Izen batzuk, haien idazkera eta ahoskera direla eta, deigarriak gertatzen dira. Horixe gertatzen da Sare euskal neska-izenarekin, gure herrian aurki dezakegun izen motz eta esanahiz beterikoarekin. Gainera, Sarek mundu osoan ezagunak diren beste hizkuntza batzuetan ere baditu aldaerak.

Sare izenaren jatorria

Sare jatorri hebrearreko izena da; zehazki, Śārāh hitzetik dator. Alde horretatik, kontuan hartu behar da kultura horrek eragin zuzena izan duela kristautasunean, eta, era berean, kristautasuna dela mendebaldeko erlijio nagusia. Izan ere, Sareren izena Genesian agertzen da lehen aldiz, kasu honetan Sara izenpean —haren euskarazko beste aldaera bat da—.

Sare izena duten pertsonen kokapenak adierazten du gure herriko izen berezi bat dela, emakumezko horiek guztiak Euskadin bizi baitira, bereziki Bizkaian. Gainera, pertsona horien batez besteko adina 8 urte da, eta horrek adierazten digu asko jartzen dela izen hori gaur egun.

Sare izenaren esanahia

Sare izenak esanahi argi eta zuzena du, eta “printzesa” esan nahi du. Esanahi hori dela eta, izen oso ezaguna egin da, baina baita beste arrazoi batengatik ere: izen hori duten pertsonei hainbat ezaugarri oso interesgarri lotzen zaizkie. Izan ere, pertseberantziarekin, inteligentziarekin, exijentziarekin, jakin-minarekin eta ezagutza handitzeko gogoarekin lotzen da Sare. Esaten da, halaber, izen hori duten pertsonek etxetik hurbil egotea dutela gogoko.

Sare izenaren onomastika

Sare izenaren onomastika ospatzeko data ezartzeko, izen horren Sara aldaera hartu behar da kontuan. Hala, bi egun oso seinalatu daude; bata apirilaren 20a da Antiokiako Santa Sararen figuragatik, eta bestea uztailaren 13a da, Libiako Santa Sararekin lotura duelako.

Sare izeneko emakumezkoak

Izen hori duten emakumezkoen kopurua eta batez besteko adina kontuan hartuta, zaila da Sare izena duten pertsona ospetsuak aurkitzea. Baina adinaren faktoreak adierazten du urte gutxiren buruan hainbat diziplinatan ezagunak diren emakumezkoak egon daitezkeela Sare izena dutenak.

Nola idazten da Sare izena beste hizkuntza batzuetan?

Sareren jatorriak eta haren esanahiak bultzatu egin du izen hori hainbat herrialdetan presente egon dadin. Beraz, beste hizkuntzetako aldaerak eta itzulpenak ditu. Hauek dira erabilienak.

Hizkuntza Itzulpena
Castellano Sara
Ingelesa

Sarah, Sally

Errusiera Cappa
Finlandiera Saraa

Alemana

Sara
Katalana Sara

Italiera

Sara

Portugesa Sara
Frantsesa Sarah