Izen batzuk, haien idazkera, doinua eta ahoskera direla eta, deigarriak gertatzen dira munduko toki guztietan. Horietako izen bat dugu euskarazko Ekhi mutiko-izena. Gure lurraldeko alderdi magikoenari eta misteriotsuenari lotzen zaio izen bitxi hori.
Ekhi izenaren jatorria
Ekhi izenak gure mitologian du jatorria. Zehazki, eguzkiari eta argiari lotzen zaion jainko batean. Gure tradizioen eta eguzkiaren arteko lotura islatzen du izenak.
Ez da harritzekoa Ekhi izeneko gizon gehienak gure lurraldean bizitzea; dena den, gertuko lurraldeetan ere badira batzuk. 1.000 pertsona inguruk dute izen hori, eta haien batez besteko adina 10 urte da.
Beste izen batzuekin gertatzen den moduan, mende askoko historia eta tradizioa dituen izena izan arren, kontuan hartzen dute gaur egun ere semeentzako izena aukeratu behar duten familiek. Izen hori duten pertsonen batez besteko adin txikia da alderdi horren erakusgarri.
Ekhi izenaren esanahia
Ekhi izenaren esanahi zuzenena eguzki da. Gure mitologian, Ekhi izaki babeslea zen, bere eguzki-organ zerua zeharkatzen zuena eta planetako biztanle guztiei argia ekartzen ziena.
Konnotazio eta esanahi horiei esker, izenak gero eta ospe handiagoa hartu du; gaur egun, indarrarekin, positibotasunarekin eta antzeko ezaugarriekin lotzen da
Ekhi izenaren onomastika
Ekhi izenaren ezaugarriak direla eta, izenak ez dauka data jakin bat santuen izendegian, baina horrek ez du esan nahi izen hori duten gizonek ezin dutenik beren onomastika ospatu.
Gaur egun, udako solstizioa, ekainaren 21a, lotzen zaio izenaren onomastikari, data horretan baitago eguzkia puntu gorenean.
Ekhi izeneko gizonak
Gaur egun ez dago Ekhi izeneko gizon askorik, baina badira izen horretako pertsonaia ezagunak eta nabarmenak. Nola ez, gure lurraldekoak dira, eta haietako batek izenaren txikigarria erabiltzen du.
- Ekhi Lopetegui: eskubaloi-jokalaria
- Ekhiñe Irujo: abeslari eta konpositorea
- Ekhi Remundegi: bertsolaria
- Ekhi Lambert : musikari eta abeslaria
- Ekhi Bravo: futbolaria
- Ekhi Senar: futbolaria
Nola idazten da Ekhi izena beste hizkuntza batzuetan?
Ekhi izenak, beste batzuek bezala, bere forma, idazkera eta ahoskera mantentzen ditu beste hizkuntza batzuetan. Horregatik, ez da garrantzitsua non gauden. Izen honek beti islatuko ditu gure funtsa, gure kultura eta gure tradizioak.