Osasunaren industrian abiadura handian ari dira gertatzen aldaketak. Gaixotasun kroniko eta minbizietatik hasi eta erradiologia eta arriskuen ebaluaziora arte, adimen artifizialeko soluzioekin erlazionatuta dauden hainbat aukera daude, esku-hartzeak doiagoak, eraginkorragoak eta inpaktu onenekoak izan daitezen eta zaintza-prozesuaren une aproposean egin daitezen
Osasunaren industrian, lehentasunezkoa da pazienteen zaintzaren alderdi medikoa kontrolatzea eta funtzionamendua optimizatzea, behar handiak dituen sektorea baita eraikin, makina eta langile kopuruari dagokionez. Hori dela eta, txandak, baliabide medikoen eta larrialdietako baliabideen logistika eta makinen mantentze-lanak optimizatzeko garaian, adimen artifizialak lagundu egiten dio sektoreari eraginkorragoa izaten eta, aldi berean, hobetu egiten du pazienteen gogobetetzea eta esperientzia. Ikaste-algoritmoak gero eta doiagoak eta zehatzagoak izan daitezke trebatzeko datuekin interakzionatu ahala. Horri esker, orain arte inoiz izan ez dugun informazioa lor dezakegu diagnostikoei, arreta-prozesuei, tratamenduaren aldakortasunari eta pazienteen emaitzei buruz.
Laburbilduz, adimen artifizialak abantailak ditu ohiko analisiekin eta erabaki klinikoak hartzeko teknikekin alderatuz gero, eta abantaila horiei esker, emaitzak eta pazienteekiko operazioak hobetu egiten dira, eta finantza-arriskua murrizten da. Administrazio publikoak, ospitaleak eta mutualitateak jabetu dira horretaz dagoeneko.
Zer abantaila ditu adimen artifiziala osasun sektorean aplikatzeak?
- Kostuak murriztea: Egonaldien batez besteko iraupena benetako beharretara egokitzen da, eta saihestu egiten da berriro ospitaleratzeko edo berriz gaixotzeko aukera handia duten pazienteei alta ematea. Hala, pazienteen benetako beharren arabera optimizatzen dira egonaldiak, oheen okupazioa eta beste baliabide batzuk. Halaber, bermatzen da ordainketak osorik egiten direla eta pazienteen, bezeroen, hornitzaileen eta osasun-langileen iruzurrak detektatzen direla; horri esker, murriztu egiten dira behar ez diren kostuak.
- Emaitza medikoak hobetzea: Pazienteari dagokionez, aurrerapen interesgarrienek informazio aberatsagoa ematen diete osasun-langileei diagnostiko medikoa egiteko. Ezagunak dira pazienteen historia kliniko osoa eta egindako proba guztiak aztertuz espezialista medikoari informazioa emateko gai diren ereduak. Adimen artifizialak, baina, hori guztia ez ezik, hain ezagunak ez diren beste lan batzuk egiten ere ditu; besteak beste, ospitalean zenbait gaixotasun harrapatzeko arriskua duten pazienteak identifikatu, gaixotasun fisiko edo mental jakinak izateko zenbateko aukera duten aztertu, eta medikazioaren jarraipen hobea egin.
- Arretaren kalitatea hobetzea: Kalitate handiagoko arreta medikoa emateaz gain, osasun-esperientzia optimoa lortzen laguntzen du, optimizatu egiten baititu hainbat lan; adibidez, pazienteen larrialdietako joan-etorriak antolatzea, arretan dauden hutsuneak eta horiek gertatzearen arrazoiak identifikatzea eta hitzorduetara ez agertzearen kasuak iragartzea. Hala, azkarrago kudea daitezke ilarak eta itxarote-denbora errealak.
Iritsi da adimen artifizialaren garaia, eta izugarri handiak dira osasun-sektoreko enpresok eta profesionalok zuen jardueretan negozioaren adimena hobeto atzemateko dituzuen aukerak. Aukera hauek aprobetxatu eta erakundearen arlo guztietara adimen artifiziala txertatzen jakiten duten enpresek areagotu egingo duzue zuen eraginkortasuna eta hobeto kokatuko zarete gero eta digitalagoa eta lehiakorragoa den merkatuan. Euskaltelen, adimen artifizialeko tresnak erabiltzen eta soluzioak garatzen espezializatutako taldea dugu, BAI Analytics, adimen artifizialari dagokionez erakundeen behar komertzialak, teknologikoak eta zientifikoak betetzera bideratuta dagoena.
Enpresetarako ditugun adimen artifizialeko soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.