Hodeiko soluzioen eskaera gero eta handiagoa da. Enpresen % 60k adierazten dute beren ITaurrekontuaren % 15 baino gehiago erabiltzen dutela IaaS, PaaS eta SaaS zerbitzuetarako, eta ia erdiek aurreikusten dute hodeiko gastua % 20 baino gehiago handitzea.

Eta ez da teknologia iritsi berri bat, baizik eta heldutasuna eskuratu duen eta enpresentzat oso tresna erabilgarria bihurtu den teknologia bat.

Hodeiak 25 urte bete ditu jada, hirugarren etapan sartu da, eta, etapa horretan, sistemen eragiketa efiziente eta ordenatuan eta zenbait eragiketa-prozesu erabilita egindako sistema hibridoen kudeaketan jarri da arreta.

Baina hodeiko soluzioak eskuratzeko, alderdi hauek izan behar dituzue kontuan enpresok: zuen aplikazioak hodeira migra daitezkeen aztertu behar duzue, arkitektura hodeiko ingurune berrira egokitu behar duzue, eta segurtasuneko eta compliance penaleko baldintzak bete behar dituzue; eta hori dena prozesuaren kostu ekonomikoa kontuan izanda.

Euskaltelek hodeiko konputazio- eta biltegiratze-zerbitzuak eskaintzen dizkizue zailtasun horiei aurre egiteko. Erabileraren arabera ordaintzeko modalitatean eskaintzen dizkizuegu hodeiko gure soluzioak, segurtasun-zerbitzuekin osatuta.

Gure soluzioek zuen eskaera nagusietako biri erantzuten diete, eta, hala, aukera ematen dute negozioarekin jarraitzeko aplikazio edo karga kritikoak dauden zerbitzarien prestazioak denbora errealean kopiatzeko eta ahalik eta autonomia handiena izateko.

Euskaltelen hodeiko soluzioen abantailak

Zehazki, abantaila hauek dituzte Euskaltelen hodeiko zerbitzuek:

  • Modularrak dira, eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Hala, zuen neurriko soluzio bat diseina dezakezue, lehendik duzuen azpiegitura eta plataforma berria konbinatzen dituena eta aplikazioak erabiltzeko lan-kargak barne hartzen dituena.

  • Bezeroek lehendik dituzten aktiboak erabiltzen dituzte.

Gure soluzioek ez dutenez teknologia propiorik erabiltzen, bere ekipoak erabil ditzake bezeroak, eta gure soluzioak bakarrik integratu.

  • Hodeiko zerbitzuetarako eta komunikazioetarako laguntza osoa Hodei publikoek ez bezala, laguntza espezializatua eta zuzenekoa eskaintzen dugu. Hala, solaskide bakarrak kudea ditzake zerbitzu guztiak ingurune berean, eta errazagoa da.

  • Segurtasuna eta pribatutasuna Segurtasun-neurri teknikoak eta antolamendukoak ditugu zuen datuen segurtasuna zaintzeko, indarrean dagoen legediaren arabera. Gainera, hodeiko gure zerbitzuek ISO 27001 ziurtagiria eta Segurtasunaren Eskema Nazionalarena (maila ertaina) dituzte.

  • Hurbileko hodeia, komunikazioekin integratua. Prestazio handiko hodei hurbila da gurea, eta gure datu-zentroak modu natiboan txertatuta daude bezeroaren sare pribatuan.

  • Bezeroaren autogestioa eta autonomia. Bezeroak harpidetza moduan kudeatzen du bere zerbitzua, hodeiko kudeaketako atari baten bidez. Atari horrek bezeroaren soluzioei buruzko informazio zehatza du, eta zerbitzuak aktibatu eta birdimentsionatzeko aukera ematen dio bezeroari.

Hala, azken belaunaldiko gure plataforma teknologikoaren abantaila horiei guztiei esker, kostuak murriztu eta zuen komunikazio-zerbitzuen kalitatea, erabilgarritasuna eta segurtasuna hobetu ditzakezue bezerook.

Izan ere, Euskaltelentzat funtsezkoa da bezeroarekiko hurbiltasuna eta harekin eskuz esku lan egitea, proiektua sortzen den unetik bertatik. Zuen beharretara egokitutako soluzio bat eskaintzea da helburua, lehendik dituzuen baliabideekin konbinatuta, tamaina guztietako enpresok teknologiarik aurreratuena eskura izan dezazuen.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo, formulario honen bidez, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin. Eta zaharrak berri esanez ez ibiltzeko, jarraitu iezaguzu LinkedInen.