Kontuan izanik, batetik, haririk gabeko sareen iraultza eta, bestetik, 5G-aren etorrera, informazio asko sortu da, eta nobedade asko dago kontatzeko. Horretarako antolatu dugu 'Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN’ izenburua duen gosari digitala.

Topaketa honetan, modu errealistan hurbildu gara 5G teknologiaren egungo egoerara; erabilera-kasu berrien dinamizatzaile gisa enpresa-inguruneetan duen potentziala aztertu dugu, eta ikusi dugu nola ari diren negozio-eredu berriak sortzen, haren gaitasunetan oinarrituta.

Erabilera askotarikoetarako diseinatu den lehen teknologia mugikorra da 5G-a. Hasteko, erabilera estandarreko hiru kasu hauetan erabiltzen da 5G teknologia: transmisio-abiadura handia eta estaldura zabala behar dutenetan; konexio-dentsitate handia behar dutenetan; eta fidagarritasuna eta latentzia oso garrantzitsuak direnetan.

5G-arekin, kontzeptu teknologiko berriak sortzen dira; adibidez, Network slicing, zeinak aukera ematen baitu sarea zenbait sare logikotan zatitzeko eta, hala, bezero bakoitzaren beharren araberako zerbitzua emateko; eta Edge computing, datu-prozesatzearen konplexutasuna datuok behar dituen zerbitzura hurbiltzeko.

Asko dira 4G-arekiko hobekuntzak: batez besteko abiadurak eta gailur-abiadurak, eraginkortasun energetikoa, trafiko-ahalmena edo sarearen eta erabiltzailearen segurtasun handiagoa. Baina abiadura baino askoz gehiago dakar 5G teknologiak; aukera teknologiko handia da hainbat enpresa-sektorerentzat, eta erabilera-kasu berri askotan ikusten da hori. errealitate areagotua, Connected Automotive, Smart Manufacturing edo Wireless Home Entertainment.

Nola ari dira prestatzen merkatua eta enpresak 5G-aren etorrerarako?

Alemaniak, adibidez, 100 MHz erreserbatu ditu jada industriaren erabilera pribaturako, eta enpresa batzuek, adibidez Boschek eta Siemensek, dagoeneko badituzte beren 5G sare pribatuak; malgutasuna, segurtasuna eta latentzia txikia bermatuak dituzte, hala.

Aldi berean, operadoreen arteko aliantzak eta estrategiak sortzen ari dira; maiztasun handiko hedapenak direnean batez ere, horietan protagonismo berezia hartzen baitu telekomunikazio-azpiegiturako operadore neutroak.

Euskaltelek 5G Euskadi proiektua koordinatzen du. Hogei erakunde eta enpresak baino gehiagok hartzen dute parte proiektu horretan, eta oinarrizko lau ardatzen arabera egituratuta dago: mugikortasuna eta Interneterako sarbidea autobusetan eta zaintza-zerbitzuetan; energia eta adituen urruneko laguntza; industria, monitorizazioa eta ekoizpen-prozesuen kontrola; eta zibersegurtasuna.

5G teknologiaren erronkak

Gaur egun, pandemiaren ondorioz, 5G ekosistemarekin lotutako erronka batzuk konpontzeko daude oraindik; besteak beste, 'bigarren dibidendu digitala' askatzea, eta 3400-3800 MHz-eko bandaren lizitazioa eta berrantolaketa osatzea, hori izango baita 5G trafikoaren zatirik handiena jasango duena.

Gainera, fabrikatzaileek 1 eta 1,5 urte bitartean behar dituzte estandarra beren ekipoetan txertatzeko; beraz, oraingoz, gaur egungo 5G ekipo komertzialak NSA (Non Stand Alone) dira: irratia 5G-koa da, baina corea 4G-koa da, eta, beraz, ez dira guztiz eraginkorrak, eta ez dituzte estandarraren maila handiko prestazio guztiak eskaintzen.

Araudiarekin lotutako alderdi garrantzitsu batzuk ere ixteko daude, batez ere Zibersegurtasunari buruzko Europako Direktibarekin (EU Toolbox) eta 5G sareen segurtasunarekin eta fabrikatzaileei jarri beharreko ustezko betoekin lotutakoak.

Gaur egun, fabrikatzaile guztiek eskaintzen dituzte 5G terminalak, baita gama ertaineko modeloetan ere, baina beharrezkoa da sare horrekin bateragarriak diren terminalak gehitzea.

Bestalde, zuntza nodoraino hedatzea eta nodo-dentsitate handia izatea eskatzen du 5G teknologiak, baina, kasu honetan, Espainia leku pribilegiatuan dago, Europako zuntz-hedapenik handiena baitu.

SDWAN, sare pertsonal birtualizatu baterako teknologia

Enpresentzat oso interesgarria den eboluzio teknologiko bati buruz ere hitz egin zen gosari digitalean: SDWAN da, Software-Defined Wide Area Network, Horri esker, sare pertsonal birtualizatu bat eraiki daiteke, konektibitate publikoa nahiz pribatua erabilita. Javier Francok, Euskaltel Taldeko Enpresen segmentu korporatiboko Produktu eta Soluzioen arduradunak, merkatuan dauden SDWANen ezarpenen azpian dagoen kontzeptu teknologikoa deskribatu zuen. Ezarpen horien oinarria da adimena muturretan eramatea ekipamenduetara, lineen kalitatea etengabe monitorizatuz, tunel zifratuak ezarriz eta aplikazio mailan identifikatutako trafikoa identifikatuz eta bideratuz.

SDWANen oinarritutako sare pribatuen ezaugarriak eta operadorearen corean MPLS teknologiarekin eraikitzen direnak alderatu ziren, eta SDWANek ematen dituen gaitasun gehigarriei eta erakundeentzako balio errealeko ekarpena egiten duten enpresa-egoerei buruzko hausnarketa egin zen.

Azkenik, merkatuko eragileen eta planteatzen dituzten merkaturatze-ereduen ikuspegitik aztertu zen teknologia horren egoera.

Hemen ikus dezakezu 'Comunicaciones del futuro: 5G y SDWAN' gosari birtuala.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.