Iragarpenak egitea funtsezkoa izan da beti negozio txikiak eraginkortasunez zuzentzeko. Egunerokoan, stockaren aurreikuspenak egin behar dira, zenbat langile beharko diren kalkulatu, eta sustapen-politika on bat egin, une egokian.

Gaur egun, enpresa gehienok inoiz baino datu gehiago dituzue iragarpen horiek egiteko, baina ez dituzue beti behar bezain ondo erabiltzen. Eta datuen interpretazio horren menpe egon daiteke arrakasta lortzea eedo porrot egitea.

Testuinguru horretan, funtsezkoa da adimen artifiziala ongi erabiltzea negozio-erabaki estrategikoak eta eraginkorrak hartu ahal izateko.

Nola lagundu diezaioke adimen artifizialak zure negozioari?

Erosketa egiteko bidea

Zure webgunea eta orrialde mugikorrak ezin hobeto diseinatzeko aukera ematen du. Datuei esker jakin dezakezu zenbateko probabilitatea dagoen bezeroa hurrengo orrira pasatzeko, zer aldaketa egin ditzakezun nabigazioa hobetzeko, eta nola saihestu dezakezun erosketa-orgatik salmentak galtzea; horrez gain, banakako produktuen gomendioak egiten lagundu diezazukete datuek, erabiltzailearen historian eta bisitetan oinarrituta.

Salmenta-aurreikuspenak

Datu historikoek eta inguruneari buruzko datuek artikuluen etorkizuneko eskaera zenbatekoa izango den zehazten lagunduko dizute, zure ERPan (enpresa-baliabideen planifikazioan) integratuta, bai eta salmenta- eta eragiketa-sistemak planifikatzen ere. Hala, produktuen eskuragarritasuna hobetzen da, eta gehiegizko izakinak murrizten dira.

Itzulketen aurreikuspena

Adimen artifizialeko soluzioei esker, produktu batek itzulketa-tasa handia edo txikia zergatik duen jakin dezakegu; hala, tasa hori txikitzen saia gaitezke, eta sustapenak doitu ditzakegu.

Sustapenen optimizazioa

Prezioaren, sustapenen eta eskariaren arteko harremanaren bilakaera historikoa ulertzea lortzen badugu, estrategiak optimizatu eta azken prezioa publizitate-taldeekin koordina daiteke, eta, gainera, hainbat prezio-estrategia probatu.

Kokaleku fisikoak optimizatzea

Lehendik dauden establezimenduak ‘irentsi’ gabe dendak irekitzeko, ixteko edo handitzeko toki onenak zein diren aurreikus dezakegu; baita dendek zenbateko espazioa beharko duten, zenbateraino gainjarriko zaizkion bata besteari, eta produktu-aukera, demografia eta lehia nolakoak izango diren ere.

Bezeroa zer etapatan dagoen aurreikustea

Etapa desberdinetan bezeroei zuzendutako kanpainak sortzeak lagundu egiten du etorkizuneko marketin-komunikazioen estrategia elikatzen. Hartara, konfiantza berreskura daiteke bezeroak atxikitzeko estrategia proaktiboen bidez, transakzioen kopurua eta batez besteko tamaina handitu marketin garrantzitsu batekin, eta kanpainetako ROIa (inbertsio-itzulkina) maximizatu.

Bezeroaren gogobetetzea

Inkesten edo bezeroek emandako iritzien bidez jakin daiteke bezero batek zure produktuen inguruko iruzkin onak ala txarrak egingo dituen.Eta horrek aukera ematen du iruzkin txarrak egiten dituztenak parte-hartzaile neutral bihurtzeko, eta neutralak zure aldeko agente aktibo bihurtzeko.

Toki bakoitzean beharko den langile-kopurua iragartzea

Zenbait faktore erabilita (hala nola espazioa eta produktu-aukera) jakin ahal izango duzu zenbat langile beharko dituzun une bakoitzean, eta, hala, eskaera handiko eta txikiko uneei aurrea hartu ahal izango diezu.

Izan ere, adimen artifizialaren aroa iritsi da, eta, txikizkako negozio bat izanik, ikaragarrizko aukerak dituzu zure jardueretan adimen artifiziala hobeto erabiltzeko. Aukera horietaz baliatu eta adimen artifiziala erakundeko arlo guztietan txertatzen asmatzen duzuen enpresok aurrera egingo duzue, eta hazi egingo zarete zuen merkatuetan.

Euskaltelek badaki adimen artifiziala aplikatzeak abantaila asko ekarriko dizkiola zure negozioari, eta, horretarako, ekipo espezializatu bat daukagu, BAI Analytics izenekoa. Lagundu egingo dio zure erakundeari, haren neurria eta datuen heldutasun-maila edozein direla ere.

Enpresetarako dauzkagun adimen artifizialeko soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.