Zure webgunea da zure enpresa edo negozioa aurkezteko tresna nagusia. Erakargarria izatea nahi duzu, eduki interesgarriak edukitzea, erabilerraza izatea eta bilatzaileetan ondo kokatuta egotea. Bada, SEO (Search Engine Optimization) tresnak erabiliz lor ditzakezu helburu horiek. Eta lehentasunen ekuazio horretan ezinbestean sartu behar dugu segurtasuna.
Zure enpresaren webgunearen zer alderdi zaindu behar dituzu batez ere?
Ospea eta posizionamendua:
Webguneak ospe ona izatea ezinbestekoa da trafikoa sortzeko eta erabiltzaileek zuen sektoreari, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzen dutenean zuen webgunea erraz aurkitzeko. Zuen webgunea ondo kokatuta egotea hiru alderdi hauekin lotuta dago, besteak beste: domeinuaren sinesgarritasunarekin, malwarearen aurkako softwarearen ezein zerrendatan ez egotearekin, eta birusik ez duen edo spamaren bidalketarekin zerikusirik ez duen zerbitzari bat erabiltzearekin.
Izan dezakezuen ustekabeko desatseginenetako bat da ikustea zuen domeinua postako zerrenda beltzetan ageri dela; hots, publizitate-mezuak modu masiboan bidaltzeko erabili dela, eta, horregatik, Interneten edo domeinuaren hornitzaileek webgunea blokeatu dutela. Kasu honetan, lehenbailehen egiaztatu behar duzue zuen domeinuaren segurtasuna ez dela arriskuan jarri, eta pasahitz guztiak aldatu eta hornitzaileekin harremanetan jarri behar duzue, egoera konpontzeko.
Tresna asko dituzue, haietako asko doakoak, onlineko ospea hobetzeko eta sendotzeko.
Web-ziurtagiriak:
Erabiltzaileentzat segurua eta fidagarria den web profesional bat eduki nahi baduzue, ziurtagiriak ematen dituen erakunde ezagun batek emandako web-ziurtagiri bat eduki behar duzue. Ziurtagiri horrek egiaztatuko du, hasteko, esaten duzuen hori bera zaretela eta, gainera, domeinuaren jabeak zaretela. Gaur egun, ziurtagiririk osatuena SSL EV da (baliozkotze-ziurtagiri osatua). Ziurtagiri horri esker, zuen webgunea hobeto kokatuta egongo da bilatzaileen artean.
Zuen webgunea segurua bada, webgunera sartzean giltzarrapo bat agertuko da nabigatzailearen helbide-barran, eta horrek irudi hobea eta konfiantza handiagoa emango die zuen orriari eta, beraz, baita zuen enpresari ere.
Gaur egun, nabigatzaile gehienek Googleren nabigazio segurua erabiltzen dute, eta bilatzaileak berak etengabe eskaneatzen ditu orri guztiak, malwarea detektatzeko. Webgune bat segurua ez dela jakinarazten denean, azkar jokatu behar da, zuen enpresaren edo bezeroen informazioa galtzea edo lapurtzea eragozteko.
Laburbilduz, zuen enpresaren webgunea da, seguru asko, munduari zuen zerbitzuak eta produktuak erakusteko duzuen erakusleihorik onena, baina zaindu, eguneratu eta babestu egin behar duzue sarean dabiltzan eta egunero berrasmatzen diren ahulguneetatik. Hain zuzen, ahulgune ezagunenak detektatzen laguntzeko tresna batzuk badaude merkatuan. The Mozilla Observatory eta Sucuri dauzkazue, besteak beste, eta OWASP ZAP aplikazioa. Azken horrek zuen webguneko malwareari, eta segurtasun-arloko akats, gabezia edo ahulguneei buruzko informazioa ematen du. .
Gure soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresa Bezeroentzako Sail Komertzialarekin.