Enpresa teknologikoa garen neurrian, aitortza egin nahi diogu teknologiaren eta proiektu berritzaileen aldeko apustua egiten duten euskal enpresen konpromisoari. Baita gure bezero gisa duten fideltasuna saritu ere. Horrela sortu zen "aleluIA" saria.

2024ko Jardunaldi Teknologikoetan, une berezi-berezi bat izan zen: "aleluIA” sarien lehen edizioa.

Sari honekin, aitortza egin nahi diegu teknologia aplikatzean sormena eta espiritu berritzailea aintzat hartzen dituzten proiektu eta enpresei.

Era berean, sari honen bidez, beren negozioa digitalizatzeko eta soluzio pertsonalizatuak martxan jartzeko eta beren beharretara egokitzeko gurekin lanean ari diren bezeroak aintzatetsi nahi ditugu.

Horregatik, ez da kasualitatea "aleluIA" sariaren lehen edizioa gure Jardunaldi Teknologikoekin batera egitea. Gure ustez, une perfektua zen, batetik, saritutako proiektu teknologikoa parte-hartzaile guztiei ezagutarazteko, eta, bestetik, esperientzia partekatu eta sinergiak edo enpresen arteko balizko lankidetzak ezartzeko.

Zergatik "aleluIA"?

"AleluIA" izena lotuta dago sariaren esanahiarekin; hau da, erronka bat gainditzea lortzen dugun uneari egiten dio erreferentzia.

Diseinuak, berriz, Rubiken kubo famatua du inspirazio-iturri. Kasu honetan, kubo interaktibo bat da, eta pieza horietan zeroak eta batak agertzen dira. Hain zuzen, sistema bitar horixe erabiltzen dute ordenagailuek eta gainerako gailu elektronikoek.

Joko amaigabe baten sinboloa da, zeinean bat egiten baitute giza sormenak eta adimenak, batetik, eta teknologiaren oinarri den sistema bitarrak, bestetik.

Basque Ccam: "aleluIA" 2024 saria

Aurreneko edizioan, BasqueCCAM Mugikortasun Konektatu, Kooperatibo eta Autonomoaren Euskal Zentroa Elkarteak jaso du saria. Zalantzarik gabe, erreferente bat da nazioartean mugikortasun konektatu kooperatibo eta autonomoan I+G ekosistema bat sortzeko prozesuan.

Euskaltelen eta BasqueCCAM-en arteko lankidetzak, zeina 5Gan oinarritzen baita, ate berriak irekitzen ditu etorkizuneko mugikortasunerako, gure blogeko post honetan azaltzen dugunez.

Beraz, hemendik aurrera gure "aleluIA" sariarekin aintzatetsi nahi dugun berrikuntza- eta lankidetza-espirituaren adibide ona da.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.