Noiztik ez duzu erabili telefono finkoa? Konektatua ere ez duzu izango, seguru. Telefono finkoa desagertzear dago, eta lehenak gara hura kendu eta haren ordez mugikorrerako giga gehiago ematen. Aldaketa ona iruditzen zaizu, ezta?

Gaur, TAKE AWAY merkaturatzen dugu. Zu bezalako jendearentzat pentsatutako produktu bat da; beti mugitzen eta une oro konektatuta egon nahi duten baina etxeko telefonoa erabiltzen ez dutenentzat pentsatua.

Hori dela eta, zenbait aukera ematen dizkizugu, bai etxean, bai etxetik kanpo, zeuk erabaki dezazun zein den hobekien datorkizun aukera, telefono finkoa kontratatu beharrik gabe. Eta, gainera, nahi duzunean, hautatutakoa alda dezakezu webguneko Bezeroaren Gunean.

Kalean

MUGIKORRA

Izan itzazu dei mugagabeak, eta aukeratu hauetako bat: 4 GB, 6 GB edo 10 GB.

Gainera, Euskadi osoan barrena dauden Euskaltel WiFiren 150.000 konexio-puntu baino gehiagotara konektatu ahal izango zara erabat doan.

Eta kalera ateratakoan WiFIa beste batzuekin partekatu edo mugikorra eta tableta batera erabili behar dituenetakoa bazara, WiFi Take Awayrekin, zeure sarea sor dezakezu mugikorraren bateria kontsumitu beharrik izan ez dezazun.

Etxean

INTERNET ETA #AGURFINKOA

Aukeratu ondoen datorkizun abiadura: 30, 100 edo 300 mega. Online jokatzeko konexiorik onena. Merkatuko fidagarriena eta lag gutxien duena. Eta streamingean bideoak ikusteko azkarrena.

Gainera, 100 edo 300 mega hautatzen badituzu, azken belaunaldiko WiFi AC kable-modema eskuratuko duzu, eta Premium TBa ere sartzen da!

Dena, telefono finkoa kontratatu beharrik gabe

Sartu www.euskaltel.com/takeaway webgunean, eta ikusi.

Lehen harremana

El pasado día 20 de septiembre presentamos esta oferta ante un grupo de influencers en Bilbao.

Irailaren 20an Take Away aurkeztu genien teknologiaren, marketinaren eta sare sozialen munduko 10 gonbidatu bereziri. Youtuberrak, gamerrak, blogariak, freelancerrak… Profil desberdinekoak ziren, baina gauza komun bat dute: konektatuta pasatzen dute denbora asko, eta tarifa malguak behar dituzte.

Produktuari buruz duten iritzia emateaz gain, Euskaltelekin eta beste operadore batzuekin izan duten esperientzia kontatu ziguten. Eta sekretu bat kontatuko dizugu: liburuxkan ohar asko jaso genituen, zure beharretara eta gure bezero guztietara egokitzen segitzen lagunduko digutenak ;)