Jai gutxi dira sanferminak bezain nazioarteko, ezagun eta jendetsuak. Uztailaren 6tik 14ra, zuri-gorriz jantzitako jendetzak hartzen du Iruñea, ondo pasatzeko helburuarekin. Ezin dira falta txupinazoa, a eta, nola ez, entzierro ezagunak.
Sanferminak Nazioarteko Interes Turistikoko jaiak dira, eta munduko zazpi jai ezagunenen artean daude.
Lokalak, plazak eta hiriko ia txoko guztiak iruindarrez eta bisitariz gainezka izaten dira.
Sanferminak kalean bizitzen eta gozatzen dira.
Jai-giro berezi horretan, garrantzi handia dute auzo-elkarteek, elkarte gastronomikoek eta lagunarteek, mota guztietako lokaletan elkartzen batira jateko, edateko eta sanferminez gozatzeko.
Jaiei buruzko azalpenekin jarraitu aurretik, argitu dezagun ohiko nahaste bat: ez, San Fermin ez da Iruñeko zaindaria; Nafarroako zaindaria da, San Frantzisko Xabierkoarekin batera. Iruñekoa San Saturnino da.
Orduan, zergatik du haren izena jai jendetsu honek?
Nor da San Fermin? Sanferminen jatorria
San Ferminen jatorria aurkitzeko, Eri Aroko Iruñera bidaiatu behar dugu; zehazki, XII. mendera. Izan ere, garai hartakoa izan zen jaiei izena ematen dien santu katolikoa.
San Fermin Iruñeko lehenengo gotzaina izan zen, eta haren izena duen ospakizunaren jatorriak ez du jai-kutsu handirik: Amiensen (Frantzia) pairatu zuen martirioa oroitzeko ospakizuna da.
Beste gotzain batek (Petri Artaxoakoak) eraman zuen Iruñera San Ferminen erlikia, eta han hasi zen debozioa. Une hartan urriaren 10ean ospatzen zen, eta erlijioaren eremura mugatzen zen, bezpera, prozesio, zortziurren eta “behartsuen bazkari” eta guzti.
Bestalde, handik mende batzuetara, XIV. mendearen inguruan, Iruñean ganadu-feria eta zezenketa ugari egiten ziren.
Batzuk eta besteak egiteko urteko sasoirik onenaren bila aritu ostean, guztiak uztailean egiten amaitu zuten.
Hala, gai eta tradizioen nahaste berezi horrekin, 1591ko uztailean antolatu ziren lehenengo sanferminak.
San Fermin eguneko jarduerak
Ospakizun erlijioso hartatik, gaur egun San Ferminen ohorezko prozesioa baino ez da egiten: Iruñeko alde zaharreko kaleak zeharkatzen ditu uztailaren 7an.
Beste jarduera eta tradizio batzuk nagusitu dira pixkanaka, eta sanferminak festazaleen erreferentzia bihurtu dira. Txupinazoarekin batera hasten dira jaiak, entzierroak une gorena dira, eta uztailaren 15eko 00:00etan bukatzen dira “Gaixoa ni…” kantarekin.
Sanferminen hasierako txupinazoa
Sanferminak uztailaren 6ko eguerdiko 12:00etan hasten dira, udaletxeko balkoitik suziria jaurtitzen denean.
Txupinazoa XX. mendearen hasieratik egiten da, baina garai hartan praktikoagoa zen, eta ez hain zeremoniatsua.
Kale Nagusiko Txupin Etxepare estankeroak 1931n bota zuen lehenengo txupinazo hartatik, ohore handia izan da txupinazoa jaurtitzea.
Gaur egun, udalbatzako kideek egiten dute txandaka, okasio berezietan izan ezik (adibidez, Osasuna futbol taldea mailaz igo zenean eta Erraldoi Konpartsaren bosgarren mendeurrenean).
Hala ere, suziri handi hori (metro 1 eta 20 zentimetro) jaurtitzean egiten den deiadarra ez da aldatzen: “Pamploneses, pamplonesas, ¡Viva san Fermín! Gora san Fermin!”
2023ko sanferminetako programa
Txupinazoaren ondoren hasten da festa. Dibertsioa eta giro paregabea bederatzi egunez, publiko guztietarako jarduerekin.
2023ko sanferminetako programa
Zer da sanferminetako a?
Ez da sartzen programa ofizialean, baina a da sanferminetako ekitaldi ezagunenetariko bat.
Kaleak “oztopatzen” dira udalbatzari elizan sartzea eragozteko, eta 1914an du jatorria.
Agintarien aurkako protesta sinbolizatzen du, baina gaur egun ludikoa da oro har: musika-bandek, erraldoiek eta buruhandiek desfile koloretsua osatzen dute “La alegría por San Fermín” balsaren —Miguel Astrainek konposatu zuen XIX. mendearen erdialdean— doinuak lagunduta.
Sanferminetako entzierroak
Baina, zalantzarik gabe, entzierroak dira sanferminetako protagonista handiak. Goizero egiten dira, 08:00etan puntu-puntuan.
800 metrotik gorako ibilbidea da. Iruñeko alde zaharrean egiten da, Santo Domingoko eskortetatik zezen-plazaraino. Korrikalariek sei zezen suharren (eta sei joaldunen) aurrean egiten dute korrika, eta zezen horiek arratsalde horretan bertan toreatzen dituzte zezenketan.
Entzierro bakoitza 4-6 minutukoa izan ohi da. Baina ezohiko iraupenekoak ere izaten dira. 1886ko uztailaren 11koa izan da orain arteko luzeena: sei ordu eta erdi iraun zuen.
Ez dago entzierroetan izena eman beharrik; 18 urte beteta dauzkan edozeinek parte har dezake, baina kontuan hartu behar da egoera fisiko ona behar dela eta ibilbideak arriskuak dituela, alferrikako ezusteko eta sorpresak saihesteko.
Entzierroetan aterako direnak nahiz aterako ez direnak , festetan ongi pasatzera datozen bisitari ugari hartzen ditu Iruñeak urtero. Sanferminak nazioartean ezagun egiten lagundu duten pertsonaia ospetsuak ere etorri izan dira.
Sanferminak literaturan eta zineman
Diotenez, Ernest Hemingway idazlea bederatzi aldiz etorri zen Iruñeko sanferminetara. Gero, (gaztelaniaz ) eleberrian betikotu zituen jai horiek. Ondoren, Henry Kingek zinemarako egokitu zuen, eta izen bereko filma atera zuen 1957an.
Hala ere, Hemingway ez da izan sanferminak bizi eta munduari kontatu dizkion idazle bakarra.
Haren aurretik, Felix Urabayen nafar nobelagileak obran jaso zituen.
James A. Michener idazleak ere (Pulitzer sariaren irabazlea) obraren kapitulu bat eskaini zion Iruñeko entzierro bati.
Literatura-lan berriagoetan ere, sanferminak inspirazio-iturri amaiezina dira nobela beltzean (adibidez, Alejandro Pedregosaren etaJosé Carlos Sánchezen Muerte en San Fermín), maitasun-nobeletan (esate baterako, Pedro Pastorren ) eta iruindar idazlearen ipuinetan.
Zineman, filma izan zen sanferminetako entzierro bat denbora errealean erakusten lehena.
Zapi gorriaren tradizioa
Sanferminetara baldin bazoaz, are hobeto iruindarrak bezala janzten baldin bazara.
Galtza eta kamiseta zuriak eta zapi eta gerriko gorriak dira sanferminetako jantzi tipikoak.
Hala ere, zapi gorria da bereizgarriena. Nondik dator tradizioa?
Zenbait teoria daude. Batzuen ustez, martir bati (adibidez, San Fermin) eskaintzen zaizkion zeremonietan apaizek daramaten kolorearekin lotzen da; beste batzuentzat, Bost Zaurien Botoarekin du zerikusia (XVI. mendean milaka iruindar hil zituen izurria desagertu zenekoa oroituz).
Kontuan izan jaiek irauten duten artean bakarrik eraman behar dela zapia lepoan. Hau da, txupinazoaren aurretik eta “Gaixoa ni” kantatu ondoren, eskumuturrean, poltsikoan edo eskuan eramaten da.
Baina ez kezkatu, uztailaren 6an berriro izango duzu aukera zapi gorria janzteko Iruñeko sanferminetan. “Gora San Fermin”.
Argazkia: San Fermín Pamplona.