Bai, bai, geure challenge propioa jarri dugu martxan; hainbesteraino gara modernoak ?! TNTko telesailik onenak bikoiztera animatzen zaitugu. Gai izango zinateke “Vikingos”-eko Lagertha edo “Aurrera Juan”-eko Javier Cámara imitatzeko? Ziur gaude baietz.

Zure audioaren zain gaude, eta goi-mailako epaimahai batek hautatuko du bikoizketarik dibertigarriena. Samsung Galaxy Tab A tableta bat lortu ahal izango duzu (10.1", 32GB, 4G, 2019), eta “Rick y Morty” TNTko telesail ganberroenaren produktu-sorta bat: motxila, estutxea, katilua eta galtzerdiak.

Hartu parte bikoizketako gure challengean, eta irabazi sari esklusiboak

Nola hartu parte?

Oso erraza da: grabatu audio bat mugikorrean, “Vikingos”, “Aurrera Juan” edo “Rick y Morty” telesailetako hautatutako zatien bikoizketa eginez. Iruditzen zaizunean ezin hobeto dagoela, bidali mp3 audioa [email protected] helbide elektronikora, zure datu pertsonalak adierazita (izena, abizenak, telefono-zenbakia eta herria).

Challenge hau gainditzeko, Euskaltelen jarraitzaile izan behar duzu Facebooken, Twitteren edo Instagramen; haietan jarriko ditugu zuen bikoizketak.

Hiru aste dituzu parte hartzeko: maiatzaren 13tik ekainaren 2ra. Ez utzi azken egunerako. Ikusi hemen lehiaketaren oinarriak.

Hauek dira guk aukeratutako zatiak. Ekin!

Zorte on!