Otsailaren 12tik 17ra, presta zaitez Euskadiko jai jendetsu eta herrikoienetako batez gozatzeko: 2026ko Tolosako inauteriak. Tolosako inauterietako egunen eta egitarauaren berri emango dizugu, txilaba eta mozorroak prestatzen has zaitezen.
Tolosako Inauteriak gure lurraldeko inauteri ezagunenetakoak dira. Alaitasuna eta festa sei egunez luzatzen dira, mozorro, desfile, musika, abesti, dantzari, kalejira eta txistulariekin, eta protagonismo berezia dute txilaba, konpartsa eta txarangek, eta baita Pattar Zezenak ere.
2026ko Tolosako Inauterien egitaraua

2026ko Tolosako inauteriak otsailaren 12an hasiko dira, Ostegun Gizen egunean, Plaza Zaharreko pregoi eta txupinazoarekin. 2026an, txupinazoa Pintxana Txarangak botako du.
Biharamunean, otsailaren 13an, ostirala, Leidor Antzokian egiten den Ostiral Mehe eguneko jaialdia da protagonista.
Otsailaren 14a, larunbata, Zaldunita bezpera, inauterietako familia-egun nagusia da. Adin guztietako danbor-joleek kaleak hartzen dituzte. Haiekin batera, erraldoiak eta buruhandiak aritzen dira, baita dantzari asko ere (Dantza Eguna ere esaten zaio); herriko dantza-taldeek girotzen dute festa.
Otsailaren 15ean (igandea), 2026ko Tolosako inauterietako egun handian, pijama, txabusina eta etxeko zapatiletan irten zaitezke kalera, hala agintzen baitu tradizioak. Egun horretan, goizean, dianak eta Tolosako Bandak goiz esnatzen dituzte tolosarrak, 08:00etan. 10:00ak aldera, karroza, txaranga eta konpartsen desfile dibertigarria abiatzen da.
Oraindik ere inauterietako beste bi egun geratzen dira, astelehena eta asteartea, Astelehenita eta Asteartita, Tolosako Inauteriez gozatzeko.
Asteartean, pasta eta anisaz osatutako gosariarekin, Txistulari Bandak girotuta, 06:00ak aldera esnatzen da Tolosa.
Hala ere, jaiaren azken akordeak hurrengo igandera arte luzatzen dira, Piñata Igandearekin egunarekin.
Tolosako Udalak dagoeneko argitaratu du 2026ko Tolosako inauterietako egitarau osoa, eta hemen deskargatu dezakezu.
Otsailak 12, osteguna: Ostegun Gizena
-
11:00etan, Txistularien kalejira: inauterietako zortzikoa.
-
11:45ean, Plaza Zaharrean: Kabi Alairen pregoia udaletxetik eta txupinazoa.
-
12:00etan, Pintxana eta Kabi Alai txarangak Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.
-
16:30ean, zezen-plazan: Bigantxak eta kalejira Pintxana eta Kabi Alai txarangekin.
-
16:45ean, kalejira Isabelita Guneraino (Alondegia). Haurrentzako ikuskizuna.
-
19:30ean, Andre Maria kaletik: Aurrera KEren danborrada.
-
23:30ean, Euskal Herria plazako txosnagunean: Ahantzi Erromeria, Bad Sound eta DJ EOren kontzertuak.
Otsailak 13, ostirala: Ostiral Mehea
-
11:30ean, kalejira Ozenki Txistulari Taldearekin.
-
16:30 - 19:00, Alondegi plazan: puzgarriak eta tailerrak txikientzat, euskal inauteri tradizionalei buruz.
-
16:30ean, zezen-plazan: kalejira Kabi Alai txarangarekin eta bigantxak.
-
19:00etan, Andragoratik: Txarangorako kalejira.
-
19:30ean, Andre Maria kaletik: Ostiral Meheko danborrada.
-
22:00etan, Plaza Berriko txosnagunean: Hazas, Tatta eta Dja kontzertuak.
-
22:30ean, Leidor aretoan: Ostiral Meheko jaialdia.
-
23:30ean, kalez kale: Jainekin txaranga.
Otsailak 14, larunbata
-
11:00etan, Gernikako Arbola lorategietatik: Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.
-
11:00etan, Lapurdi plazatik: TXU-TXU trena Tolosako kaleetan barrena.
-
11:30ean,Triangulo plazatik: dantzarien kalejira, Udaberri dantza-taldeak antolatuta.
-
11:30ean, Musika-eskolatik: Kalejira Udal Musika Bandarekin.
-
12:00etan, kalez kale: Kabi Alai txarangaren irteera.
-
17:00etan, kalez kale: Kabi Alai txarangaren irteera.
-
17:00etan, Geltoki kaletik: Haur-danborrada, Aiz Orratz-Veletak antolatuta.
-
18:30ean, Alondegi plazan: Andoni Ollokiegiren kontzertua.
-
19:00etan Plaza Zaharretik : Tolosako Danborradaren irteera.
-
22:00etan, Plaza Berriko txosnagunean: DJak.
-
23:30ean, kalez kale: Oria txaranga.
Otsailak 15, igandea
-
08:00etan, Felipe Gorriti plazatik: Tolosako Udal Musika Bandaren diana.
-
08:45ean, udaletxetik: Txistulariak, Inauterietako zortzikoa.
-
10:00etan, txarangen irteera.
-
11:00etan, karroza eta konpartsen irteera.
-
11:00etan, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean: Sokamuturra Urdiña Txiki txarangarekin.
-
12:30ean, Alondegi plazan: "Txanpon baten truke" haurrentzako ikuskizuna.
-
13:00etan, Plaza Berriko txosnagunean: La Jodedera taldearen kontzertua.
-
15:45ean, udaletxetik: kalejira "Iriyarena" pieza joz, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
-
16:00etan, Zerkausian: kalejira Alcoyano, Aiz Orratz-Veleta eta Txapel Haundi txarangekin.
-
16:30ean, Alondegi plazan: Rockalean elektrotxaranga.
-
16:30ean, zezen-plazan: bigantxak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak girotuta.
-
16:45ean, Emeterio Arrese kalean: Bingo musikala.
-
19:00etan, Zerkausian: dantzaldia Alcoyano eta Aiz Orratz-Veleta txarangekin.
-
19:00etan, Plaza Berriko txosnagunean: Laket, Derrumbe eta DJ Txustiyas.
-
22:30ean, Euskal Herria plazan : Janus Lester taldearen kontzertua.
-
23:30ean, kalez kale: Kalean eta Iraunkorrak txarangak.
Otsailak 16, astelehena
-
09:00etan, txarangen irteera.
-
09:00etan, Tarragona akordeoi-taldea, Musika Eskolako ikasleekin.
-
11:00etan, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean: Sokamuturra, Terete txarangarekin.
-
11:00etan, aisialdi-taldeen karroza eta konpartsen irteera.
-
16:00etan, Plaza Zaharretik: Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
-
16:30ean, zezen-plazan: bigantxak, txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
-
17:00etan, Isabelita gunean, Alondegi plazan: DJ Oizeder Mayo eta DJ Oihan Vega.
-
19:00etan, Zerkausian: Dantzaldia Tolosano eta Poca Tripa txarangekin.
-
19:00etan, Plaza Berriko txosnagunean: Muxutruk, Txamakos eta DJ Adarraren kontzertua.
-
20:00etan, Alondegi plazan: antzerkia eta perkusioa Psycho Clown - Zo-Zongorekin.
-
23:30ean, kalez kale: Bonberenean - Incansables txarangak.
Otsailak 17, asteartea
-
06:00etan, Plaza Zaharrean: Udal Txistulari Bandaren alborada.
-
08:00etan, zezen-plazan: Pattar Zezena eta txarangak.
-
11:00etan, Plaza Zaharrean eta Zerkausia kalean: Sokamuturra, Urdiña Txiki txarangak girotuta.
-
11:00etan, karroza eta konpartsen irteera.
-
12:00etan, Plaza Berrian: Txarangen alardea, Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Arco Irisekin.
-
15:45ean, udaletxetik: Udal Txistulari Bandak "Iriyarena" pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.
-
16:00etan, Plaza Zaharretik: kalejira zezen-plazaraino, San Esteban, Sukalde eta Kabila txarangekin.
-
16:30ean, zezen-plazan: bigantxak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak girotuta.
-
17:00etan, Alondegia plazan: Kiki, Koko eta Mokoren "Tururututu pailazo bihurtu" haurrentzako ikuskizuna.
-
19:00etan, Zerkausian: dantzaldia San Esteban eta Sukalde txarangekin.
-
23:30ean, kalez kale: Incansables txaranga.
Otsailak 22, igandea: Piñata Igandea
-
11:00etan, Lurreamendi egoitzan: Poca Tripa txarangaren eta hainbat konpartsaren bisita Lurreamendi egoitzara.
-
11:30ean, Musika Eskolatik: Musika Eskolako ikasle-bandaren konpartsaren irteera.
-
12:00etan, Zerkausian: dantza latinoak.
-
12:00etan, Leidor aretoan: Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Musika Eskolako ikasleak eta The Herrikide’s.
-
19:00etan, Plaza Zaharretik: Zezensuzkoa.
Txilabak 2026ko Tolosako Inauterietan

Irudia: Tolosako turismoa
Ostegun Gizenean, txilabaz betetzen dira Tolosako kaleak.
Tolosako Inauterietako txilabak tunika baten antza du, eta oso koloretsua eta ikusgarria da. Tolosarrek inauterietako ostegun eta ostiralean janzten dute, batez ere.
Zenbaitek euren txilabak egiten dituzte, kolore anitzeko oihalak eta irudimen handia baliatuta; beste zenbaitek, berriz, nahiago dute tokiko establezimendu batean erosi, katalogoa oso zabala baita eta gustu guztietarako aukerak baitaude.
Txilaba jantzi sinplea da, eta bikain betetzen du bere funtzioa: kolorea eta alaitasuna ematea, mugimenduak murriztu gabe. Hala, inauterietako giroaz goza dezakezu.
Txarangak eta konpartsak 2026ko Tolosako Inauterietan
Txarangak dira festaren muina 2026ko Tolosako Inauterietan. Esaterako, herritar eta bisitariak udaletxeko plazatik zezen-plazaraino gidatzen dituzte, igande, astelehen eta astearteko 16:00etan, zezenketez gozatzeko.
Tronboiak, bonbardinoak, klarineteak, piccoloak eta saxofoiak jotzen dituzte, baita bonboak, txapak eta danborrak ere.
Tolosako Inauterietan hogei txaranga inguruk hartzen dute parte, eta inauterietako pieza tradizionalak euren erara interpretatzen dituzte. Entzun itzazu Iriyarena, Galtzaundi, Praskuarena eta Pakita la Vergaresa...
Asteartean 20:00etan, Tolosako Inauterietako unerik ospetsuenetako baten txanda da. Ehunka ahots eta instrumentuk, batera, Paquito el Chocolatero kanta abesten dute, Correo kaleko balkoi bateko txarangak gidatuta.
Txistorra-pintxoak eta konpartsak Tolosako Inauterietan
Elkarte gastronomikoetako txarangek presentzia nabarmena dute. Izan ere, janari ona ezinbestekoa da behar bezalako inauteri batzuetan.
Tolosako Inauterietan, ez galdu txistorra-pintxo ezagunak; taberna askotan doan ematen dizkiete bezeroei.
Konpartsarik gabe ere ezin litezke ulertu Tolosako Inauteriak.
Xumeak dira, baina irudimentsuak, satirikoak eta lotsagabeak, eta, batez ere, inauteri-giro koloretsu oso kutsakorra sortzen dute.
Pattar Zezena Tolosako Inauterietan
Inauterietako asteartean, 08:00etan, Tolosako Inauterietako ikuskizun handienetako bat egiten da: Pattar Zezena.
Zertan datza? Zezen bolaztatuak txarangen doinuarekin mugitzen dira.
Oso ikuskizun ospetsua da, eta herriko zezen-plazan egiten da. Jende asko biltzen duenez, udala bera arduratzen da palkoetarako eta kokalekuetarako sarbideak antolatu eta banatzeaz.
Beste jarduera bat, hainbat hamarkadaz ospatu diren inauteri hauetan. Izan ere, historia luzea dute —zentsurari aurre egiteko Udaberriko Jai izendatu zituzten—, eta gaur egun Euskadiko inauterietako ezinbesteko hitzordua dira.
Jantzi txilaba eta gozatu 2026ko Tolosako Inauteriez.
Goiburuko irudiaren iturria: Tolosako Turismoa.
