Ane euskarazko neska-izena ezaguna da oso. Hala, izen hori duten 12.000 pertsonatik gora daude.

Hona hemen Ane izenaren abantailetako batzuk:

  • laburra eta erraza da.
  • soinu politekoa da.
  • geure-geurea da.
  • gazte-kutsuko izena da.

Ane izeneko pertsonen batez besteko adina 18,7 urte da. Bistakoa denez, mende honetan zabaldu da izena.

Ane izenaren jatorria

Ane jatorri hebrearreko izena da; oso antzinatik dator, beraz. Zehazki, Hannah hitzetik dator.

Gainera, izenak ospe handia hartu du, gaurdaino iraun baitu tradizio katolikoari esker, zeinak esanahi positiboa ematen baitio.

Ane izenaren esanahia

Ane izenaren esanahi guztiak haren jatorri hebrearretik datoz. Besteak beste, errukitsua, errukiz betea, gupidatsua eta gupidaduna esanahiak ditu. Erreferentziazko izena da, eta, gainera, Jesus Nazaretekoaren amonaren izena izateak indar handiagoa ematen dio.

Testuinguru horretan, Ane izena asko zabaldu da Euskadin, bai familia tradizional eta erlijiozaleetan, bai joera horri jarraitzen ez dioten familietan.

Ane izeneko emakumeak

Gorago esan dugunez, euskarazko Ane izenak ospea hartu du azken urteetan. Eta hainbat arlotan gailendu diren Ane izeneko emakumeak ere baditugu.

  • Ane Pikaza: aktorea eta ilustratzailea, Bilbon jaioa (1984).
  • Ane Gabarain: aktorea, Donostian jaioa (1963).
  • Ane Santesteban: txirrindulari profesionala, Errenterian jaioa (1990).
  • Ane Miren Aldalur: saskibaloi-jokalaria (1989).
  • Ane Labaka: Lasarte-Oriako bertsolaria (1992).
  • Ane Garmendia: aktorea (2005).
  • Ane Lindane: aktorea, umorista eta bakarrizketaria (1988).

Nola esaten da Ane izena beste hizkuntza batzuetan?

Ane beste hizkuntza batzuetan nola esaten den kontatuko dizugu, beste toki batzuetan nola erabiltzen duten jakin dezazun.

Hizkuntza Itzulpena
Alemana

Annelies

Anna

Hanna

Anja

Aragoiera Aina
Gaztelania Ana
Katalana

Anna

Aina

Frantsesa

Anne

Annette

Anaïs

Ingelesa

Hannah

Anne

Ann

Annie

Anna

Anabelle

Italiera

Anna

Anetta

Annina

Norvegiera

Ann

Anna

Errusiera

Энн (Enn)

Анна (Anna)

Аннет (Annet)

Аня (Anya)