna, eta zatoz une epiko hau bizitzera. Izan ere, Tourrak, Euskadin, laranja-kolorea du.
Hantxe egongo gara Euskaltelekook, txanoak, txalo egitekoak eta bestelakoak banatzen, Tourrera laranjaz jantzita joan zaitezen.
Jakin nahi duzu non lor ditzakezun?
Euskaltel 2023ko Tourraren hasieran.
Zatoz Euskaltelekin txirrindularitza-festa bizitzera, aitzinetapan nahiz Tourraren irteeran. Historia egingo dugu, eta ezin duzu hutsik egin:
Ekainaren 29an, 17:00etatik aurrera, Abandoibarra pasealekuan, Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Museoaren artean: 2023ko Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala, 22:00ak arte. Kontzertuak, pantaila erraldoiak, euskal txirrindulari mitikoak eta, jakina, Euskaltel, Marea Laranjaren a banatzen.
Ekainaren 29an (12:00etatik 21:00etara), ekainaren 30ean (10:00etatik 21:00etara) eta uztailaren 1ean (10:00etatik 18:00etara), Tourreko Fan Park, Bilboko Areatzako parkean: bizikleta-erakusketak, ikasteko pistak, tirolina erraldoi bat, opariak, herri-kirolen edo euskal dantzen erakustaldiak, aurkezpena ikusteko pantaila erraldoi bat eta Tourraren lehen etapa. Eta, jakina, han izango gara Euskaltelekook ere.
Beste toki hauetan ere banatuko du materiala Euskaltelek: Pikeko igoeran eta Bilboko 1. etaparen amaieran, Jaizkibelgo igoeran eta 2. etaparen helmugan, Donostian.
Euskaltel Euskadiren Tourreko mitoa
Denok daukagu gogoan Roberto Laisekaren 2001eko Tourreko garaipena, Luz-Ardideneko etapa historiko hura. Euskaltel Euskadiren lehen mugarria izan zen Tourraren historian.
2023an, Iban Mayok lortu zuen balentria: Tourreko 8. etapa irabazi zuen —Alpe d’Huezen amaitzen zen—, eta 6. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.
Euskal txirrindularitzaren mitoak dira; haiei esker iritsi zen gorenera Euskaltel Euskadi, eta haiei esker tindatzen ziren laranjaz Pirinioak ere.
Eta berriro tindatuko dira, nahiz eta oraingoan Euskaltel Euskadik ez duen izan Tourrean parte hartzerik. Hantxe izango dira, hala ere, 2023ko Tourraren irteeran, Euskaltel Euskaditik ateratako txirrindulari handi batzuk, hala nola Mikel Landa, Gorka eta Ion Izaguirre, Pello Bilbao edo Jonathan Castroviejo.
Marea Laranjak Euskadiko lasterketaren 3 etapetan animatuko ditu txirrindulariak, Bilboko irteeratik bertatik hasita.
Gora Marea Laranja!