Bilbotarrentzat egun berezia da abenduaren 21a, Bilboko San Tomas azokaren eguna. Izan ere, Areatzan sortzen den giroa benetako jaia izaten da lagunekin eta familiarekin elkartzeko eta Gabonak ospatzen hasteko. Xehetasunik gal ez dezazun, Bilboko 2025eko San Tomas azokaren xehetasun guztiak emango dizkizugu, hala nola egitaraua, ordutegia, azoka eta postuak non jarriko diren, gure baserritarren produkturik onenak erosteko aukera izan dezazun.

Bilboko 2025eko San Tomas azoka

Bilboko 2025ko San Tomas eguna abenduaren 21ean (igandea) ospatuko da,eta azoka da egun horretako osagairik garrantzitsuena, taloa eta sagardoa dituelarik protagonista nagusi.

Aukera ona da gure baserritarrek, beren arbasoek egiten zuten bezala, salgai jartzen dituzten produktuak erosteko, edo taloa txorizoarekin jateko, sagardo edo txakolin goxoaz lagunduta.

Eta aukera ona da, baita ere, lagunekin elkartzeko, familian ondo pasatzeko, postuz postu ibiltzeko, trikitilariekin zuzeneko musika entzuteko eta jai hauetako bazkarietarako azken erosketak egiteko.

Horixe da Bilboko San Tomas eguneko azokaren funtsa, Euskadiko Gabonetako tradizio bat.

Bilboko 2025eko San Tomas azokaren ordutegia

Plano Santo Tomás en Bilbao 2025

Irudia: BBK

Zer ordutegi du Bilboko 2025eko San Tomas egunak? Jarraitu irakurtzen jakiteko zer ordutan irekitzen den azoka eta non jarriko diren Bilboko San Tomas eguneko postuak.

Bilboko San Tomas azokako postuak Areatzan jartzen dira. Trafikoa eten egiten da jendea postuetan lasai ibiltzeko —200 postu baino gehiago jartzen dira—. Postu horietan, baserritarrek sasoiko frutak eta barazkiak, gaztak, eztia, erroskillak, euskal pastela, sagardoa, txakolina eta gure gastronomiako gozagarri gehiago jarriko dituzte erakusgai, eta beren kategoriako saririk onena lortzeko aukera izango dute.

Eta zer ordutegi du Bilboko 2025eko San Tomas egunak, azokaz gozatu ahal izateko?

  • Non: Areatza, Estalpeak, Arriaga.
  • Noiz: 2025eko abenduaren 21a (igandea).
  • Ordutegia: 09:00 - 20:00

Taloaz eta sagardoaz gozatzeko txosnak Areatza inguruan eta Arriaga Antzokiaren atzeko aldean jarriko dira.

2025eko San Tomas egunaren egitaraua

Mercado
Irudia: Euskadiko Turismoa

Badakigu jada Bilboko 2025eko San Tomas egunaren egitaraua (abenduak 21).

Goizeko 9:00etan irekiko da azoka, eta 10:30ak aldera inauguratuko da Bilboko 2025eko San Tomas eguna, Areatzako kioskoan. Eta toki horretan bertan egiten da “Gure baserriko produktuak” lehiaketaren sari-banaketa, 13:30ean.

Bisubi fundazioak 4.500 babarrun-plater solidario prestatuko ditu Estalpeen gunean. Anoa solidarioek 4 €-ko prezioa dute.

Gainera, Bilboko Konpartsek San Tomas eguna girotzeko jarduera-programa bat antolatzen dute urtero.

Gure azoka herrikoienaren jatorria

San Tomas azoka 1915etik egiten da Bilbon; urte hartan, Plaza Barrian egin zen azoka.

Dena den, askoz lehenagotik ere jartzen zituzten baserritarrek beren produktuak salgai Plaza Barriko arkupeetan, hain zuzen ere, XIX. mendearen erdialdetik, urte-amaieran baserri-jabeei errentak ordaintzeko hiribildura joaten zirela aprobetxatuz.

Eta tradizio horrek oso bizirik dirau gaur egun: abenduaren 21ean, urtero, benetako festa bihurtzen da Bilboko San Tomas azoka.

Bada, gozatu!

Goiburuko irudia: Bilboko Udala