Duela urte batzuetatik, aurrekaririk ez duen ekosistema teknologiko bat dugu aurrean, eta gero eta bizkorrago doa aurrera. Bizi garen mundu hiperkonektatu, lurrunkor eta zalantzagarrian, inoiz baino soluzio teknologiko gehiago ditugu eskura, eta datuak enpresen aktiborik garrantzitsuena bihurtu dira. Denak uzten du arrasto digitala, eta negozioari, bezeroei eta prozesuei buruzko informazio guztia denbora errealean lor daiteke. Data Driven Company direlakoak etorkizun hurbileko enpresak dira.
Gogoeta teknologikoak 2020' izeneko jardunaldi teknologikoak egin berri ditu Euskaltelek. Erabat online izan da topaketa, eraikin birtual batean. Hainbat aukera izan dira bertan: hitzaldiak, sektoreko enpresa nagusientzako estanden eremua, erakustaldi teknologikoen gunea eta espezialistekiko hizketaldi tematikoak.
Gure helburua: enpresetan aplikatutako kasu errealen erakustaldien bidez, agertzea teknologia gaitzaileak, hala nola Big Data, IoT eta Adimen Artifiziala, dagoeneko errealitate direla.
Nuria Oliver adimen artifizialeko eta big datako adituaren eskutik, aztertuko dugu nola garatu datu-kudeaketa egokiko estrategia bat eta zer teknologia erabiltzen ari diren enpresak negozio-eredu berriak lortzeko eta enpresa digital, malguago eta automatizazio-maila handiagoko enpresa bihurtzeko. Estrategia, teknologia eta arkitektura berriak dira, eta aukera ematen dute datuak eraginkortasunez ustiatzeko eta informazioa eskala handian kudeatzeko denbora errealean, hazkunde esponentzialak sortuz, askotariko iturriak erabiliz eta konputazio-premia handiagoak aprobetxatuz.
Nuria Oliver: ‘Adimen artifiziala dago 4. industria-iraultza honetako muinean’
Gaur egun, Alberto Rezola DATU(a)-ko fundatzaile eta bazkideak azpimarratzen duen bezala, argi dago ezen, bai zerbitzua emateko, bai adimen artifiziala sortu eta erabiltzeko, datu ugari behar ditugula modu erraz, azkar, erraz eta seguruan; horrek aukera emango digu datuan oinarritutako lan-eredurantz aurrera egiteko.
Horretarako, Mileva plataforma teknologikoa erabil dezakegu, besteak beste, zeren eta gai baita IoT gailuen bidez informazio ugari jasotzeko, informazio hori metatzeko, erabiltzeko, informazio erabilgarria sortzeko (Big Data) eta irtenbideak emango dituen adimen artifizialeko geruza batez hornitzeko.
Pablo Gutiérrez Datarobot-eko Success Directorek ere badaki enpresetan adimen artifiziala aplikatzea onuragarria dela, eta azaldu zuen nola laguntzen duen adimen artifizialak hazten eta negozioa garatzen, nola hobetu eraginkortasuna eta nola eraiki zerbitzuak datua abiapuntutzat hartuta.
Enpresek digitalizatu beharra daukate, beren zerbitzuak gero eta digitalagoak izango baitira, eta, gainera, bizirik iraungo dutenak edo epe luzeko ibilbidea izango dutenak Data Driven enpresak izango dira. Hori nabarmendu zuen Alberto Díaz Euskaltelen eta Euskaltel Taldearen eraldaketa digitalaren arduradunak.
Datuan oinarritutako enpresa digital izatera bideratzea inbertsio errentagarria da, ezbairik gabe: enpresetarako estrategia, ekintza eta emaitzak, haien jarduera-sektorea edozein dela ere.
Hala, EBROKERek sarrera digitalen eta zerbitzu berrien modu berriak bultzatu ditu erabiltzaile digitalaren esperientziarekin, eta, gainera, marketina eta salmentak bizkortu ditu bezeroak hobeto ezagutzeari esker. SegDataren bidez, enpresa-mozkinak bermatu nahi dizkie aseguru-etxeen sektoreko enpresei datuaren adimenaren bidez, datua aztertuz eta ezagutza bihurtuz.
Bestalde, Víctor Lorenzok, 150 urte baino gehiagoko historia duen nekazaritzako elikagaien industriako Grupo Cuevas enpresako IT saileko zuzendariak, adierazi zuen haiek eskaerak zehazki prestatzeko sistema bat ezarri zutela, eta hari esker eskaeren prestakuntzan % 95 akats gutxiago egitea lortu dutela, eta banaketa-bideak optimizatzea ere lortu dutela, % 28 inguruko aurrezki ekonomikoarekin.
Miquel Gil, Euskaltel Taldeko adimen artifizialeko arduradun komertziala: 'BAI Analytics adimen artifizialeko gure gaitasunak indartzeko sortu da'
Berrikuntza lehentasunezko balioa da Euskaltelentzat, eta zuekin lanean jarraitu nahi dugu zuen enpresen eraldaketa digitalean, azken teknologien alde eginez eta aliantza eta lankidetza onenak bilatuz. Testuinguru horretan sortu da gure BAI Analytics ekimena, enpresen eskura jartzen dugun tresna adimen artifizialean oinarritutako teknologietara sar zaitezten eta epe laburreko eta inbertsio gutxiagoko proiektuei ekin diezaiezuen.
Ezin izan bazara gurekin egon 2020ko Jardunaldi Teknologikoetan, bizi itzazu ekitaldiko hitzaldi eta mahai-inguru guztiak.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.