Soluzio malguak, pertsonalizagarriak eta neurrira egindakoak behar dituzue enpresok, zuen beharren arabera kontratatzeko eta konfiguratzeko aukera ematen dutenak. Euskaltelen, Enpresa Soluzioa daukagu, soluzio malgu eta pertsonalizagarri bat, hauek guztiak barnean hartzen dituena: Internet, wifia, ahots-lineak, IP terminalak, faxa, finkoetarako eta mugikorretarako deiak, mugikor-lineekin integratutako telefonogune-funtzio aurreratuak, segurtasuna eta enpresetarako lehentasunezko mantentze-lanak. Une oro ari gara mantentze-lan horiek aztertzen eta eguneratzen, zuen eskaerei —eta etengabe aldatzen ari den merkatuaren eskaerei— ahalik eta eraginkortasun handienarekin erantzuteko. Hain zuzen ere, zenbait berrikuntza egin ditugu, eta uste dugu interesgarriak izan daitezkeela, bai lehendik Enpresa Soluzioa duzuenontzat, bai zuen beharrei erantzuteko aukera egokia izan daitekeela uste duzuenontzat.
Beste bi funtzio gehitu ditugu:
Batetik, presentzia-taldeak, zeinek aukera ematen baitute telefonogune batean presentzia-kontroleko azpitaldeak osatzeko; eta bestetik, dei-ilarak, zeinak erabilgarri egongo baitira Telefonogune Aurreratua paketea kontratatzen duten Enpresa Soluzioentzat.
Honela funtzionatzen dute dei-ilarek: linea horietako batek dei bat jasotzen duenean, dei-egileak ongietorriko lokuzio bat entzungo du, eta, ondoren, zain egoteko musika, agenteren bat deiari erantzuteko moduan egon arte. Aldian behin gogorarazpen-lokuzio bat entzungo du, eta, dei-ilaran egoteko gehienezko denbora gaindituz gero, agurtzeko lokuzio bat. Dei-ilara batean sartzen den dei baten amaiera zure ordutegiaren arabera konfigura dezakezu, eta jaiegunen eta oporren araberako salbuespenak ere egin ditzakezu.
Bezeroak pertsonalizatu egin ditzake lokuzioak. Agenteak dei-ilara bati edo gehiagori lot diezazkie administratzaileak (gehienez 10 agente ilara bakoitzeko). Dena den, gure aholkua da ilara bakoitzean lau agente jartzea, erabilgarriagoa izateko. Nahi izanez gero, agente horiek “ez molestatu” moduan jar daitezke, ilara jakin bateko deirik jaso ez dezaten. ONEren webgunetik egin daiteke hori.
IVRetarako eta dei-ilaretarako lokuzioak kargatzeko, nahikoa da audio-fitxategia zuzenean ONEren bidez igotzea (Enpresa Soluzioaren kudeaketa-tresna da ONE). Hala, audioaren kalitatea hobea izaten da.
Terminalei dagokienez, Cocomm DT200 terminal berria jarri dugu 3G postu finkoetarako, eta Mitel TA_7102 terminala, berriz, bezeroek ekipo analogiko bat konektatu behar dutenerako. Azken ekipo horrek bi ataka analogiko ditu, baina, gaur egun, linea bakarra hornitzen da. Linea hori bi ataketan geratzen da erabilgarri, eta, hala, errazagoa da terminal bat eta seinale-txirrin bat jartzea. Ez du kostu gehigarririk; kontratatutako IP postua bakarrik ordaintzen da.
- Jauzi-taldearen helmuga-kopurua handitu dugu, 5etik 10era, aldi bereko deiak agente gehiagoren artean banatu ahal izan ditzazun. Sarrerako deiak linea-talde batetik bestera pasatzeko aukera ematen du, jauzi-politika desberdinak konbinatuz: sekuentziala, aldi berekoa eta ausazkoa. Pertsonalizatu eta zure ordutegira egokitu dezakezu, baita zure jaiegunen egutegia konfiguratu ere.
- Jaiegunen egutegia hobetzea: egutegia pertsonalizatzeko aukera handiagoa duzu orain, eta data-tarteak defini ditzakezu, oporrak errazago jartzeko.
Bestalde, dagoeneko eskura ditugu Enpresarako dei eta datu mugagabeen tarifak. Enpresako Mugikorren Tarifa osatuko dute, eta aukera ezin hobea dira finkoaren eta mugikorraren arteko konbergentziarako.
Laburbilduz,Euskaltel Enpresa eskaintza ezin hobea da zure komunikazio-behar guztiak asetzeko: zure neurrira egokitu dezakezu, eta ez daukazu ekipoetan inbertitu beharrik. Izan ere, guretzat lehentasunezkoa da zuen erakundea ahalik eta efizienteena izan dadin soluzio malguak eta eguneratuak eskaintzea, betiere segurtasuna alde batera utzi gabe. Horretarako, laguntza teknologiko zerbitzu oso bat jartzen dugu zuen esku, zuen enpresaren informazioa eta gailuak zibererasoetatik babesteko, NoBA Enpresarekin. Izan ere, gaur egun, zibersegurtasuna lehentasunezko gaia bihurtu da enpresentzat, eta inoiz baino beharrezkoagoa da segurtasun-soluzio aurreratuak edukitzea, egunero berrasmatzen eta eguneratzen diren mehatxuetatik babesteko.
Gehiago jakin nahi duzu? Harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.