Nora izena ugaria da Euskadin, eta beste lurralde batzuetan ere izugarri zabaldu da.

Izenaren musikaltasunak, ahoskerak, esanahiek eta idazteko erraza izateak eragina izan dute zabalkunde horretan. Nora izeneko emakume asko dago jada.

Nora izenaren jatorria

Nora izenaren jatorri posibleari buruzko zenbait interpretazio daude. Batzuen arabera, frantsesetik etor liteke, eta, beste batzuen arabera, arabieratik. Bi korronteek zentzua dute, arabiarrak Iberiar penintsula okupatu baitzuten 8 mendez, eta, bestalde, Frantziak muga egiten du Euskal Herriarekin. Kulturen arteko gerturatze horiek guztiek aztarnak utz ditzakete Nora eta beste izen batzuekin. Badira grekotik datorrela dioten teoriak ere.

Gaur egun 20.000 emakumek baino gehiagok dute izen hori, eta haien batez besteko adina 14 urte da. Beraz, guraso askok hautatzen dute izen hori beren alaba jaioberrientzat.

Nora izenaren esanahia

Nora izenaren esanahia zehazteko garaian, haren jatorriari buruzko bi teoria daude. Baten arabera, izenak jatorri arabiarra du, eta noria esan nahi du. Frantziar jatorriaren arabera, aldiz, Leonora edo Eleonora izenen txikigarria da. Zenbaitek eguzkia bezain eder konnotazioa ematen dio.

Nora izeneko pertsonen ezaugarri orokorrei dagokienez, ezin dute geldirik egon, intuizio handia dute, eta bihurri eta idealistak dira. Zerbait egiten aritzen dira beti.

Nora izeneko emakumeak

Izen hau aztertzen ari garela, kontuan hartu beharrekoa da zaila dela Nora izeneko pertsona ospetsuak aurkitzea, izen hori duten emakumeak oso gazteak baitira batez beste.

  • Nora Salbotx Alegria: irakasle eta idazlea.
  • Nora Arbelbide Lete: kazetari eta idazlea.
  • Nora Aranberri Monasterio: itzultzaile eta ikertzailea.
  • Nora Galparsoro Larraza: ingeniaria.
  • Norah Jones: abeslaria.
  • Nora Roberts: idazlea.
  • Nora Salinas: aktorea.

Nola idazten da Nora izena beste hizkuntza batzuetan?

Nora izenaren ezaugarrietako bat da ez duela txikigarririk, izena bera beste baten txikigarria baita dagoeneko. Baina baditu aldaerak beste hizkuntza batzuetan, oso ezagunak gainera.

Hizkuntza Itzulpena
Ingelesa Eleonor, Eleanore
Italiera Leonora, Eleonora
Frantsesa Éléonore
Gaztelania

Leonor, Leonora