EBn egiten diren CO₂-emisioen %75 energiaren ekoizpenak eta kontsumoak eragiten ditu. Neutraltasun klimatikoa lortzeko, energia-sistema jasangarriago baterako trantsizioa egin behar da, eta abangoardiako teknologiek badute zer eskaini alderdi horretan.
Testuinguru horretan, Euskaltelek eta EcoMT etxeak —gure partnerra da, IoT-n, energian eta datuetan espezialista, 51 herrialde baino gehiagotan diharduena— soluzio bat diseinatu dute, zeinarekin energia aurrezten eta ingurumena zaintzen baita.
Indarrean dagoen “Energia aurrezteko plana”ren funtsezko alderdiak
Seguruenik jakingo duzuenez, Espainiako Gobernuak "Energia aurrezteko plana" jarri du indarrean, zeinak hau jasotzen baitu:
- Aire girotuaren tenperatura 27ºC-ra mugatzea, eta berogailuarena 19ºC-ra.
- Ateak automatikoki ixtea eremu berotu edo hoztuetan.
- Erakusleiho eta eraikinetako argiak automatikoki itzaltzea 22:00etan.
- Tenperaturari eta hezetasunari buruzko informazioa.
- Galdarak berrikustea.
- Telelana, astean 3 egunez, estatuko funtzionarioentzat.
Testuinguru horretan, Euskaltelek, energia-kontsumoa murrizten eta negozio-prozesuak optimizatzen lagundu diezazueke zenbait ekintza martxan jarriz, hala nola zuen instalazioak urrutitik kudeatzea edo zuen enpresaren energia-kontsumoa aztertzea eta optimizatzea, eta, gainera, kontsigna-tenperatura, argiztapen-ordutegiak eta beste zenbait aldagai kontrolatzea.
Garrantzitsua da, halaber, kontrol-panelak sortzea eta gainbegiratzea zuen erakundearentzat garrantzitsuenak diren adierazleekin, eta klimatizazio- edo industria-makinen datuak denbora errealean eskuratzea.
Neurri horiek guztiek, gainera, indarrean den araudia betetzen eta zigorrak saihesten lagunduko dizuete.
Gutxi gorabehera zenbateko aurrezkia lor dezakezuen jakiteko, hona adibide bat: denda edo bulego handi bat erraz pasatuko litzateke eguneko 700kWh kontsumitzetik 500kWh kontsumitzera; elektrizitatearen egungo prezioa 0,20€/kWh inguru dela jota, urtean 14.600€ aurreztea esan nahi du horrek.
Eta ekintza horiek guztiak EcoSmartEuskaltel soluzioarekin gauzatzen ditugu.
Zertan oinarritzen da EcoSmart?
Aldaketa handiak egin ahal izateko, tresna handiak behar dira. Horregatik, EcoSmartek hiru ekintza-maila ditu, aurreztearekin eta zure negozioko RSE politikarekin erlazionatutako behar guztiak estaltzen dituztenak:
- Lehenengo maila: enpresak konektatzeko makina eta gailuak integratzea. Aktibo higiezinenen portaera eta prozesuak automatizatzen ditu, behar bezala funtzionatuko dutela bermatzeko.
- Bigarren maila: OTEA, kudeaketaren eta operazioaren IoT aplikatzea. Aktiboen datuak jaso eta informazio argi bihurtzen ditu, energia aurreztearekin eta jasangarritasun-estrategiarekin bat datozen neurriak ebaluatzeko eta ezartzeko.
- Hirugarren maila: Lan-karga murrizteko zerbitzuak. EcoMTren laguntzarekin, denbora eta kostuak aurrezten lagunduko dizugu: zuen aktiboetarako operazio-zerbitzuak, data mininga eta aholkularitza energetikoa emango dizkizuegu, zuek alderdi garrantzitsuez bakarrik arduratu zaitezten.
Zer abantaila nagusi ditu EcoSmartEuskaltelek zuen enpresarako?
- Eraginkortasuna: datuak denbora errealean jaso eta hodeian prozesatzen ditu big data eta machine learning erabiliz, argindarraren, uraren eta gasaren kontsumoa modu eraginkorrean, eta, beraz, modu jasangarriagoan, optimizatzeko.
- Segurtasuna: aktiboak babesten ditu, sistema eta makina ugariren operazioa urrunetik gure sistemarekin zentralizatuta, eta alarmak konfiguratuta gainkontsumoak, matxurak edo ihesak daudenean abisatzeko edo gure aldetik jarduteko.
- Jasangarritasuna: Pertsonekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa, digitalizazioa, eraginkortasuna eta autokontsumoa bultzatuta. Sortu lanerako gune osasuntsuak zuen lantaldearentzat, airearen kalitatea modu adimentsuan kontrolatuta eta emisioak murriztuta (energia berriztagarriak sustatuz eta horniduretan aurreztuz).
- Eskalagarritasuna: zuek erabakitzen duzue noraino iritsi nahi duzuen. Zuen negoziora egokitzen den eta zuekin batera haziko den ekosistema digital bat sortzen lagunduko dizuegu guk.
EcoMTk eta Euskaltelek enpresei trantsizio energetikoan laguntzeko duten helburu partekatuaren emaitza da EcoSmart; trantsizio energetiko horretan, autokontsumoko ekosistemak, eraginkortasun energetikoko neurriak eta jasangarritasun-politikak garatzen dira, eta, hala, kostuak aurrezteaz gainera, planetarekiko konpromisoa indartzen duzue enpresek.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.