Enpresa guztiek dihardute begi bat egunerokotasunean eta bestea epe laburreko eta ertaineko etorkizunean jarria dutela. Horregatik, gero eta talde eta sail gehiagok erabiltzen dute datuen analisi aurreratua beren errentagarritasuna hobetzeko. Are gehiago aseguru-etxeek; izan ere, arriskuak eta bermeak beren jardueraren ardatz dira.
Aseguru-etxe bat baduzue, jakin behar duzue AAk eta ikaskuntza automatizatuak arintasuna eta eraginkortasuna eskaintzen dituztela polizak harpidetu eta merkaturatzeko eta, aseguru pertsonal, komertzial edo istripuetakoen kasuan, ezbeharrak kudeatzeko.
Ikaskuntza automatikoa —adibidez AutoML gisako soluzioak— oso baliabide ahaltsua da; izan ere, datuaren zientziaren jardunbide onenak eta datuen analisia uztartzen ditu, eta, horrenbestez, adimen artifizialeko soluzioak azkarrago garatzen eta ezartzen laguntzen die aseguru-etxeei, bai eta eskaera gehiagori eta askotarikoagoei hobeto erantzuten ere. Gainera, aukera ematen dute 5-15 aldiz bizkorragoak eta zehatzagoak diren eredu prediktiboak sortzeko, inbertsio garestirik egin gabe teknologietan, sistemetan eta trebakuntzan.
Zergatik da adimen artifiziala inbertsio segurua zure aseguru-etxearentzat?
- Horniduren iragarpena, bezero/poliza atributuetatik abiatuta zehazten den kostuaren arabera.
- Zehaztasuna prezioak finkatzean eta hobari pertsonalizatuak finkatzea. AAren algoritmoen bidez, galera-koefizienteak eta erosketa-kostuak murriztu daitezke, eta bezeroen beharrekin erlazionatutako arrisku jakin batzuei aurrea har dakieke. Horrela, bezero gutxiago galtzen dira.
- Berritze-politikaren zehaztapen dinamikoa, ezbehar baten emaitzaren eta gertatzeko dagoen probabilitatearen arabera. AA tresna bikaina da poliza bateko ezbehar-kopurua iragartzeko, bezero bakoitzaren esperientzia historikoaren eta profilaren arabera.
- Auzi-arriskua murrizten du. Balizko erreklamazio edo demandei aurrea hartzea da gakoa. Hala, denbora irabaz daiteke aurrez aurre jarri diren alderdientzako aukera eta soluzio komenigarrienak, eta ekonomikoenak, aztertu eta proposatzeko.
- Iruzurrak atzemateko aliatua da. Bi modutan laguntzen du: batetik, lehendik bizitako iruzurrezko egoerekin bat datozen datuak detektatuz, eta, bestetik, berriro iruzurra jasateko edo eragiteko arriskua sortzen duten anomalietan edo elementu susmagarrietan arreta jarriz.
- Azken ordainketa edo kalte-ordain probablea iragartzen du lehenengo istripu-abisuaren ondoren. Gainera, aseguru-erreklamazioen ordainketen prozesamendu zuzena automatizatzen du.
- Atxikipena modu proaktiboan handitzen du, hurrengo berritzean zer poliza baliogabetuko diren aurreikusten baitu.
- "Salmenta gurutzaturako" produktuak identifikatzen ditu eta eskaintza hobeen kanpainak bultzatzen.
- Subrogazioak aprobetxatzen laguntzen dizu. Nola? Subrogazioak azkar eta modu automatizatuan identifikatzeko giltzarria da.
Azken finean, Euskaltelen ondo ezagutzen ditugu zuen aseguru-etxeei aplikatutako adimen artifizialeko soluzioek zuentzat izan ditzaketen abantaila ugariak. Horretan, garrantzi handia du ikaskuntza automatizatuak, negozioaren ardatza arriskuak eta bermeak baitira.
Aseguru-enpresek denbora asko daramazue datuak erabiltzen eta haiekin lan egiten gero eta negozio eraginkorragoak bilatzeko. Hala, balio handiko datuak dituzue, eta oraindik ez da beranduegi erabiltzen hasteko —batzuk hasiak zarete jada—, lehiakortasuna galtzeko arriskua saihesteko.
Guk AA soluzioak arrakastaz finkatzen lagundu diezazuekegu, edozein dela ere zuen enpresaren datuen tamaina edo heldutasun-maila. Horretarako, BAI Analytics lantalde espezializatua dugu, zuen erakundeetan AAri dagokionez dituzuen behar komertzial, teknologiko eta zientifiko guztiak asetzeko prestatua.
Testuinguru horretan, Big Data Magazinek antolatutako AAri buruzko “Data4 Insurance” kongresuan ere parte hartu dugu, non aztertu baita nola laguntzen dien eta nolako abantailak eskaintzen dizkien AAk aseguruen sektoreko enpresei.
Sakatu hemen berriro AAren "Data4 Insurance" kongresua ikusi nahi baduzu.
Adimen artifizialarekin erlazionatutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.