Urtero ospatzen dituzte Tuteran Santa Anaren omenezko jaiak, uztailaren 24tik 30era. Giro ederreko festa-egunak izaten dira, eta inoiz ez dira falta izaten erraldoiak, entzierroak, suzko zezena eta Revoltosa.
Santa Ana Tuterako zaindaria da, eta Tutera, Nafarroako bigarren herririk handiena, historiaz, ondarez, tradizioz… gainezka dagoen lurraldea da… eta baratze bikaina du!
Hori guztia nahastuz osatzen dira Santa Ana jaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Interes Turistikoko Jai izendatuak, eta agenda bete-betea dute.
Tuterako Santa Ana jaien egitaraua. 2024
Aurten, 2024an, Tuterako Santa Ana jaietako kartelaren izenburua Relajados da, Mutiloako Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindolak egina. Komikien estiloko kartela da, eta jaietako zenbait protagonista agertzen dira: erraldoiak, buruhandiak, zezenak eta haurrak.
Erakargarri bikaina da jardueraz betetako egitaraurako. 240 jarduera izango dira: 130 Tuterako Udalak antolatu ditu, eta 110 hiriko lagun-taldeek. Hona hemen nabarmenen laburpen bat:
Uztailak 24, asteazkena
-
Kalejirak
-
Santa Ana zaindari-jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa Erlojuaren Etxeko balkoitik, klarinete-jotzaileek, tinbal-jotzaileek, dultzaineroek, erraldoi-konpartsak, txistulariek, Tuterako musika-bandak eta lagunarteen txarangak girotuta.
-
Ludotxiki txupinazoa
-
DJen jaia
-
Erraldoien irteera
-
Zaindariari zapi goria jartzea
-
Noches del Queiles: Rumbabel taldea
-
Larrain-dantza, Tuterako polka, jota eta Revoltosa
-
Dantzaldia
Uztailak 25, osteguna
-
Dianak
-
Zezenkoen entzierroa
-
Pikadoreen nobillada
-
Santiagoren prozesioa
-
Herri-bazkaria
-
Erraldoi eta buruhandien desfilea
-
Lore-eskaintza Santa Anari
-
Omenaldia Tuterako aitonari
-
Zezensuzkoa
-
Su-festa
Uztailak 26, ostirala
-
Santa Ana Zaharraren prozesioa
-
Zezen-entzierroa
-
Kirol-jokoak
-
Ausardia-erakustaldia
-
Haurrentzako Dorotea
-
Haurrentzako Revoltosa
-
Omenaldia tuterar ezagunari
Uztailak 27, larunbata
-
Zezen-entzierroa
-
Omenaldia baratzezain herrikoiari
-
Omenaldia Tuterako amonari
-
XIII. Urrezko Kiosko Gaztea saria
-
Kalejirak
-
Omenaldia joandako tuterarrari
-
Dultzaineroen alardea
Uztailak 28, igandea
-
Zezen-entzierroa
-
Nafarroa, erraldoien lurraldea: erraldoi-konpartsen eta dultzainero-banden XLIX. elkarretaratzea
-
Merindadearen eguna
-
Dantza-erakustaldia
-
DJ Tete
-
Zezenketa mistoa
Astelehena, uztailak 29
-
Zezen-entzierroa
-
Artisau-elikagaien azoka
-
Herri-kirolak
-
Errekortadore-lehiaketa
Uztailak 30, asteartea
-
Zezen-entzierroa
-
Erraldoien eta buruhandien agurra
-
Larrabehiak
-
Munduko irudiak eta dantzari eta folkloreari buruzkoak
-
“Gaixoa ni”
Eta, den-dena ikusi nahi baduzu, deskargatu post honetan bertan Tuterako 2024ko Santa Ana jaietako egitaraua.
Tuterako jaietako jarduerak
Nafarroako beste jai asko bezala, Tuterako jaiak txupinazoarekin hasten dira, hilaren 24an, eta “Pobre de mí” abestuz amaitzen dira hilaren 30ean.
Iruñeko Sanferminetan bezalatsu egiten dute, baina, kasu honetan, Tuterako Foruen Plazan, eta parte hartzeko beste dei batekin: ““).
Txupinazotik hasi eta agurra bitartean, prozesioak, lore-eskaintzak, su artifizialak, lehiaketa gastronomikoak ("Tuterako tomate itsusia" hautatzen duena, adibidez), zezenketak, herri-kirolak, txarangak, txistulariak, erraldoiak, buruhandiak, jotariak eta hainbat omenaldi. Eta entzierroak ere izaten dira, noski, goizero, 08:00etan.
Txikientzat, ur-parkeak, apar-jaiak, magia-ikuskizunak eta aurpegi-margolariak.
Ezin ditugu aipatu gabe utzi peñak: beren txaranga eta ekitaldiekin, festa-giro ezin hobea jartzen dute.
“Baratzezain herrikoia”, “Tuterar herrikoia“ eta “Tuterako aitona/amona”
Izan ere, peñek antolatzen eta saritzen dituzte urtero santanetako lehiaketak, eta, bide batez, herritar maiteenen lana ere aitortzen dute.
Aitortza horietako bat da "Tuterako baserritar herrikoienari egiten zaion omenaldia". 2024an, Luis Virto Gracia hautatu dute.
Bestalde,2024ko “Tuterar herrikoia” Jesús Sierra "Chichín” izan da.
Javier Pérez Pérez eta Consuelo Enciso Puyo dira "Tuterako 2024ko aitona-amonak".
Aintzatespen horiek festetako ekitaldi publiko eta jendetsuetan ematen dira. Baina beste ekitaldi asko ere egiten dira santanetan.
Tuterako Santa Ana jaietako kontzertuak
Musika izaten da Tuterako Santa Ana jaietako erakargarri nagusietako bat.
Foru Plaza musika-agertoki bilakatzen da, hainbat estilotako musikariak hartzeko, uztailaren 24tik 30era. Hona hemen kontzertu nagusien zerrenda:
Uztailak 24, asteazkena
-
Jamaika Show orkestra
Uztailak 25, osteguna
-
Wally López DJa
Uztailak 26, ostirala
-
Alaska On Tour
Uztailak 27, larunbata
-
Rulo eta Contrabanda
Uztailak 28, igandea
-
Etapa berria
Astelehena, uztailak 29
-
Star Ways
Eta tokiko taldeak eta DJak ere arituko dira.
Tuterako Santa Ana jaietako prozesioak
Prozesioak ere garrantzitsuak dira Tuterako jaietan.
Lehen prozesioa uztailaren 25ean egiten da, eta herriko alde zaharra zeharkatzen du. Santiago apostoluaren omenez egiten da.
Bitxia bada ere, antzina, prozesio horretan ateratzen zena ez zen Santiago Apostoluaren irudia, baizik eta Nafarroako erregeak Santiago kofradiari oparitu zion San Joanen estatua.
Gaur egun bai, Santiago apostoluarena ateratzen dute, Done Jakue zutoihalarekin eta XVII. edo XVIII. mendeko hirukoarekin. Tuterako katedralean hasi eta amaitzen da, baina, obrak direla medio, San Jorge elizan hasi eta amaituko da aurten.
Bigarren prozesioa uztailaren 26an egiten da, eta Santa Ana Zaharra gurtzen du. Madalena elizatik abiatzen da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa izaten du lagun.
Hirugarren prozesioa da ezagunena eta sinbolikoena, Tuterako patroi Santa Anarena da eta. Irudia idulki baten gainean eramaten dute sorbaldan; hasieran frantziskotar apaizek, eta gaur egun tunikaz jantzitako laikoek.
Nor da Santa Ana, Tuterako patroia?
1530etatik da Santa Ana tuterako patroia.
Izurrite ikaragarri baten ondoren hartu zuten hura gurtzeko ohitura. Izurria buka zedin eskatzeko, meza egin eta agindu omen zioten santuari omenduko zutela eta prozesioan aterako zutela aurrerantzean laguntzen baldin bazien.
Izurriak atzera egin zuen, eta Santa Anak, beraz, jai batzuk merezi zituen. Pixkanaka, gaur egun oso ezagunak diren tradizio berriak gehitu zitzaizkien prozesioei.
Erraldoiak
Orden del Volatínek antolatuta, festetako tradizio ezagunenetako bat da, eta Nafarroa osoko 20 eta 30 erraldoi-konpartsa biltzen ditu.
Guztira, 100 bat erraldoik desfilatzen dute, bizilagunen eta bisitarien gozagarri.
Suzko zezena
Festetako egun guztietan ibiltzen da Tuterako kaleetan, 1972tik.
Gaur egun, burua eta adarrak dituen dituen metalezko armazoi batek ordeztu du zezena.
Revoltosa
Revoltosa herri-dantzaldia oso ondo ezagutzen dute tuterarrek, bide luzea egin baitu 1928tik.
Gaur egun, jotaren eta Larrain-dantzaren ondoren egiten da.
24:00etatik aurrera, Revoltosaren hiru erritmoek pozez eta festa-giroz betetzen dute Foruen Plaza, dozenaka lagun musika-kioskoaren inguruan biraka dabiltzala.
Musika goxoarekin hasten da, pixkanaka abiadura hartzen du, eta erritmo lasaira itzultzen da berriz.
Hogeita hamar minutu inguru irauten du, eta ez du pauso koreografiko jakinik; momentura egokitzen jakin behar da, motelago edo azkarrago. Kontuz norantzarekin, ezin baita kontrakoan joan.
Gaur egun entzuten den musika pasodobleen eta kalejiren nahasketa da, 1940ko hamarkadan estreinatua eta Luis Gil Lasherasek egina.
Uztailaren 24tik 30era, Tutera gorriz eta zuriz janzten da, bere zaindaria behar bezala omentzeko Santa Ana jaietan.
Argazkia: Turismo de Tudela.