Promtp bat da erabiltzaileak tresna teknologiko digital bati ematen dion komando, instrukzio, galdera edo agindu bat, ataza bat ordenatu, erantzun bat eskatu edo eduki jakin bat eskatzeko. Sistemak lanean hasteko eta soluzioa aurkitzeko behar duen informazioa jasotzea da.
Prompt-ak hizkuntza informatikoan existitu eta erabiltzen dira duela hamarkada batzuetatik, baina orain egin dira ezagun, batez ere adimen artifizial sortzailearen aplikazioekin, hala nola DALL-E, MidJourney edo ChatGPT ezagunarekin, haietan funtsezko zeregina baitute.
Zertarako balio du prompt batek
Prompt tresnei esker, erabiltzaileak hizkuntza naturalean hitz egiten du adimen artifizialeko aplikazioekin.
IAn oinarritutako soluzio horiek gai dira emandako aginduak ulertzeko eta eskaerei erantzuteko, hizkuntza naturaleko patroi eta ereduekin entrenatu direlako.
Erabiltzaileak bere eskaerak erraz egin ditzan, interfazean laukiak edo elkarrizketa-leihoak izan ohi dituzte, erabiltzaileak informazioa sar dezan edo aukeraketa bat egin dezan (hau da, prompt-ak adieraz ditzan).
Nola idatzi prompt bat: aholkuak
Prompt egoki bat sortzea funtsezkoa da lortu nahi diren emaitzak lortzeko, emaitza horiek testuak, irudiak edo beste edozein eduki izan.
Hona hemen prompt bat idazteko oinarrizko aholku batzuk:
-
Ahalik eta argiena, zehatzena eta xehatua izan behar du.
-
Eman testuinguru bat, emaitza koherente eta esanguratsu bat lortzeko, emaitza zure nahietara egokitu dadin eta ez dadin orokorra izan. Ahal bada, adierazi beti hartzailea eta argitalpen-euskarria, besteak beste.
-
Zehaztu xehetasun teknikoak. Testuak badira: karaktere-kopurua, tonua, hartzaileak...; irudien kasuan: formatua, mota, tamaina...
-
Erabili hitzez hitzeko hizkuntza eta azalpenak. Ez erabili esamoldeak, adiera bikoitzak edo metaforak; makinekin ari gara, ez gizakiekin.
-
Proba egin. Eskaerak errepikatu ditzakezunez, probatu zenbait aukera bilaketak finduz joateko. Kasu batzuetan, tresnek berek emaitza bat baino gehiago eskaintzen dizute.
-
Eman erreferentziak. Web-orri edo testuren bat adieraz daiteke.
-
Eskaera konplexuen kasuan, hobe da urratsez urrats joatea; beharrezkoa bada, hobe kateatutako eskaerak egitea.
Ia sistema guztiek mugatzen dute nolabait promtp batean adieraz ditzakezun karaktereen edo jarraibideen kopurua, baina kopurua oso handia izaten da, eta, beraz, zaila da arazoak izatea.
Bestalde, prompt egokiak idazteko eta erabiltzeko gaitasunak prompt engineering izeneko diziplina eta prompt engineer izeneko profil profesional espezializatua ekarri ditu. Ingeniari hori aditua da AAko sistema adimendunekin komunikatzeko prompt-ak sortzen eta garatzen, koderik erabili beharrik gabe.