KIROLBET merkatuko apustu-etxe nagusietako bat da; duen eredu bereziari esker, azken urteetan sekulako gorakada izan du, eta gaur egun 1.800 egoitzatik gora ditu, Euskadin bertan nahiz kanpoan.

Gure ingeniari-taldea gai izan da KIROLBETen beharrei etengabe egokitzeko. Lehen unetik, datu-sarerako eta Internetera sartzeko eredu bat diseinatu zuen, KIROLBETen beharren arabera garatuz joan dena. Hala, bi hobekuntza lortu dira, biak ere funtsezkoak kirol-apustuen negozioan: trafikoaren kontrola erraztea eta komunikazioen erantzun-denbora gutxitzea. Hori guztia neurrira eginiko eredu logistiko batean oinarrituta. Laburbilduz, emandako erantzunak bermatzen du bezeroen transakzioak denbora errealean egitea.

ℹ️ Ezagutu hobeto proiektua gure webgunean: http://ow.ly/2Qpl30gLMCv