Horretarako, telekomunikazioetan dugun esperientzia eta enpresetarako zerbitzu aurreratuak Microsoften soluzio onenekin elkartuko ditugu, eta proposamen global bakarra sortuko dugu, teknologia abiapuntu hartuta lehiakorrago izaten laguntzeko gure enpresei.
Gaur egun, erronka berriak dituzte enpresek: digitalizatzea, pertsona eta gailu finko eta mugikorrak konektatzea... Aplikazio azkarragoak eta errazagoak behar dituzte, aukera emango dietenak langileei beren lana denbora gutxiagoan eta edozein tokitatik egiteko, mundu banatu, interkonektatu eta global honetan. Gure enpresen lehiakortasuna lotua dago erabat eraldaketa digitalaren abantailez baliatzeko gaitasunarekin.
Aliantza honi esker, gure bezeroei aplikazio onenak eta hodeiko zerbitzuak eskainiko dizkiegu (Office 365, Azure eta abar), enpresak aldaketa teknologikoetara erraz eta azkar ohitu daitezen. Hala, azkar erantzun ahal izango diote merkatuaren bilakaerari, eta haien disponibilitatea, eraginkortasuna eta kalitatea hobetu.
Komunikazioaren oraina eta geroa Cloud Teknologia da, hodeiko teknologia. Eta horixe da, hain zuzen, Microsoftekin egin dugun hitzarmenaren indarguneetako bat. Haren hodei hibridoa, Azure , nazioartekoa da, malgua da, eta aukera ematen die enpresei behar dutenean hazteko, berehalakoan eta segurtasun osoz. Honela azaltzen du gure lankide David Del Campok (Euskaltel Taldea, Enpresa Marketina):
“Azurerekin, hodeiko plataforma bat izango dugu, aukera emango duena zerbitzu eta soluzio berriak garatzeko, gure produktuak denbora gutxiagoan merkaturatzeko, eta besteak beste Big Data eta Adimen Artifizialeko aplikazioetara azkar eta erraz sartzeko”.
Akordio estrategiko honi esker, merkatuko tresna kolaboratibo indartsuenak eskain ditzakegu: Microsoft Office 365. Officeren tresnei esker, gure bezeroak ohiko lanpostuak izatetik produktibitate, ofimatika eta bideo-konferentzia aldetik aberatsagoak diren lanpostuak izatera pasatuko dira, eta hori guztia mugikortasunarekin eta edozein gailutatik eskuratzeko moduan. Iñigo Gonzálezen ustez (Euskalteleko Enpresa Marketina), “bi aldetatik irabaziko dute: batetik, prezio hobeak lortuko dituzte, eta, bestetik, euskarri-zerbitzu espezializatu bat izango dute, eta egunerokoan Microsoften zerbitzuak erabiltzen eta gaur egungo zerbitzuetatik hodeiko soluzioetara migratzen lagunduko die zerbitzu horrek”. Honela dio Iñigok:
“Gure bezero guztiek hurbileko euskarri espezializatu lokal (euskarazko) eta bateratu bat izango dute, gainerako zerbitzuetarako (ahots-zerbitzuak, datuak, mugikorra, Internet eta Datacenter) eskaintzen duguna bezalakoa”.
Francisco Arteche Euskalteleko kontseilari delegatuak honela laburbildu du akordioaren garrantzia: “Estrategikoa da guretzat. Gure merkatuko —Euskadi, Galizia eta Asturiasko— enpresa eta erakundeetan eraldaketa digitalaren protagonista izaten jarraitzeko aukera emango digu, haien eraginkortasuna handitzeko eta haien eskura jartzeko teknologia aurreratuenak eta ekosistema teknologiko eta berritzaile batek eskaintzen dituen aukera guztiak”.
Euskaltelen dagoeneko ekin diogu gure eraldaketa digitalari. Teknologia mugikorrari esker, edozein tokitatik eta edozein ordutan eskuratu ahal izango dugu informazioa, eta administrazioko izapideak erraztu eta automatizatu ahal izango ditugu. Eta hori guztia gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hobetzeko.
Gu dagoeneko hasi gara bidea egiten. Eraldaketa digital berri honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Elkarrekin egingo dugu bidea.