Orain arte, enpresa handiek eta administrazio publikoek bakarrik zuten aukera zibersegurtasuneko ahalmen eta soluzio jakin batzuk eskuratzeko; orain, ordea, horiek ETEen eta enpresa txikienen eskura jartzeko modu bat bilatu nahi izan du Euskaltelek. Eta hauxe da emaitza: Scudo, gure osoko zibersegurtasun-zerbitzu berria.
Scudo osoko zibersegurtasun-zerbitzu bat da, elementu kritikoenak babesteko tresna onenak barne hartzen dituena; babes-tresna horrek CCNren (Zentro Kriptologiko Nazionala) eta haren eragiketa-zentroaren (SOC) bermeak ditu, Segurtasunaren Eskema Nazionalaren (ENS) araberako ziurtagiria du, eta SOCen sare nazionalaren barruan dago.
Scudori esker, “zure enpresaren zibersegurtasuna maila egokira eramango duzu”. Eta zein da maila egokia? Ingurune digitaletako mehatxuen eta zibersegurtasuneko neurrien arteko oreka bilatzen duena eta arriskuak minimizatzen dituena; eta, hori guztia, edozein enpresak, ETEek barne, eskuratzeko moduko prezioan. Hau da, adituen ezagutza, tresna teknologikoak, jardunbide egokiak eta kudeaketa- eta monitorizazio-zerbitzuak barne hartzen ditu.
Scudorekin, zure ETEak segurtasun digitaleko soluzio oso eta aurreratua izango du, aditu-talde baten laguntza etengabearekin.
Gure zibersegurtasun-adituak egunero eta egunean 24 orduz arituko dira zure enpresaren ingurunean izan daitezkeen mehatxuen bila, zure negozioko eragiketak arriskuan jar ditzakeen edozein jardun gaizto edo anomalo detektatzeko.
Komunikazio bizkor eta jarraitua funtsezkoa da edozein erasotan. Horregatik, Scudok zibersegurtasun-adituarekiko zuzeneko komunikazioa eskaintzen du eguneroko IKT eragiketetan.
Zer hartzen du barnean Scudok?
- Zerbitzu proaktibo bat da Scudo, egunero 24 orduz funtzionatzen duen zibersegurtasuneko eragiketa-zentro bat duena.
ETE eta negozioei zuzentzen zaie bereziki, eta prebentzioa, segurtasun-gorabehera baten ondoren leheneratzea eta erantzuna ematea dira gure zibersegurtasuneko soluzioaren gakoak.
Gure lana alderdi hauetan zentratzen da: monitorizazioa eta zaintza (ahulguneen berri ematen zaio enpresako IKT hizketakideari, ahulguneak larritasunaren arabera sailkatzen dira, eta egin beharreko ekintza zuzentzaileen berri ematen zaio); erantzuna eta eustea, erasoa ez zabaltzeko eta zuen negozioan izan dezakeen eragina minimizatzeko; eta leheneratzea (malware kaltegarria ikuskatzea eta garbitzea, eta babeskopietatik datuak berreskuratzea).
- Elementu kritikoen babes gehigarria: egoitzaren perimetroa, lanpostuak, posta elektronikoa, beste toki batean aritzen diren langileak (telelana) eta egoitzen arteko komunikazioak. Segurtasun-kopia zifratuak egiten dira, baita hodeian ere.
- Prebentzioa eta ikuskaritza. Segurtasuneko ikuskaritza bat egiten dugu sei hilez behin, ahulguneen, haien larritasunaren eta konpontzea gomendatzen diren puntuen berri emateko. Horrez gainera, barruko sareko elementuak eskaneatzen ditugu, eta adabaki-maila egiaztatzen dugu.
- Prestakuntza eta azken erabiltzailearen kontzientziazioa. Izan ere, uste dugu erabiltzaile guztien prestakuntza dela neurri beharrezko eta eraginkorrenetako bat.
Scudoren abantaila nagusiak
Scudo zibersegurtasuneko zerbitzu integral bat da, elementu kritikoak babesteko tresna onenak, CCNk (Zentro Kriptologiko Nazionala) ziurtatuak, barne hartzen dituena.
Zerbitzuaren beste abantaila nagusietako bat da 10 eta 100 enplegatu bitarteko edozein enpresatara egokitzen dela.
Gainera, kostu lehiakorrak ditu, negozio bakoitzaren parametro espezifikoetan oinarritzen baitira; esate baterako, egoitza- eta enplegatu-kopuruan.
Osagarri gisa, ziberaseguru osoetarako sarbidea ematen du eskakizun gehigarririk gabe eta zenbait abantailarekin, bestelako arriskuak estaltzeko.
Pertsonalizazioa eta gertutasuna, Euskaltelen ezaugarriak
Scudo zerbitzu pertsonalizatua da. Segurtasunari buruz sortzen zaizkizuen kontsulta guztiei erantzuten diegu, barne hartuta zuen ETEa babestuta edukitzeko egin behar dituzuen aldaketa eta zabalkuntzak.
Zuen ETEan gertatzen denaren berri ematen dizuegu beti aldizkako txostenetan; egindako atazak eta detektatutako mehatxuak jasotzen dira txosten horietan.
Horren guztiaren emaitza gisa, Scudo da merkatuko osoko zibersegurtasun-soluzio lehiakorrena. Izan ere, teknologia oso eta aurreratuena eramaten du ETEetara, zuen eskura dauden prezio doietan gainera.