Gure mundua digitala da. Enpresak eta bezeroak eraldaketa digitalekoprozesu geldiezin batean murgilduta zaudete. Eta prozesu hori are gehiago azkartu da COVID-19aren krisiaren ondorioz; izan ere, egoera berriak produktuak, zerbitzuak, eta are azpiegitura teknologikoa bera ere zalantzan jartzera eraman gaitu, baita datuak biltegiratzeko sistemak ere.
Espainia liderra da etxeko zuntz optikoaren hedapenean eta gailu digitalen ezarpenean, eta, beraz, ez da harritzekoa hodeiko soluzioak eta inguruneak izatea aukera onena orain enpresa askorentzat zerbitzariek segurtasun osoz, modu eraginkorrean, kostu ikaragarririk gabe eta behar espezifikoetara egokituta lan egin dezaten.
Mugikortasuna, lankidetza-tresnak eta telelana nagusi diren garai honetan, sarri egiten ditugun hainbat jarduera errazten dizkigu hodeiak, hala nola edozein gailu eta tokitatik fitxategi bat partekatzea edo bidaltzea.
Hodeiarekin lotuta, badakigu badela gai bat bereziki kezkatzen zaituena: kostua. Baina gaur egun posible da inbertsiorik egin gabe eta enpresaren sisteman aldaketa handirik egin beharrik gabe soluzio teknologiko osoak eskuratzea.
Zer behar du zure enpresak? Negozioa babestu behar du, eta, aldi berean, malgutasuna izan behar du zerbitzu berriak martxan jartzeko, erabili ahala ordaintzeko moduko eta kostuak aurrezteko moduko IT azpiegitura-modelo eskalagarri, malgu eta erabilerraz batean.
Euskaltel zuen aholkulari teknologikoa izanik, gure apustua da zure negozioaren egungo eta etorkizuneko beharretara egokitutako Datacenter Birtual bat eskaintzea, biltegiratze adimenduna duena eta aukera ematen duena eskatutako errendimendura egokitutako konfigurazioak edukitzeko, betiere soluzioa zure beharretara egokitzeko aukera ematen dizuten zerbitzu modularren bidez.
Erabilgarritasun handiko plataforma bat da, eta sistemak eguneratuak ditu beti. Kontrol-panel bakar batetik kudea ditzakezu, eta konektagarritasun zentralizatua du, hainbat hornitzaileren bidez.
Hodei publikoa ala pribatua?
Hodei-konputazioaren hainbat modalitate eskaintzen dira. Hain zuzen, merkatuko eskakizun guztiak asetzeko gai diren zerbitzuak eta kontsumo-modalitateak eskaintzen dira. Ezagunenak hodei publikoa, hodei pribatua eta hodei hibridoa dira.
Hodei hibridoa moldakorra izategatik nabarmentzen da. Enpresei aukera ematen die beren arkitektura propioa diseinatzeko, hodeirako pixkanakako trantsizio bat diseinatzeko eta erabakitzeko zer aplikazio eta datuk jarraituko duten eremu pribatuan eta zein migratuko diren hodei publikora, azkenean izate integratu gisa funtzionatzeko, zeinean enpresaren beraren instalazioetan dauden zerbitzariak eta zerbitzuaren hornitzaileak eskaintzen dituenak konbinatzen baitira.
Bezeroarekiko hurbiltasuna
Hurbiltasunean oinarritutako gure estrategia digitalaren barruan, enpresa-bezeroen kokapenetatik hurbil dauden datu-zentroen sare bat du Euskaltel Taldeak. Hain zuzen ere, zentroak ditu bere operazio-eremu diren merkatu guztietan (Telecable Asturiasen, R Galizian eta Euskaltel Euskadin). Datu-zentro guztiak elkarren artean eta bezeroen sareekin erabat integratuta daude, eta bezeroen kokalekuetatik hurbil dauden datu-zentroen sare hibrido bat osatzen dute.
Enpresok seguru egon zaitezkete noiznahi erabili ahal izango dituzuela zuen sistemak, etenik gabe, ahalmen handiko datu-sare baten bidez, eta, halaber, zuen datuak babestuta daudela, eta datuak babesteari buruzko legerian ezarritako baldintzak betetzen direla une oro.
Azken batean, hodeia errealitate bat da dagoeneko enpresa askotan, eta bereziki erabilgarria eta beharrezkoa da COVID-19aren garai honetan, enpresentzako aukera berri eta interesgarriak eskaintzen baititu. Ikusten ari gara, adibidez, adimen artifizialean eta 5G sarean oinarritutako aplikazioak sustatuko dituztela hodeiko soluzioek. .
Gehiago jakin nahi duzu zure enpresarako ditugun hurbileko hodeiko soluzioei buruz? Harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin, eta zure enpresarako soluziorik egokiena bilatuko dugu.