Basaurin, Bilbo Handia eskualdean, sanfaustoak ospatzen dira, 200 jarduera baino gehiagorekin. Basauriko 2025eko San Fausto jaiak urriaren 11tik 19ra egingo dira, kuadrillak udaletxean elkartzen direnetik Eskarabilleraren agur-txupinazora arte. Basauriko 2025eko San Fausto jaien egitarau osoa azalduko dizugu, Euskadiko jairik ezagunenetako batez ahalik eta gehien goza dezazun.
Basauriko 2025eko jaietako egitaraua: San Fausto

Basauriko 2025eko San Fausto jaiak urriaren 11tik 19 egingo dira, eta Herriko Taldeak elkarteak antolatzen du egitaraua. Laster emango du ekintza guztien berri, eta hemen kontatuko dizkizugu.
Basauriko 2025eko San Fausto jaiak honela hasiko dira: kuadrillen elkartzea udaletxean, Eskarabilleraren aurkezpena, pregoia eta txupinazoa, kuadrillak Eskarabillerarekin jaistea eta lonjen irekiera.
Basauriko 2025eko jaietako egun handia urriaren 13a da, astelehena, San Fausto eguna. Jaieguna da Basaurin, eta txupinarekin, prozesioarekin eta kuadrillen bazkari handiarekin ospatzen da.
Basauriko 2025eko San Fausto jaietako egitarauak ekintza aipagarriekin jarraitzen du, hala nola Txikien Eguna eta Solobarriako karpan egiten den emakumeen bazkari herrikoia. Badira, halaber, kontzertuak eta dantzaldiak, euskal erromeria, kale-jirak, jarduera gastronomikoak, kuadrillen arteko lehiaketak, su-festak eta gehiago.
Urriaren 19an amaitzen dira jaiak, igandez, Arizgoiti plazan, eta agurra egiten zaio Eskarabillerari.
Herriko Taldeak elkarteak dagoeneko iragarri ditu Basauriko 2025eko San Fausto jaietako kontzertuak, eta jarraian azalduko dizkizugu.
Basauriko 2025eko sanfaustoetako kontzertuak
Sanfaustoetako protagonistetako bat da musika. Herriko Taldeak elkarteak Basauriko 2025eko San Fausto jaietako Arizgoiti plazako kontzertuak aurkeztu ditu. Ez ahaztu.
Urriak 11, larunbata
- Arizgoiti plaza: Lehian erromeria.
Urriak 12, igandea
- Arizgoiti plaza: SUA.
Astelehena, urriak 13
- Arizgoiti plaza: Javier Ojeda.
Urriak 16, osteguna
- Arizgoiti plaza: La Década Prodigiosa.
Urriak 18, larunbata
- Arizgoiti plaza: Despistaos.
Basauriko sanfaustoetako jarduerak

Musika, antzerkia, dantza-ikuskizun eta -erakustaldiak, danborradak, kontzertuak, dantzaldiak eta kalejirak izango dira Basauriko sanfaustoak girotzeko.
Txikienentzat, magia, askariak, haurrentzako tailerrak eta jolas tradizionalak izango dira.
Basauriarrek eta bisitariek primeran pasatzen dute porroi-lehiaketan, zaku-lasterketetan, giza futbolinean, zezensuzkoan, buruhandi onenen sarietan eta, nola ez, erraldoi eta buruhandiekin. Erakusketak eta nekazaritza- eta artisau-azoka ere badaude.
Kirolak ere ez dira falta izaten: esku-pilotako eta bola-jokoetako txapelketak eta xake-lehiaketak egiten dira.
Eta gastronomiak ere protagonismo handia du, dastatzeak, tailerrak eta gatzatu-, tortilla- eta zurrakapote-lehiaketa tradizionalak izaten baitira. Zurrakapotea dastatu nahi baduzu, kuadrillen txosna inprobisatuetan izango duzu horretarako aukera onena, eta, gainera, porroian edan ahal izango duzu.
Ukitu solidarioena, aldiz, odolkiak, muskuiluak, sardinak, hirugiharra, sandwichak eta babarrunak jateko herri-ekimenek emango dute.
Txupinazoa eta kuadrillak Basauriko sanfaustoetan
Kuadrillek garrantzi handia dute Basauriko jaietan, eta jarduera ugaritan parte hartzen dute. Hasteko, protagonista izaten dira jaien hasieran, udaletxeko plazan elkartzen direnean.
Alkatearen eta alkate txikien agur ofizialen, pregoiaren eta txupinazoaren ondoren, kuadrillen jaitsiera egiten da: ezarritako ordenari jarraitu behar zaio, eta dultzainero, txaranga eta txistulariekin batera joaten dira; geldiune bat egiten da Bingen Anton Ferrerori loreak eskaintzeko.
Amaieran, Eskarabillera saria ematen zaio “jaitsiera onenari”.
Hortik aurrera, dibertsioa eta giro ona nagusitzen dira Basauriko txoko guztietan.
Basauriko sanfaustoetako emakumeen bazkaria

Emakumeen herri-bazkaria da Basauriko sanfaustoetako ekitaldi sinbolikoenetariko bat.
Eskarabilerak eta Manuela Egiguren omentzen dira bazkari horrekin.
Eskarabillerak garrantzi handiko figura dira Basaurin, eta beren monumentua ere badute, Kale Nagusian. XX. mendearen hasieran lurrun-indarrezko trenak ibiltzen ziren burdinbideetara edo galdaketa-enpresen hondakindegietara “eskarabilla” izeneko ikatzaren bila joaten ziren emakumeak ziren eskarabillerak; ikatz hori sukalde ekonomiko zaharretan erabiltzen zuten.
Manuela Egigurenek ere bere eskultura du, eta haren izena du herriko elkarte batek. Manuela emagina zen, eta basauriar askori lagundu zien jaiotzen. Horregatik omentzen dute urtero.
Basauriko sanfaustoetako kuadrillak
Basauriko sanfaustoak ezin dira ulertu kuadrillarik gabe.
Hauek dira Basauriko kuadrillak: Alaiak, Aldatxa, Basajaunak, Basatiak, Edurre, Hauspoak, Itsaslapurrak, Laguntasuna, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak, Txanogorritxu eta otso maltzurra, Txikerrak, Urbiko Lagunak, Zigorrak eta Zoroak.
Haietako asko 60ko hamarkadan sortu ziren: dantzarekiko edo bertako kulturarekiko zaletasunak lotzen zituen lagun- edo herritar-taldeek osatu zituzten.
Kuadrilla bakoitzaren arropa tradizionalak sinbolikoak dira, identitateari eta jai-giroari lotzen baitzaizkie. Zaila izaten da halako jantziak lortzea, eskaera handia baitute, pizten duten interesa dela eta.
Jantziak Basauriko jaietan

Kuadrilla gehienek alkandora zuria dute. Hala ere, Basajaunak taldeko kideen alkandora gorria da, eta Ogeta Batekoena, mahoizkoa.
Galtzetan kolore-barietate handiagoa dute, baina ugarienak mahoizkoak dira; gainerakoak zuriak, beltzak edo gorriak dira.
Gonak ere oso deigarriak dira, gehienak marradunak: berde eta zuriak, berde eta beltzak, gorri eta zuriak edo gorri eta beltzak.
Txalekoak zuriak, beltzak, berdeak eta mahoizkoak izan daitezke, eta kuadrilla batzuek ez dute txalekorik.
Oinetako gisa, abarkak dira ohikoenak, bai gizonezkoen artean, bai emakumezkoen artean.
Gerriko eta amantalek osatzen dituzte jantziak.
Kuadrillen jantziak tradizioaren ikurra dira historia luzeko jai hauen barruan.
Basauriko sanfaustoen historia
Basaurin 1968tik ospatzen dira sanfaustoak.
Lagunarteko parranda batean (batzuk mozorrotu ere egin ziren) sortu zen herri guztiak parte hartzeko moduko jai bat antolatzeko ideia.
Eta, hala, lanari ekin zioten agintariek, herritarrek eta Kalero jai-batzordeak (Basauriko beste jaiak dira Kalero Kareagako jaiak, irailean).
Urte hartan, hamar kuadrilla aritu ziren lanean herriari zenbait egunez dibertsioa emateko; urte hartako jaietako giroa herrikoia eta erreibindikatzailea izan zen.
Ordudanik aldatuz eta zabalduz joan dira jaiak, baina ez dute galdu gertutasuna eta giro partizipatiboa. Eta, hala, Euskadiko jai ezagunenetariko batzuk izatera iritsi dira.
Urriaren 11tik 19ra, hitzordua duzu 2025eko sanfaustoetan, Basaurin.
Goiburuko irudiaren iturria: Basauriko Udala