Ondo ezagutzen ditut nire bezeroak? Zer egin behar dut eskura ditudan datu guztiei etekina ateratzeko? Enpresa gisa galdera horiek egin badizkiozu zeure buruari, hasia zara aurrera egiten digitalizazio-prozesuan. Merkatuan tresna eta informazio asko dago, baina, baldin eta digitalizazio-prozesuan aurrera egin nahi bada arrakastaz, nahitaezkoak dira giza faktorea, prestakuntza eta konturatzea ezinbestekoa dela baliabideak izatea eta erakunde osoa inplikatzea.
Pixkanaka-pixkanaka, urrats sendoak eginez eta erabakiak hartuz, funtsezko puntuak landu behar ditugu:
- Konektagarritasuna. Teknologia, gaur egun, ez da Interneteko sare bat soilik; enpresa konektatuak dira, nire instalazioko edozein sentsore sistema osoarekin konektatuta eta lotuta baitago.
- Zibersegurtasuna. Arriskuak identifikatu behar ditugu, eta haietatik babesteko neurriak hartu.
- Hodeia: Hodei hibridoa Hodei hibridoa irtenbide egokiena da datu-biltegiratze masiborako eta negozio-sistemak eta -aplikazioak ezartzeko plataforma gisa. Hodei hibridoak hodei publiko eta pribatua konbinatzen ditu, biak konektatuz eta guztiz integratuz, eta, hala, hodei-konputazioaren onena eskaintzen die enpresei: malguagoa da, seguruagoa, kostuak aurrezten laguntzen du, eta datuak gehiago kontrolatzen laguntzen dio erakundeari.
Euskaltel Taldeak, bere estrategia digitalari jarraituz, bost datu-zentro ditu bezeroengandik gertu (bi Bizkaian, bi Galizian eta beste bat Oviedon). Zentro guztiek azken belaunaldiko teknologia dute, eta erabileraren arabera ordaintzen dira (hodei publikoa). Haien helburua da erraz erabiltzea, eskalagarriak izatea, kanpoko sistemak integratzea eta moldakorra izatea.
- Adimen artifizialak (IA) machine learning proiektuak abiarazteko aukera ematen du, hala zerbitzuak automatizatzeko eta digitalizatzeko. Prozesu guztiak automatizatzeko bideratuta dago dena, baita bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremanera ere. Teknologiak giza talentua osatzeko gai izan behar du.
Sortzen ari diren teknologien alde egiten dugu Euskaltelen. Aholkulari eta bideratzaile teknologiko gisa, aholkuak ematen dizkiegu enpresei, digitalizazio-prozesu integral eta arrakastatsua lor dezaten. Baina ez dugu bakarrik egiten, aliantza-ekosistema oso bat sortu baitugu horretarako.
Gure bazkide teknologikoetako bat ECOMT da. Eraldaketa digitalean espezializatutako profesional-talde bat du, makinen arteko transakzioen digitalizazioaren balio-kate osoan lan egiten duena.
Hain zuzen ere, lan-jardunaldi bat egin berri dugu ECOMTekin, aztertzeko nola ari den aldatzen teknologia gure lan egiteko, ekoizteko, saltzeko eta erosteko modua. Ikuspegi guztiz praktiko bati jarraituz, besteak beste IoT, Big Data, Blockchain eta Machine Learning teknologiak erabiltzen dituzten enpresetan aplikatutako kasu errealak erakutsi ziren. Bertaratutakoek aukera izan zuten ikusteko nola aldatzen diren enpresak, beren negozio-ereduak berrikusiz eta egokituz, aitzindari izateko gaitasun teknologikoen aprobetxamendua funtsezkoa den lehia-ingurune berrian.
ECOMT enpresak Big Dataren aldeko apustu irmoa egin du. Gaur egun, iturri asko ditugu datuak biltzeko, baina kontrolik gabeko datuak ez dira erabilgarriak. Guk datuak kontrolatzen ditugu eta, gainera, datuok integratzeko gai gara. Ezinbestekoa da hori edozein kontsultari edo beharri erantzuteko.
Izan ere, helburu osoa lortzen laguntzeko ezinbesteko tresna bihurtu da teknologia. Esate baterako, teknologiari esker, bideoak hodeian denbora errealean grabatzeak ematen dituen aukerak balia ditzakegu. Datuak denbora errealean lortzea ezinbestekoa da bezeroen beharrak ezagutzeko eta haiei erantzuteko.
Gaur egun, zerbitzu- eta aplikazio- eskaintza zabala dugu prozesuak eta enpresak kudeatzeko eta optimizatzeko. Hori dela eta, komeni da gogoeta egitea erabakitzeko zein den gure benetako negozio-beharretara ongien egokitzen dena. Soluzio guztien artean egokiena bi alderdion arteko tandema da: batetik, ondo ezagutzea automatizazio-ingeniaritza, telekomunikazioak, informatika, energia, zibersegurtasuna, sareak, Azure, AWS, neurtzeko eta egiaztatzeko protokoloak, Blockchain, softwarearen garapena elektrizitatea… eta, bestetik, telekomunikazio-zerbitzu enpresa, hau da, enpresa digitalizatuetarako gaur egungo eta etorkizuneko bideratzaile teknologikoa.
Euskaltelen, zu laguntzeko prest gaituzu. Gehiago jakin nahi duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin eta konta iezaguzu. Zure enpresarako soluziorik egokiena bilatuko dugu.