Zer joera teknologiko daude gaur egun? Zer erronka nagusi izaten dituzue enpresek digitalizatzean?

Martxoaren 4tik 8ra bitartean, IKTetako Joeren eta Azpiegituren III. Astea ospatu dugu mundu mailako punta-puntako enpresa teknologikoetako adituekin batera. Digitalizazio-aro betean gaudela, sektorearen joera nagusiak, etorkizuna eta erronkak lantzeko modu bat da.

Fortinet, Aruba, Microsoft, Ozona eta Commvault enpresetako adituek, 30 minutuko saio digitalen bidez, azaldu dute zer ikuspegi estrategiko duten egungo agertoki teknologikoari dagokionez. Saio horiek doan eta online egin dira, Microsoften Teams plataformaren bidez, eta izena eman behar zen aurrez.

Gure "IKTetako Joeren eta Azpiegituren Astean", hizpide izan dira zibersegurtasuna, konektibitatea, adimen artifiziala, telelana eta datuen segurtasuna.

Fortinet: Zer etorkizun duen hodeiko sarearen segurtasunak

"IKTetako Joeren eta Azpiegituren Astearen" lehen saioa martxoaren 4an, astelehenean, izan zen, eta Iñaki Quintanilla Fortineteko sistema-ingeniariak eman zuen.

Hodeiko segurtasuna lanpostuarekin integratzeari buruz aritu zen; izan ere, gaur egun "oso, oso, oso banatuta dagoen erabiltzaileen eta aplikazioen" ekosistema batean gaude.

Zehazki, azaldu zuen nola hedatu segurtasuna perimetrotik LAN/WLANera konektatutako aktibo guztiak ikusi ahal izateko, eta nola aplikatu babes aurreratuko mekanismoak, machine learning sisteman oinarritutako detektatze- eta erantzun-sistema baten bidez.

Horrela, segurtasuna, ikusgarritasuna eta hodeiaren kontrola lanpostuan integratzea lortzen da, eta eragiketak sinplifikatu, kostuak jaitsi eta erabiltzailearen esperientzia zein aplikazioen errendimendua hobetu daitezke, alde batera utzita enpresako erabiltzaileak nola edo non konektatzen diren.

Aruba: NIS2 Direktiba eta zibersegurtasuna

Martxoaren 5ean, asteartean, Arubaren txanda izan zen. Aruba liderra da enpresentzako Wireless LAN soluzioetan.

Ángel de la Encarnación sistema-ingeniariak teknologiaren oraina eta etorkizuna eta enpresetako konektagarritasuna aztertu zituen, eta azaldu zuen nola izan arinak eta erresilienteak, negozioetan teknologian oinarritutako gaitasun eta prozesu berriak hartu behar direnean.

Ángelek bereziki nabarmendu du NIS2 Direktiba, hots, zibersegurtasunari buruzko EBko legedi berriena. Herrialdeek beren funtsezko enpresak definitu eta identifikatu behar dituztenez, Europak zibersegurtasun oso bat ezarri nahi du, produktu bat egiten denetik publikoari ematen zaion arte, eta hor sartzen dira Arubako segurtasun-soluzio "edgeak". Haiei esker, enpresa bakoitzak bere segurtasun-maila izango du, bere beharretara eta tamainara egokituta.

Microsoft: AA sortzailea lanpostuan

"IKTetako Joeren eta Azpiegituren Astearen" hurrengo saioa martxoaren 6an izan zen, asteazkenean, eta Antonio Cruz Microsofteko Senior Customer Success Managerak gidatu zuen.

AA sortzailea lanpostuan integratzeari buruz aritu zen Antonio, eta azaldu zuen Microsoften tresnek nola lortzen duten lanpostuak moldagarriak izatea, sortutako arazo berriei aurre egiteko, hala nola enpresetan dagoen karga digital handiari erantzuteko edo tresnen erabilera nola aldatu eta egokitu jakiteko.

Horrela, berrikusi du zer erronka eta aukera eskaintzen dizkien Microsoft 365 Copilotek erakundeei eta Informazioaren Teknologien arduradunei.

Praktikan, tresna horien bidez, enpresak produktiboagoak dira eta lanaren kalitatea handitzea lortzen dute, AA erabiltzen duten tresnek analisirako gaitasun handia dutelako. Hala, langileek erabilgarri ikusten dituzte tresna horiek, eta erabiltzen jarraitu nahi dute.

Ozona: Segurtasuna, erabilgarritasuna eta malgutasuna telelanaren garaian

Marcos Paredes Ozonako Chief Technology Officeak hitzaldi bat eman zuen martxoaren 7an, ostegunean.

Azkenaldian, IT sailen kontrol-perimetroa lausotzen joan da hodei publikoaren, hodei hibridoaren eta aplikazioen sakabanatzearen ondorioz, baina baita telelanaren (puntuala edo iraunkorra) beharraren ondorioz ere.

Horrek eredu askoz ere irekiagoetara eta malguagoetara garamatza, eta, haietan, jakina, produktibitatea eta erabiltzailearen esperientzia lehenesten dira. Baina ez dugu ahaztu behar kontrol- eta segurtasun-politikak ezarri behar direla, are gehiago zibererasoak etengabe ugaritzen ari direnean.

Egoera horren aurrean, Ozonak Desktop As a Serviceren aldeko apustua egiten du: enpresaren eraginkortasuna eta segurtasuna indartzen ditu, eta, aldi berean, aplikazioen eta langileen errendimendua kontrolatzen du.

Commvault: Datuak vs Adimen Artifiziala

Martxoaren 8an, ostiralean, Juan Esquivel Commvaulteko Sales Engineera datuen kudeaketaren inguruan aritu zen, ikasketa automatikoaren eta AA sortzailearen gorakadaren mehatxupean dagoen konpainien funtsezko aktibo estrategiko gisa. Beraz, beharrezkoa da CISOei eta ITari aurrea hartzea ahalbidetuko dien ikuspegi sendo eta arrazional bat garatzea.

Commvaultek adimen artifizialeko soluzio teknologikoak eskaintzen ditu. Soluzio horiek datuen jatorrizko segurtasuna eskaintzen dute hodeian, AAren erabilerak berak dakartzan arriskuei aurre egiteko.

"IKTetako Joeren eta Azpiegituren Asteko" bost jardunaldi horietan, gaur egungo joera teknologiko disruptiboenetara hurbildu gara. Hala, Euskal enpresei digitalizaziotik eratorritako erronkak aztertzen eta mundu mailako edozein merkatutan duzuen lehiakortasuna optimizatzen lagundu nahi dizuegu.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoez, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.