COVID-19ak eragindako konfinamendu gogorraren ondoren, lan presentzialera itzultzen ari zarete enpresa asko. Baina hilabete gutxian dena aldatu da, eta, orain, langileen eta bezeroen osasuna babesteko protokolo zorrotzak aplikatu behar dira.
Osasun-agintarien aginduz, bete beharrekoak ditugu urruntze fisikoa, nahitaez maskara janztea, edukiera-kopuru mugatuak eta seguruenik hainbat hilabetean gurekin izan beharko ditugun neurri osagarri batzuk. Gehienentzat ez dago batere garbi nolakoak izango diren orain bulegoko eguneroko lana, taldeko bilerak, presentzia fisikoa eskatzen duten ikastaroak edo are kafea hartzeko etenaldia.
Nolanahi ere, errealitate berriak agintzen du eta pertsonok eta enpresek ikasiko dugu arau berriekin erlazionatzen eta koronabirusarekin bizitzen. Beste behin ere, teknologia hor dugu laguntzeko, eta hainbat aplikazio eta irtenbide eskaintzen dizkigu, espazioak eta distantziak kontrolatzeko eta langileen osasuna eta ongizatea zaintzeko.
Horregatik, Euskaltel zure enpresaren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzen dizkizu orain; hauek, besteak beste:
Nola funtzionatzen dute soluzio termografikoek?
Kamera termografikoen moldakortasunari eta haien software sofistikatuei esker, erabilera ugari dituzte, eta, koronabirusaren krisia dela eta, haien eskaera esponentzialki hazi da. Zure enpresaren beharretara hobekien egokitzen dena aukeratzeko, faktore hauek hartu behar dituzu kontuan: non jarriko duzun, zenbat jenderekin erabiliko den edo zer datu lortu nahi dituzun.
Sarbide aldakorretarako, kamera termografiko eramangarriak erabiltzea da egokiena.
Kanpoan erabili behar denean, arreta berezia jarri behar da ez bustitzeko, eta sukarra neurtu nahi zaion pertsonari hurbildu behar zaio.
Tornuetan, fitxatzeko puntuetan edo pertsonentzako igarobide estua duten eremuetan, sukarra neurtzeko kamera termografikoa duten aurpegi-ezagutzako terminalak jar daitezke, eta, horrez gain, irudia ikusteko 7 hazbeteko pantaila bat eta tenperatura altua detektatuko lukeen alarma bat.Ekipoa Ethernet sarera konektatzen da, eta monitorizazio-softwarera bidaltzen ditu alarmak.
Pertsonentzako igarobidea zabala den eta mugatuta ez dagoen neurketa-puntuetan, bi espektroko bullet kamerak instala daitezke, eta aurpegi-analisia gehitzeko aukera eskaintzen dute. Aldi berean 30 lagunen tenperatura neur dezakete.
Adimen artifizialean oinarritutako soluzioak dira beste aukera bat. Aurpegia ezagutzeko algoritmoetatik abiatuta, ekipo horiek bi irudi-fluxu ematen dituzte, eta horien gainean tenperatura-neurketak ikus daitezke. Hots, kamerak aurpegia detektatzen ez badu, sistemak ez du neurketarik egiten, eta, hala, bero-foku desberdinek eragindako alarma faltsuak saihesten dira.
Beste neurri batzuen artean, gorputzeko tenperatura kontrolatzeko soluzio termografikoak aipatzen hasi dira, eta, diotenez, prebentzio-tresna oso eraginkorrak dira.
- Kamera termografiko eramangarriak, sarbide-puntu aldakorretarako.
- Kamera termografikoa integratua duten aurpegi-ezagutzako terminalak, sarbide-mota hauetarako: tornuak, fitxatzeko puntuak eta pasabide mugatuak.
- Bi espektroko bullet kamerak, zeinak aldi berean 30 lagunen tenperatura neur baitezakete.
- Adimen artifizialeko mekanismoak dituzten soluzioak, bero-fokuek alarma faltsurik eragin ez dezaten.
Euskaltelentzat, beste ezer baino garrantzitsuagoa da langileen eta bezeroen osasuna zaintzea. Horregatik, hemen aipatzen ari garen soluzio termografikoez gain, zure beharretara egokitzen diren beste soluzio teknologikoak diseinatzen ari gara, are gehiago gaur egungoa bezalako egoera batean.
Gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.