Europako iparraldeko eta ipar-mendebaldeko zibilizazioen eragina izan du gure lurrak. Arrasto horiek guztiak Alain euskal mutil-izenaren eta antzeko ezaugarriak dituzten beste izen batzuetan ikus daitezke.
Alain izenaren jatorria
Alain izena frantsesarekin lotzen da nagusiki. Baina, benetan, gaelikoan du jatorria izen horrek, zehazki Alan izen zeltatik baitator. Bere garaian balio handiko izena zen, nobleziarekin lotzen baitzen.
Egun, Alain izena nahiko ezaguna da, eta izen hori daramaten 5.000 gizonezko baino gehiago daude. Baina, gainera, Alain izenak aipatzeko moduko bi ezaugarri ditu. Izen hori duten pertsonen batez besteko adina 24 urtekoa da. Beraz, izen hau gaur egungoa da, ez da bazterrera utzi.
Bestalde, Nafarroa, Burgos eta EAEn daude Alain izena duten pertsonen kontzentrazio handienak. Bereziki ugaria da Bizkaian.
Alain izenaren esanahia
Alain izenak alanoekin du zerikusia; duela urte asko Europan sartu eta Frantziaraino iritsi zen herri hori.
Alain izenarekin beste konnotazio positibo batzuk lotzen dira, hala nola saiatua, maitekorra eta ordenatua izatea. Gainera, izen horrek iraganean nobleziarekin zuen harremanak nolabaiteko itxura dotorea eman dio.
Alain izenaren onomastika
Alain izenak, beste batzuen moduan, egun bat baino gehiago du onomastika ospatzeko. Kasu honetan, bi egun oso seinalatu agertzen dira, bata abuztuaren 14a eta, bestea, irailaren 8a.
Alain izeneko gizonezkoak
Gaur-gaurkoz, ez dago Alain izena duen jende ospetsu askorik. Baina izen horren jatorri frantsesa nabarmentzen duen pertsonaia ezagun bat edo beste bada.
- Alain Gonzalez Villanueva: futbolaria.
- Alain Gonzalez Estibaliz: txirrindularia.
- Alain Arroyo: futbolaria.
- Alain Delon: aktore frantsesa.
- Alain Goikoetxea: patinatzaile profesionala.
- Alain Eizmendi: futbolaria.
Nola idazten da Alain izena beste hizkuntza batzuetan?
Beste hizkuntza batzuetan idatzi edo aipattzen denean jatorrizko forma gorde ohi duen izena da Alain. Baina baditu bi itzulpen oso ezagun.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Gaztelania | Alan |
Ingelesa | Allan |
Frantsesa | Alain |