Euskarazko Gorka mutil-izena Euskadiko ezagunenetariko bat da. Aberastasun kultural handiko izena da, mendebaldeko Europako garapena markatu duten zibilizazio eta tradizioetatik baitator.
Izenaren jatorria, esanahia eta Gorka izenekoei ematen zaizkien ezaugarriak ikusiko ditugu.
Gorka izenaren jatorria
Gorka euskal izena da, baina haren jatorria Greziako kulturan dago. Gainera, gure mugetatik harago zabaldu diren euskal izenetako bat da.
Aranaren eta Eleizalderen euskal izendegian (1910) jaso zen izena, gaztelaniazko Jorge izenaren ordezko gisa. Badu beste euskal aldaera bat ere: Jurgi.
Gaur egun, Gorka izeneko 13.000 gizon baino gehiago daude, eta haietako gehienak Euskadin bizi dira. Haien batez besteko adina 30 urte da. Datu horrek adierazten digunez, gaur egun erabiltzen da Gorka izena, baina 1970 eta 1980 bitartean izan zuen arrakasta handiena.
Diotenez, izen hori duten pertsonak errukiorrak, analitikoak eta zintzoak dira, eta hori da Gorka izenak hartu duen ospearen arrazoietako bat.
Gorka izenaren esanahia
Gorka izenaren esanahi etimologikoa nekazaria edo lurra lantzen duena da. Grekoko Georgos hitzetik datorkio esanahi hori: ge terminoak “lurra” esan nahi du, eta ergonek “lana”.
IV. mendeko San Jorge Kapadoziakoari esker zabaldu zen izena. Aurrerago, XV. mendean, izenaren euskarazko lehenengo erreferentzia jaso zen. Zehazki, Barakaldon jaso zen: Jurgi de Basori.
Gorka izeneko gizonak
Gorka izeneko gizonek apirilaren 23an ospatzen dute beren santu-eguna.
Gorka izena oso zabalduta dagoenez, izen hori duten pertsona ezagunak ere badaude, gehienak, Euskadin jaioak.
- Gorka Otxoa: aktorea (1979)
- Gorka Urtaran: politikaria (1973).
- Gorka Iraizoz: futboleko atezaina (1981)
- Gorka Pagonabarraga: bertsolaria (2000).
- Gorka González: txirrindularia (1977).
- Gorka Izagirre: txirrindularia (1987).
- Gorka Urive: ikertzailea eta irakaslea EHUn (1976).
- Gorka Julio: software-garatzailea (1982)
Nola idazten da Gorka izena beste hizkuntza batzuetan?
Gorka izenaren ezaugarrietako bat da Europatik kanpo ere badituela aldaerak.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Alemana | Jürgen, Georg |
Gaztelania | Jorge |
Katalana | Jordi |
Frantsesa | Georges |
Galiziera | Xurxo |
Nederlandera | Joris, Goerg |
Hungariera | György |
Ingelesa | George |
Italiera | Giorgio |
Poloniera | Jerzy |
Portugesa | Jorge |
Errumaniera | Gheorghe |
Errusiera | Juri, Igor, Georgii |
Suediera | Göran |