Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2024ko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 17tik 25era izango da.

2024ko Bilboko Aste Nagusiko programazioa

Semana Grande de Bilbao 2024

Irudia: www.bilbao.eus

2024ko Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 17an hasiko da, larunbatarekin, Arriaga Antzokiaren balkoian egingo den ekitaldiaren bidez. Itziar Ituño aktoreak irakurriko du pregoia eta Nagore Ugarte Txinbotarrak Konpartsako kideak jaurtiko du txupina.

Ondoren, 9 egun etorriko dira festa giroz: kontzertuak, dantzaldiak Plaza Biribilean, bilbainadak, txikientzako jarduerak, euskal folklorea, herri-kirolak, erraldoi eta buruhandiak, bertsolariak, traineruak, pilota...

Hona hemen 2024ko Bilboko Aste Nagusiko programaren oinarrizkoak, Bilboko Udalak argitaratu bezala.

2024ko Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak

Toki, data eta ordu hauetan izango dira 2024ko Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak. Presta zaitez kantatzeko eta dantzatzeko:

2024ko Bilboko Aste Nagusiko Abandoibarrako kontzertuak

  • Abuztuaren 17an, larunbata, 22:30ean: Edurne
  • Abuztuaren 18an, igandea, 23:30ean: Nena Daconte
  • Abuztuaren 19an, astelehena, 23:30ean: Nøgen
  • Abuztuaren 20an, asteartea, 23:30ean: Bilboko Udal Banda + Barón Rojo
  • Abuztuaren 21ean, asteazkena, 23:30ean: BOS + Coti
  • Abuztuaren 22an, osteguna, 23:30ean: Lala Love You
  • Abuztuaren 23an, ostirala, 23:30ean: Izaro
  • Abuztuaren 24an, larunbata, 23:30ean: David Otero

2024ko Bilboko Aste Nagusiko Europa parkeko kontzertuak

  • Abuztuaren 21ean, asteazkena, 00:00an: Nil Moliner
  • Abuztuaren 22an, osteguna, 00:00an: Tatta + Süne
  • Abuztuaren 23an, ostirala, 00:00an: Aste Nagusiko Pop 40, Martin Urrutia eta Megararekin
  • Abuztuaren 24an, larunbata, 00:00an: Megastar festatzarra (Cadena 100) hauen eskutik: Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba

2024ko Bilboko Aste Nagusiko Bilborock aretoko kontzertuak

Conciertos de la Aste Nagusia de Bilbao 2024 en la Sala Bilborock

Irudia: Muestra Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia Aste Nagusia

“Bilbao Metal, Pop-Rock” erakustaldi berri bat Bilborock aretoan, 2024ko Bilboko 2023ko Aste Nagusian. Programazioan, 16 kontzertu daude, abuztuaren 17tik 24ra, 20:00etan eta 21:00etan. Ekitaldiak doan dira.

Abuztuak 17, larunbata:

  • 20:00: Sweet Rage (Abadiño-Getxo)
  • 21:00: Pomeray (Bilbo)

Abuztuak 18, igandea:

  • 20:00: Mikosis (Gernika)
  • 21:00: Las Sexpeares (Barakaldo)

Abuztuak 19, astelehena

  • 20:00: Ibai García Blues Project (Barakaldo)
  • 21:00: Memphis Belle (Uribe Kosta-Bilbo)

Abuztuak 20, asteartea

  • 20:00: Simón Carranza (Getxo)
  • 21:00: Vittersweet (Bilbo)

Abuztuak 21, asteazkena

  • 20:00: Soporte Vital Básico (Galdakao)
  • 21:00: Triple Zero Band (Barakaldo)

Abuztuak 22, osteguna

  • 20:00: Adur (Bilbo)
  • 21:00: Doble Fuerza (Argentina-Barakaldo-Bilbo)

Abuztuak 23, ostirala:

  • 20:00: Fear Crowd (Bilbo)
  • 21:00: 4 Villains (Bilbo)

Abuztuak 24, larunbata:

  • 20:00: Frakture (Bilbo)
  • 21:00: Knives (Bilbo)

2024ko Bilboko Aste Nagusiko dantzaldiak eta orkestrak

Eta estilo batetik bestera. 2024ko Bilboko Aste Nagusian, ezin falta dantzaldi on bat. Zehazki, zortzi orkestra arituko dira, Plaza Biribilean, abuztuaren 17tik 24ra, bi saiotan: 20:00etan eta 23:00etan. Hauek izango dira 2024ko Bilboko Aste Nagusiko orkestrak:

  • Abuztuaren 17an, larunbata, 20:00etan eta 23:00etan: Domino
  • Abuztuaren 18an, igandea, 20:00etan eta 23:00etan: Beranduegi
  • Abuztuaren 19an, astelehena, 20:00etan eta 23:00etan: La Fania
  • Abuztuaren 20an, asteartea, 20:00etan eta 23:00etan: Bidean
  • Abuztuaren 21ean, asteazkena, 20:00etan eta 23:00etan: Gautegun
  • Abuztuaren 22a, osteguna, 20:00etan eta 23:00etan: La Fania
  • Abuztuaren 23an, ostirala, 20:00etan eta 23:00etan: Muxutruk
  • Abuztuaren 24an, larunbata, 20:00etan eta 23:00etan: Akerbeltz

2024ko Bilboko Aste Nagusiko guatekeak

Guatekeak bueltan datoz 2024ko Bilboko Aste Nagusira. Abuztuaren 17tik 24ra egingo dira Casilda Iturrizar parkean. Kontsultatu hemen ordutegiak:

  • Abuztuaren 17an, larunbata: Luis Carlos del Pozo DJa (21:00) eta Eurofest (23:30)
  • Abuztuaren 18an, igandea, 23:30ean: I love Italia. Italianissimoa… Bilbon
  • Abuztuaren 19an, astelehena, 23:30ean: Asier Bilbao Show
  • Abuztuaren 20an, asteartea, 23:30ean: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana
  • Abuztuaren 21ean, asteazkena, 23:30ean: Bolero-gaua. Boleros 4
  • Abuztuaren 22an, osteguna, 23:30ean: La Frontera
  • Abuztuaren 23an, ostirala, 23:30ean: La Década Prodigiosa
  • Abuztuaren 24an, larunbata: Luis Carlos del Pozo DJa (21:00) eta Jeanette y Juan Bau (23:30)

Bilbainadak 2024ko Bilboko Aste Nagusian

Abuztuaren 19tik 25era, eguerdian, betiko bilbainadak entzun ahal izango ditugu Casilda Iturrizar parkean. Hartu gogoan egun eta ordu hauek:

  • Abuztuaren 18an (igandea), 12:00etan: Gau Pasa
  • Abuztuaren 19an (astelehena), 12:00etan: Bilbao Mapamundi
  • Abuztuaren 20an (asteartea), 12:00etan: Los Chimberos
  • Abuztuaren 21ean (asteazkena), 12:00etan: Los 5 Bilbainos
  • Abuztuaren 22an (osteguna), 12:00etan: Gau Pasa
  • Abuztuaren 23an (ostirala), 12:00etan: Los Chimberos (85. urteurrena)
  • Abuztuaren 24an (larunbata), 12:00etan: Bilbao Mapamundi
  • Abuztuaren 25ean (igandea), 12:00etan: Los 5 Bilbainos

2024ko Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi nagusiak

Actividades destacadas de la Aste Nagusia de Bilbao 2023
Irudia: www.bilbao.eus

Hona hemen laburbilduta 2024ko Bilboko Aste Nagusiko programaren ekitaldi nagusiak, Bilboko Udalak argitaratu bezala. Hartu gogoan:

  • Bilbo Hiriko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa abuztuaren 17tik 23ra: egunero egongo dira ikuskizunak 22:30ean hasita.
  • Kaleko antzerkia eta arte-ikuskizunak abuztuaren 18tik 25era: Isozaki dorreen arteko Bizikidetza plazan, 12:30ean eta 21:15ean (salbu hilaren 25ean, igandea); eta Casilda Iturrizar parkeko pergolan, 19:30ean.
  • Haurrentzako programazioa, abuztuaren 18tik 25era: Casilda Iturrizar parkeko Txikigunen, Pergolan eta ahateen urmaelean, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara.
  • Musika klasikoa, abuztuaren 17tik 24ra: Enkarnazioaren elizan, 20:30ean.
  • Bilboko Udal Banda: Areatzako kioskoan.
  • Munduko Musikak: Plaza Barrian.
  • Txistulariak eta gaiteroak Zazpikaleetatik ibiliko dira abuztuaren 18tik 25era, 10:00etan.
  • Erraldoiak eta buruhandiak abuztuaren 18tik 25era, 11:00etan, Pasoen Museotik.
  • Erraldoien kontzentrazioa abuztuaren 25ean, 10:30ean Plaza Biribilean eta 13:00etan Areatzan.
  • Bertsolaritza: abuztuaren 18tik 25era, 13:00etan, Santiago plazan. Hilaren 21ean (asteazkena), 14:30ean izango da.
  • Herri-kirolen erakustaldiak abuztuaren 21etik 24ra, 12:00etan, Arriaga plazan.
  • Pilota abuztuaren 17tik 24ra, 11:30ean, Esperantza pilotalekuan.
  • Estropadak abuztuaren 18an 16:00etatik aurrera.
  • Euskal dantzak: abuztuaren 18tik 25era, 19:00etan, Plaza Barrian.
  • Balearen desfilea: abuztuaren 18an, igandea, 19:00etan, Plaza Biribiletik.

Bilboko Aste Nagusiaren jatorria

1973ko abuztuan hasi zen guztia, saltoki handi batzuek “Euskal Herri Kirolaren I. Astea” antolatu zutenean Bilbon, eta doako erakustaldiak egin, une hartan herri kirolean ari ziren kirolaririk onenekin. Jendeari izugarri gustatu zitzaion, eta askok pentsatu zuten ideia ona izango litzatekeela jaiak jendeari hurbiltzen saiatzea; hala ere, ideia ez zen orduan ezer zehatzetan gauzatu.

Urte batzuk geroago, 1977an, Zorion Egileor kazetari eta irrati-esatariak, bere programatik, jai herrikoi eta partizipatiboen ideia plazaratu zuen, eta bai bilbotarrek erantzun ere! 5.000 pertsona inguru atera ziren kalera, ondo pasatzeko gogoz, lehen kalejira jendetsua izango zen hartan.

Bilboko jaiak

Bilboko Udalak aintzat hartu zuen hori, eta, urte horretan bertan, ideia-lehiaketa bat proposatu zuen: “Egin ditzagun Bilboko jaiak herrikoi”. Helburua argi gelditzen da hitzaurretik bertatik hasita: “Bilbotarrok, guk geuk, egin behar ditugu ekarpenak, ideiak iradoki, jaiak batez ere herrikoiak izan daitezen, gure auzoetako jendearen pozgarri, Bilboko bizilagun guztien asegarri, guztien artean Bilbo hobe bat egiteko asmo zintzo baten arabera”.

Bide batez, sormenak saria zuen, garai hartako ekimen irabazleak 100.000 pezeta jasoko baitzituen. 37 parte-hartzaile izan ziren, eta azkenean berdinketa, polemika eta guzti, baina Txomin Barullok irabazi zuen lehen saria.

Konpartsak Bilboko Aste Nagusian

1978an, beraz, Bilboko lehen Aste Nagusia egin zen, sortu berri ziren konpartsetako kideek egindako antolaketa-lan itzelari esker; konpartsak auzoz auzoko batzordeetatik sortuak ziren, bakoitzak bere fanfarrea zuen, eta berdin jantzitako 50 kide.

Erraldoiak eta Gargantua Bilboko Aste Nagusian

Bere lehen ekintzetako bat tradizio zaharrenetako bi berreskuratzea izan zen: Erraldoiak, XVI. mendekoak, eta Gargantua ezaguna.

Ez bat ez bestea ez zeudenez ondo kontserbaturik, Udalak berak erraldoi batzuk utzi zituen. 1980ko Inauterietara arte ez ziren aurkeztu tradizioko12 Erraldoiak: Don Terencio eta Doña Tomasa; Baserritarrak; Ingelesa eta Bilbotar neskatila; Meatzaria eta Zigarrogilea; Zamaketaria eta Marinela; eta Zumalakarregi eta Isabel II.a.

Ez zegoen egoera onean Gargantua ere, 1854az geroztik Bilboko haurrak irensten aritua. Baina jada 1979ko Aste Nagusirako prest izan zen Gargantua berreraiki bat, Cómicos de la Legua – Kilikilariek egina.

Esan beharra dago: gaur egun ez da hain “irenslea”, barruan txirrista bat baitago eta horrek aukera ematen baitie haurrei atzeko aldetik irteteko.

Marijaia baino ez zen falta ;)

Aste Nagusia de Bilbao
Irudia: www.bilbao.eus

Nor da Marijaia?

Jai guztiek ikur bat behar dute. Pertsonaia maitatu eta batzuetan gorrotatu hori, festarekin identifikatzen duguna. Beraz, Bilboko Aste Nagusiak ere berea behar zuen.

Jaia hasi baino bost egun lehenago, Mari Puri Herrero margolariak enkargua jaso zuen panpina bat egiteko, nortasun-ezaugarri gisa balioko zuena. Oinarria Anbotoko Mari izango zen.

Eta horrela jaio zen Marijaia, lau metroko altuerako emakumea, jantzi koloretsuz eta irribarre iraunkorrez jantzia, besoak jasota dauzkana jai-giroan eta ama-jarreran. Eskuak jasota zergatik dituen galdetzen badiozu zure buruari, erantzuna da baikortasun-seinale bat dela, eta dantzan ari delako irudikapena, jaietan ezinbesteko den bezala.

Hura gabe ez dago festarik; beraz, haren erreketa Bilboko Aste Nagusiaren azken puntua izaten da urtero.

Bilboko Aste Nagusiko txosnak

Bestalde, Bilboko Aste Nagusian kaleak txosnaz betetzen dira (musika, janaria eta edaria eskaintzen duten etxolak). Musikak, dantzak eta konpartsek txoko guztiak girotzen dituzte; zezenketak eta bigantxak izaten dira. eta su artifizialen lehiaketak.

Kirolak ere badu bere lekua, herri-kiroletako erakustaldi eta txapelketak izaten baitira, hala nola aizkolariak eta giza probak.

Beraz, hauxe esatea besterik ez zaigu geratzen. Gora Marijaia!

Goiburuko irudiaren iturria: www.bilbao.eus