#OTDChallenge2024 jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Industriaren eraldaketa digitalari buruzko Nafarroako ekitaldi nagusia da, eta guk aurten ere parte hartuko dugu.

Bi egunez, Nafarroako industriaren produktibitatea eta lehiakortasuna optimizatzeko azken soluzio teknologiko eta berritzaileak aurkeztuko dizkizugu.

bideo

EGITARAUA

Apirilak 17, asteazkena

Showroom espazioan

10:50ean

10 minutuan, Adrián Bertol AAko gure adituak datuak ondo kudeatzearen garrantzia azalduko dizu: "Nola birsorrarazi zure industria datuen eta AAren bidez"

Euskaltel lantegia

16:00etan

Erdu gure standera, eta gure adituek zuen enpresaren datu-erabileraren heldutasun-maila aztertuko dute, doako diagnostiko pertsonalizatu bat eginda. Hori aztertu ondoren, azalduko dizuegu zer egin behar duen zuen enpresak lehiakorragoa izateko estrategiarik onena inplementatzeko.

Aholkularitza pertsonalizatua nahi baduzu, bidali zure datuak [email protected] helbide elektronikora.


Apirilak 18, osteguna

Auditorium Nagusian

9:40an

8 minutuan, Adrián Bertol AAko gure adituak datuak ondo kudeatzearen garrantzia azalduko dizu: "Nola aplikatzen dugu AA optimizatzeko, automatizatzeko eta giza akatsak murrizteko"

Showroom espazioan

10:50ean

10 minutuan, Norberto Ojinaga gure azpiegitura-arduradunak azalduko du zer erabilera izango duen 5G teknologiak etorkizuneko mugikortasunean: Euskaltel eta BasqueCCAM.

NOIZ? Apirilaren 17an eta 18an

NON? BALUARTE, Baluarteren plaza z.g., 31002 Iruñea, Nafarroa

ORDUTEGIA:

Apirilaren 17an, asteazkena, 9:00etatik 16:00etara

Apirilaren 18an, osteguna, 9:00etatik 14:00etara

Parte hartu nahi duzu?

Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin, bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, NAN, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera edo zoaz esteka honetara.