Euskaltelen Derioko egoitzan aurkeztu dute 2023 denboraldirako Euskaltel Euskadi taldea.
Eliteko mailan jarraituko du taldeak, ProTeam talde gisa, eta Itzulia, Donostiako klasikoa eta Espainiako Itzulia lehiatu nahi ditu aurten, nazioarteko beste proba batzuez gain.
Aurtengo denboraldian, 20 txirrindulari hauek osatuko dute taldea:
Enekoitz Azparren, Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Iker Ballarín, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Carlos Canal, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Peio Goikoetxea, Unai Iribar, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Juan José Lobato, Andoni López de Abetxuko, Gotzon Martín, Luis Ángel Maté eta Antonio Soto.