Zer kontatzen da TikToken Euskadiri buruz? Galdera horri erantzuteko, onena duzu jarraitzaile gehien dituzten euskal tiktokerrei begiratzea, baita gure traola ezagunenetako batzuei ere. Post honetan azalduko dizzugu zein diren.
Denetarik daukagu: txutxu-mutxuak, musika, dantza, aktualitatea, umorea, moda... Izan ere, edozein gaik izan dezake arrakasta TikToken, betiere grazia eta grinarekin kontatuz gero, euskal tiktoker ezagunenek egiten duten bezala. Ederki asmatu dute beren bizipenak eta jakintzak arrakasta handiz kontatzen, eta, kasu askotan, gure kultura eta euskara dituzte nortasun-zeinu.
Iban García: 2,5 milioi jarraitzaile TikToken
Iban García azkoitiarra errezetei buruz hasi zen hizketan sareetan, eta garaiotako tiktoker nagusietako bat bihurtu da. 2,5 milioi jarraitzaile ditu, eta, bere ospea dela eta, telebistan ere hasi da lanean.
Era guztietako bideoak daude Garcíaren profilean: musika, aisialdia, umorea, erronkak, iritziak... eta “saltsa” ugari.
julenaxpe: 457.800 jarraitzaile TikToken
Nola izan ditzake furgonetan ibiltzen den komiko batek 457.800 jarraitzaile TikToken?
Umorea, hurbiltasuna, adar-jotzea eta giro ona dira gakoak, horiek baitira bere “furgonologoen” funtsezko osagaiak.
TikToken egundoko arrakasta dute Julen Axpe gasteiztarraren eguneroko gorabeherek eta, bereziki, “gurpil gaineko antzerkiak”.
Ariane Hoyos: 455.900 jarraitzaile TikToken
Leku xarmagarrietara egiten dituen bidaiei buruzko bideoak ditu, freskoak, desberdinak eta dibertigarriak. Sekulako etorria du komunikatzeko, eta, hori dela eta, eduki-sortzaile ezagunenetako bat bihurtu da, askotariko markak erakartzen dituena.
Ariane Hoyos santurtziarrari buruz ari gara. TikToken topatu zuen bere bokazioa, eta 455.000 lagunek baino gehiagok jarraitzen diote.
Asun Domínguez: 128.600 jarraitzaile TikToken
Ikasi nahi duzu josten TikToken, Asun Domínguez donostiarraren Moda Akademian?
Domínguez patroigintzan eta joskintzan trebatua da, eta, gainera, zenbait hamarkadatako esperientzia du diseinuan eta patroiak eta ehunak ebakitzen.
Haren TikTokeko profila trikimailuz eta gomendioz beterik dago, errazak eta erabilgarriak guztiak, eta hortik datorkio arrakasta: baditu dagoeneko 128.600 jarraitzaile sare sozial horretan.
Diego Ayús: 126.800 jarraitzaile TikToken
Diego Ayús kazetari bilbotarra kirolzale amorratua da, eta bere hiriko gaurkotasuna kontatzen ditu, ukitu hurbil eta pertsonalarekin kontatu ere.
Ayúsen Tiktokeko kazetaritza-kronikek dagoeneko lortu dituzte 126.000 jarraitzaile.
Anepe.acedo: 46.600 jarraitzaile TikToken
Anepe Acedo dantzaria eta koreografoa da. Londresen eta Madrilen ikasi zuen, eta kolaboratzaile gisa jarduten du komunikabideetan.
Acedoren profilean ez dira falta erritmoa eta dantza; gaztelania eta euskara uztartzen ditu, eta makina bat keinu eta anekdota biltzen du gure ohitura eta tradizioei buruz.
46.600 lagunek jarraitzen diote TikToken.
Aitor Majo: 33.000 jarraitzaile TikToken
Aitor Majok esaten du barrez ulertzen dugula elkar.
Baita jarraitzaileak irabazi ere. Dagoeneko baditu 33.000 TikToken, eta geratu gabe lan egiten du: Bocabeats Comediako kidea, irrati eta telebistako kolaboratzailea, eta musikari eta abeslaria.
TikToken, berezi egin ditu euskaldunei buruzko txisteak.
Kai Nakai: 27.500 jarraitzaile TikToken
Artista honek euskal kultura dibulgatzen du musikaren bidez. Kai Nakai gasteiztarra ausartzen da dela reggaeton abestiak konposatzera, dela euskarazko bertsioa ematera Rosalíaren edo Shakiraren abestiei.
27.500 jarraitzaile TikToken, eta goraka doa...
EtxebarriaAita-SemeTriki: 14.000 jarraitzaile TikToken
Trikitia eta panderoa dira Etxebarria aita-semeen armak gure folklorea eta kultura TikToken zabaltzeko.
Erromeriaz erromeria, plazaz plaza eta beti irribarrez, euskal tiktoker ospetsuenen zerrendan sartu dira Koldo eta Unai Etxebarria, musikari-familia emankor bateko aita-semeak.
Euskadiri buruzko traolak
Ikusi duzunez, gure tiktoker ezagunenetako askok oso presente dute Euskadi beren edukietan.
Baina hori ez da gure herriak sareetan arrakasta izateko modu bakarra.
Adibidez, #PaisVasco traolak ia 313 milioi bistaratze ditu. Bestalde, #euskera traolak 106 milioi erreprodukzio baino gehiago ditu.
Gehien ikusi eta partekatutakoen artean, ez dira falta Euskadiko leku ezagunenei buruzko traolak: #bizkaiaturismo, #zumaia, #bilbao, #vitoria...
#pintxos htraolekin, 13 milioi bistaratze baino gehiago.
Eta #aurresku traolarekin emaniko gure dantzak baditu dagoeneko 400.000 bisita. Bide batez, gomendatzen dizugu bisitatzeko euskal dantzei buruz eginiko post hau (dagoeneko egin ez baduzu, behinik behin):
Izugarri gustatzen zaigu, beraz, nola bihurtu den TikTok gure kulturaren topagune eta hedapen gune.
Bide batez, Euskaltelen estreinatu berri dugu TikTokeko profila. Jarraituko diguzu?