Zozketak eta lehiaketak
Lehiaketa: euskal mitologiako zer izaki zara zu?
Parte hartu test erraz honetan euskal mitologiako zer izaki zaren jakiteko, eta irabazi kamiseta bat.
Parte hartu test erraz honetan euskal mitologiako zer izaki zaren jakiteko, eta irabazi kamiseta bat.
Metal-hotsak eta musika-doinuak, inauterien bezperan. Donostiako Kaldereroak Euskadiko ospakizunik zaharrenetako bat dira, eta otsaileko lehen larunbatean edo Kandelario egunaren hurrengo larunbatean ospatzen dira. 2025eko Donostiako Kaldereroak otsailaren 8an izango dira aurten. Kontsultatu hemen konpartsen desfilearen ibilbidea eta abestiak. Horretaz gainera, kaldereroak nor ziren kontatuko dizugu, eta nondik datorren tradizio hori.
Gure ohiturei eustea gustatzen zaigu Euskadin, eta kantatzea da horietako bat: gustatzen zaigu, eta are gehiago kuadrillan egiten badugu. Eta horixe egiten dugu urtero otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan.
Pinpilinpauxa, goxo, bihotz, maite… Batzuen ustez, euskarazko hitz politen arteko batzuk dira horiek. Gaztelaniazko “mariposa”, “dulce”, “corazón” eta “querido” hitzak bezainbat gutxienez. Gure hizkuntzak hitz eta adierazpide eder mordoa ditu, eta horietako batzuk aukeratu ditugu. Euskarazko hitzen zerrenda bat prestatu dugu, eta haien esanahia azalduko dizugu hemen. Euskarazko hitz politak, maitekorrak, bitxiak, oinarrizkoak… ere bildu ditugu, euskarazko hiztegia zabaltzen lagundu diezazuten.
Urtero, otsailaren 3an, euskaldun askok jartzen du lepoan San Blas lokarria. Nondik dator tradizioa? Ospakizunaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, eta esango dizugu noiz erretzen den San Blasen lokarria, nola jartzen den, nola ospatzen den Bilbon eta Euskadiko beste leku batzuetan, eta, jakina, non eros daitezkeen lokarriok.
Urtero, urtarrilaren 20an, San Sebastian zaindariaren egunean, danborrada egiten da Donostian. 24 orduz, 20.000 parte-hartzaile baino gehiago eta helduz nahiz haurrez osaturiko 167 danborradatik gora hiriko kaleetara ateratzen dira soldadu napoleonikoz, sukaldariz edo urketariz jantzita eta, jakina, danborra joz. Donostiako 2025ko danborradaren programa osoaren berri emango dizugu, eta, gainera, azalduko dizugu zein den danborradaren jatorria eta historia eta nola ospatzen den gaur egun.
Inauteri berezienetako bat da Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietan egiten dena. Joaldunak bi herrietako kaleetan zehar ibiltzen dira, arropa koloretsuak eta joare ozenak soinean. Gozatu Iturengo eta Zubietako 2025eko Inauteriak urtarrilaren 27an (astelehena) eta 28an (asteartea). Noiz egingo diren, zein den egitaraua eta askoz gauza gehiago kontatuko dizkizugu, huts egin ez dezazun Nafarroako tradiziorik ezagunenetako bat.
Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan, urtea bapo has dezazun nahi dugu. Adibidez, Yellowstone telesail arrakastatsua daukazu SkyShowtimen, hots, joan den hilean gehitu genuen kanalean, eta tenis-partidarik onenak Eurosporten, Australiako Openaren eskutik. Urtarrilean, gainera, Baby TV haurrentzako kanal berria dago ikusgai, eta irekian izango duzu AMC kanala, TWD: Tales of The Walking Dead unibertsoko atal berriak ikusi ahal izateko.
Urtarrilaren 5ean, igandea, harrera egingo diegu ekialdetik datozen Errege Magoei. Jakin beharreko guztiaren berri emango dizugu, Gabonetako une magikoenetako bat bizitzeko aukera izan dezazun. Honelakoa da Donostiako Erregeen desfilea.