Mutrikuko 2025eko jaiak, Maria Magdalena zaindariaren omenez antolatuak, uztailaren 21etik 25era ospatuko dira. Bost egun danborrada, erraldoi eta buruhandiak, kontzertuak, txosnetako eta bestelako ekitaldiak gozatzeko. Hemen kontsultatu dezakezu Mutrikuko 2025eko jaietako egitaraua.

Noiz dira Mutrikuko jaiak?

Mutrikuko 2025eko jaiak uztailaren 21etik 25era ospatuko dira. Madalen bezperan hasiko dira (uztailaren 22a, jaieguna Mutrikun), eta Santiago egunean bukatu (uztailaren 25ean).

Madalenak dira Mutrikuko jai nagusiak, baina badituzte beste jai batzuk ere: Berdel Eguna eta Kalbarioko jaiak (irailaren 14tik 16ra), adibidez.

Mutrikuko 2025eko jaien egitaraua

Fiestas de Mutriku 2025

Irudia: Mutrikuko udala

Mutrikuko 2025eko jaien egitaraua uztailaren 21ean, Madalen bezperan, abiatuko da, txupinazoarekin.

Madalen eguna jaieguna da Gipuzkoako herri honetan, eta herri-kirolak eta sokamuturra izaten dira Goiko plazan. Horiez gain, txosnetan eta Goiko plazan bertan kontzertuak eta su-festa ere izaten dira.

Mutrikuko madalenek hurrengo egunetan ere jarraituko dute: herri-bazkaria, txosnetan erromeria, haurren danborrada, kontzertuak, eta haragia eta Sagarmiña txakolina dastatzeko aukera Goiko plazan (uztailaren 25ean). Santiago egunean, agur esango zaie Mutrikuko jaiei txosnetan egingo den bertso-saio batekin.

Mutrikuko udalak eman du ezagutzera 2025eko jaien egitaraua. Hemen ikus dezakezu:

Uztailak 19 Larunbata

  • 12:00 h. Pala txapelketako finalak Egaña Gunean. Ondoren, Karro-poteoa Egaña Gunetik hasita.
  • 14:00 h. Txupina eta omendua.
  • 14:30 h. Gazte argazkia txosnagunean.
  • 15:00 h. Bazkaria Egaña Gunean.
  • 18:00 h. Txaranga a la mutrikuarra Gaztetxetik hasita.
  • 19:00 h. Txosnen irekiera.
  • 20:00 h. Marimatraka batukada feminista: Erasorik Ez Erantzunik Gabe!
  • 22:30 h. Izaki Gardenak kontzertua Goiko plazan.
  • 00:00 h. Akeer taldearen kontzertua txosnagunean. Ondoren, Malakias MX3.

Uztailak 20 Igandea

  • 13:00 h. Txiri-Txiri taldearekin kalejira.
  • 18:00 h. Dantza emanaldia txosnagunean: Bizidantzan.
  • 20:00 h. La Jodedera taldearen kontzertua txosnagunean.

Uztailak 21, astelehena: Madalen bezpera

  • 16:00 h. Txantxangorrirekin aurpegi margoketa eta umeentzako jolasak.
  • 18:00 h. Malen jaien txupinazoa. Ondoren, Erraldoi eta buruhandien konpartsaren eta txistu taldearen kalejira.
  • 19:00 h. Dultzaineroen kalejira.
  • 19:00 h. Malenetako esku-pilota jaialdia.
  • 19:30 h. Bezperak eta Salbea Jasokunde Andre Mariaren parrokian.
  • 20:00 h. Larrain dantza herrikoia Goiko plazatik Beheko plazara.
  • Iluntzean: Antzerkia: And the Oscar goes to... Bizixo!
  • 23:00 h. Danborrada Mandazketa elkartearen eskutik. Ondoren, DJ Rikki Goiko plazan.
  • 00:30 h. Playback txapelketa. Ondoren, Jolasak txosnagunean.

Uztailak 22, asteartea: Madalen eguna

  • 10:00 h. Diana Musika Bandaren eskutik.
  • 11:00 h. Meza Nagusia Jasokundeko Andra Mariaren parrokian.
  • 11:30 - 14:00 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 13:00 h. Musika Bandaren kontzertua Goiko plazan.
  • 17:00 - 19:30 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 18:00 h. Sokamuturra. Ondoren, Herri kirolak Goiko plazan.
  • 20:30 h. Arratians taldearen kontzertua txosnagunean.
  • 23:00 h. Su artifizialak. Ondoren, Fan and Go erromeria Goiko plazan.
  • 23:30 h. Ganibet taldearen kontzertua txosnagunean. Ondoren, Kaparrak taldearen kontzertua.

Uztailak 23, asteazkena

  • 10:00 h. Umeen marrazki lehiaketa Goiko plazan
  • 11:30 - 14:00 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 12:00 h. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren eta txistu taldearen kalejira. Ondoren, Umeentzako herri kirolak Goiko plazan.
  • 13:00 h. Kantupoteoa.
  • 15:00 h. Bazkari herrikoia txosnagunean. Ondoren, Kanturreua.
  • 17:00 h. Garbijai ikuskizun parte-hartzailea Zabiel plazan.
  • 17:00 h. Txikien Madalen txapelketako finalak Miruaitz frontoian.
  • 17:00 - 19:30 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 20:00 h. Umeen danborrada.
  • 21:30 h. Go!azen karaokea Goiko plazan.
  • 21:30 h. Selektah Stepi txosnagunean.

Uztailak 24, osteguna

  • 11:30 - 14:00 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 12:15 h. Futbito zezenekin Goiko plazan.
  • 13:00 - 15:00 h. Latuna Bando txaranga.
  • 15:00 h. Bazkaltzeko espazioa txosnagunean.
  • 17:00 - 19:30 h. Haur parkea Egaña Gunean.
  • 18:00 h. Sokamuturra.
  • 18:00 h. DJ Wendi + MJPQ Zubixan.
  • 20:00 h. Gozzue taldearen kontzertua txosnagunean.
  • 22:30 h. Süne taldearen kontzertua Goiko plazan.
  • 23:30 h. Laket erromeria txosnagunean. Ondoren, DJ Jusef.

Uztailak 25, ostirala: Santiago eguna.

  • 10:00 h. Pintura lehiaketaren hasiera.
  • 13:00 h. Okela eta Sagarmiña txakolin dastaketa Goiko plazan.
  • 14:00 h. Pintura lehiaketaren sari banaketa Zabielen.
  • 18:00 h. Kukai dantza konpainiaren Euskorleans ikuskizuna Goiko plazan.
  • 19:30 h. Bertso-saio musikatua txosnagunean.

Zer ikusi Mutrikuko jaietan

Fiestas de Mutriku

Irudia: Mutrikuko udala

Mutrikuko 2025eko jaien egitaraua ikusi ondoren denbora pixka bat baduzu soberan😉, Gipuzkoako herri honetako leku batzuk bisitatu ditzakezu, edo bainu bat hartu hondartzan eta bertako igerileku naturaletani.

Geldialdi hauek behar-beharrezkoak dira: Arrietakua jauregia, Mutrikuko hirigune historikoa; itsasoko kultura ezagutzeko ibilaldia portuan zehar, eta Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa.

Denboraz lasai bazabiltza, bisitatu Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea eta Mutrikuko Flysch beltza.

Gozatu Mutrikuko 2025eko jaiak uztailaren 21etik 25era.

Goiburuko irudiaren iturria: Mutrikuko udala.