Technicolor CGA2121 bideratzailea Euskaltelen bezeroei zuntz-zerbitzuarekin instalatzen diegun ekipoetako bat da, kalitatezko Interneteko konexioa izan dezaten.
Hona hemen Euskaltelen erabiltzaileek Technicolor CGA2121 bideratzailearen harira helarazi dizkiguten galderetako batzuk:
Technicolor CGA2121 bideratzailea instalatu didate, baina ez dizkidate eman Konfigurazioan sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza. Esango didazue zein diren?
Ekipoaren etherneteko interfazera konektatu ondoren, PCan DHCP gaituta badugu, bideratzaileak helbide bat emango digu, eta, helbide horretatik, http://192.168.0.1 URLra sar gaitezke nabigatzaile baten bidez. Leiho bat irekiko da: hor sartu behar ditugu ekipoa kudeatzeko webgunera sartzeko kredentzialak.
Kable-bideratzailera sartzeko, ekipoa fabrikako balioekin utzita badago eta ez bada inoiz konektatu sarera, “Log in” aukera sakatuko dugu, eta hutsik utziko ditugu “username” eta “password” eremuak.
Zergatik ez zait agertzen "Wan settings" atala? Ikusi dut Advanced aukeran klikatu orduko agertzen zaiola jendeari, baina niri ez zait ateratzen. Niri "radio settings" aukera agertzen zait. Ez daukat "wan settings" atalik, upnp, dhcp etamulticast hautatzeko. Non hauta ditzaket?
Bideratzailea fabrikako balioetara itzuli behar duzu. Horretarako, objektu zorrotz batekin sakatu behar duzu bideratzailearen atzealdean “reset” dioen zulotxoan, eta 10 segundoz eutsi.
Hamar minuturen buruan, bideratzailea jatorrizko konfiguraziora itzuliko da; orduan, egiaztatu “advanced” atala.
Zer segurtasun-konfigurazio ahalbidetzen ditu Technicolor CGA2121 bideratzaileak?
Technicolor CGA2121 bideratzaileak wifi-sarerako honako segurtasun-konfigurazio hauek ahalbidetzen ditu:
- Most secure: aukera honek wifiaren zifratzea WPA2 gisa konfiguratzen du AES protokoloa baliatuta.
- Most compatible: aukera honek wifiaren zifratzea WPA/WPA2 eta TKIP/AES gisa konfiguratzen du.
- Disable security: wifia irekia uzten du, pasahitza sartzeko beharrik gabe.
Nolakoa da hasierako konfigurazio-pantaila?
Kredentzialekin arazorik ez badago, kudeaketako webgunearen hasierako pantaila azalduko da, lau atal nagusiak ondo bereizita.
- Wireless: wifiaren oinarrizko konfigurazioarekin.
- Home Network: bezeroaren sare pribatuari dagozkion aldagaiak konfiguratzeko.
- Status: ekipoaren hainbat balio erakusten ditu, hala nola firmwarea eta docsis estandarraren egoera, eta, gainera, begiratu azkar eta orokorra ematen dio barne-sarearen egoerari.
- Troubleshooting: konektagarritasunari buruzko oinarrizko egiaztapenak egiteko.