Enpresa gehienok aldatu duzue txipa,eta telelana aukeratu duzue egungoa bezalako egoera zailetan lanegiteko. Baina presaka ibiltzeak ezin gaitu okerreko bidetikeraman... Geure jardunbide egokien dekalogo bat ezarri behar dugu,telelana eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko.
Telelana bai, baina segurtasunez
Egungo egoera proba gogorra da gurelan-prozesuen digitalizazioarentzat. Edozein tokitatik lanegin behar dugu, edozein unetan, eta azkar, seguru eta erraz. Ez duguzalantzarik; erronka zaila da, baina ez da ezinezkoa. Izan ere, gauregun, inoiz baino gehiago, teknologiak, zerbitzuek etakomunikazio-soluzioek bulegoan bageunde bezala etxetik lan egitekoaukera ematen digute.
Baina, egoera berri honen aurrean, guredatuek eta prozesuek arrisku handiagoa dute. Beraz, lehentasuna izanbehar du erasotzaileetatik babesteko neurriak hartzeak. Izan ere,telelana egiteak ez du esan nahi gure enpresaren sistemak eta datuaksarean erakutsi behar ditugunik.
Zer neurri har ditzakegu telelanazibersegurtasunez egiteko?
- Sare Pribatu Birtualeko (VPN)zerbitzu bat erabiltzea enpresara urrunetik konektatzeko, wifiirekiak, fidagarriak ez direnak edo erabiltzaile askok partekatzendituztenak saihestuta.
- Suebaki-soluzio bat izatea,enpresaren azpiegiturak babesteko (bai zerbitzu korporatiboak, baiurruneko kokalekuak).
- Enpresako langileen arteaninformazioa modu seguruan trukatzeko lankidetza-tresnakerabiltzea. Lankidetza-tresnak, hala nola Teams eta Skype,funtsezkoak bihurtu dira: langileek dokumentuak partekatu behardituzte edo bilerak egin behar dituzte, erraz eta gardentasunez, txatbidez eta banakako zein taldeko deiak eginez.
- Ziurtatzea gure ekipoa ongibabestuta dagoela eta beharrezkoak diren segurtasun-neurriakbadituela (sistema eragile eguneratua, aplikazio eguneratuak etabirus-kontrakoak).
- Gure gailuak babestea,erabiltzen ez ditugun bitartean blokeatuz eta guk bakarrik dakizkigunpasahitz seguruak erabiliz; eta gure lana ere babestea, aldian behinsegurtasun-kopiak eginez.
Sareak beti ditu arriskuak; aregehiago koronabirusaren garai honetan
Gogoratu behar da ziberdelinkuentziaksistema automatikoak dituela Windowseko RDP (Remote Desktop Protocol)protokoloa aktibatua duten eta zuzenean Internetera konektatutadauden ekipoak detektatzeko, adibidez, eta ekipo horiek kontroladitzaketela.
Gainera, orain, spama etaphishing-erasoak areagotzen ari dira, denok koronabirusari buruzkoinformazioa behar dugula aprobetxatuz.
Erne ibili behar da beti, eta ez daireki behar hartzaile ezezagunen mezurik edo espero ez dugunik, ezeta fitxategi susmagarririk ere. Eta kontuz esteka susmagarriekinere. Ez sakatu haien gainean, nondik datozen seguru ez badakizu. Etahornitzaileren batek deitzen badigu esanez ustezko gorabeherakkonponduko dizkigula, guk haien berri ez dugula, ez egin kasurik.
Azken finean, edozein lekutatik gure jarduerarekin aurrera jarraitzeko soluzio ezin hobea da telelana, baina bulego barruan nahiz kanpoan funtsezkoa den alderdi bat ahaztu gabe: segurtasuna.