- Dermitek: Irtenbide bat behar genuen gure sarearen eta aplikazioen segurtasuna azkar eta modu sinplean kudeatu ahal izateko. Irtenbide horrek, era berean, aukera eman behar zuen, batetik, operazio-gastuak eta kudeaketa-orduak murrizteko, eta, bestetik, bezeroentzako zerbitzuetako berzko segurtasun-arauak betetzeko.
- EKT bloga: Zer da "Firewall hodeian"?- Dermitek: Euskaltelen saretik gauzatzen den zerbitzu bat da, aukera ematen diguna segurtasun-irtenbide zentralizatu bat izateko Euskaltelek kudeatuta. Euskaltel arduratzen do doikuntzez eta plataformak eguneratuak eta monitorizatuak mantentzeaz. Aldaketaren bat egin behar izanez gero, haiei eskatu besterik ez dugu, eta berak arduratzen dira aldaketez.
- EKT bloga: Zer abantaila ditu Euskaltelek eskainitako zerbitzuak beste irtenbide batzuen aldean?- Dermitek: Euskaltel eskaini zigun irtenbideak aukera ematen digu gure Interneteko sarbidea babesteko, behar ez den trafikoa eta trafiko maltzurra ezabutuz, bidezko trafikoa optimizatuz eta gure zerbitzuak kanpoko mehatxuetatik babestuz. Nabarmentzekoa da zerbitzu horren eta telekomunikazio-zerbitzuarekin arteko integrazioa -telekomunikazioak ere Euskaltelekin kontratuak ditugu-, eta laguntza eta berehalako erantzuna presako gorabeheren aurrean.
- EKT bloga: Zenbateraino zaude gustura Euskaltelen zerbitzuarekin?- Dermitek: Oso gustura gaude proiektuarekin, eta espero dugu, epe ertainean, gure sarearen eta gure bezeroen segurtasuna eta beste zerbitzu kritiko batzuk hobetzen jarraitzea.
Dermitek klinika 1998an sortu zen Bilbon, eta erreferenteetako bat da, Estatu osoan, barize, ile-inplante, kirurgia estetiko, dermatologia eta medikuntza estetikoan aplikatutako teknologia berrietan.
Nerea Landa eta Jose Luis Azpiazu medikuak dira klinikaren zuzendari eta sortzaileak, eta hau da haien helburua: azterketa mediko-zientifiko zorrotzetan bermatutako eraginkortasuna eta segurtasuna duten tratamenduak eskaintzea, hala estatuan nola nazioartean erreferentzia-puntu bihurtzeko.