Errezeta elektronikoak 10 urte daramatza, gutxi gorabehera, euskal herritarren bizitza errazten. Zerbitzu hori eskaintzen duten Euskadiko 800 farmaziatarako baino gehiagotarako sare-hornitzailea da Euskaltel, eta horretan jarraituko du beste bost urtez.

Gure komunikazio-sareak Osasun Sailarekin lotzen ditu Euskadiko farmazia guztiak, eta, horri esker, konexio hobea dute, eta unean-unean behar dituzten botikak eskuratzen lagundu diezaiekete euskal herritarrei.

Sare horren funtzionamenduaz arduratzen garenez, zerbitzua beste erkidego batzuekiko elkarreraginean erabiltzea ahalbidetu dugu, eta erraztasunak eman ditugu farmazia gehienen automatizazio eta robotizazio gero eta handiagora egokitzeko.

Orain, Euskadiko hiru farmazialari-elkargoek eta Euskaltelek Euskadiko 850 farmazietan errezeta elektronikoak funtzionatzen jarraitzeko hitzarmena berritu dute.

Horri esker, farmazien eta errezeta elektronikoko zerbitzarien arteko konexioa eskaintzen eta bermatzen jarraituko du Euskaltelek beste bost urtez, Euskadiko hiru farmazialari-elkargoen komunikazio-sarearen bidez, eta Euskadiko udalerri guztietan estaldura bermatuta.

Erronka berriak errezeta elektronikoko komunikazio-sarean

2023an, eta beharrak zehazteko tarte luze bat hartu ondoren, sarea garai berrietara egokituko da beste behin. Izan ere, urte hauetan guztietan, asko aldatu da errezeta digitalaren atzean dagoen sistema.

Gure erkidegoko farmaziek urte asko daramatzate eraldaketa digitalaren alde eginez, eta, gaur egun, saltokian terminala eta kudeaketarako softwarea dituzte; badira orobat farmazia robotizatu batzuk ere, datu-trafiko handiagoa eta sareko segurtasun handiagoa behar dutenak.

Hala eraldaketa horrek nola errezeta elektronikoaren etorkizuneko beharrek konektibitatea eta segurtasuna berriz definitzera eraman gaituzte.

Hain zuzen ere, berriro definitzeko, aztertzeko eta konparatzeko prozesua ezinbestekoa izan da zerbitzuaren segurtasuna areagotzeko eta azken teknologian oinarritutako komunikazio-sarea indartzeko; SD-WAN punta-puntako teknologian oinarritutako sare bat, modu natiboan integratzen duena segurtasuna, eta, beraz, konexio-puntu guztietan zerbitzuak eskuragarri egotea ahalbidetzen duena.

Sistema berriak, beste abantaila batzuen artean, suebaki bat eta bideratzaile berri bat izango ditu, farmazia-establezimendu bakoitzean wifia erabiltzeko aukera emango duena.

Hala, sare horri eta soluzio teknologiko horri esker, gaur egungo beharrei erantzuteko gai den errezeta digital eraginkorraren zerbitzua bermatzen da.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez.