Laudiok antolatuko du aurten Arabako ikastolen jaia, eta ekainaren 20an egingo da, ‘Zabal bideak’ lelopean. Hain zuzen, hori izango da kontua horrelako urte zail baten ondoren: euskarari berriro bideak zabaltzea.

Sormena eta ahalegina jaia ospatzeko

Ikastolen Elkarteak eginahalak egin ditu urteroko jaia ospatu ahal izateko, gaur egun bizi dugun osasun-egoera kontuan hartuta. Ez da ibilaldirik izango, baina jarduera eta tailer asko izango dira, eta horietan izena eman dezakezu aurrez webgunean.

Programa honen bidez, bidea zabaldu nahi diote lankidetzari, gogo biziari, kulturari, parte-hartzeari, euskarari eta berdintasunari. Ikusi hemen jarduera guztiak.

Bertako nekazari eta artisauei ere bidea zabaldu nahi diete, Laudioko institutuaren kanpoan azoka bat eginez.

23 urte ikastolekin lankidetzan eta lanean

Ze azkar pasatzen den denbora! Bi hamarkada pasatu dira dagoeneko Euskaltel eta Ikastolen Elkartea elkarrekin hasi zirenetik euskal kultura eta euskara sustatzeko proiektu honetan.

Eta jarraitu egiten dugu.

Euskararen aldeko beste ekimen batzuk

Euskara bultzatzeko konpromisoa gure nortasunaren eta gizartearekiko hurbiltasunaren ezaugarrietako bat da. Euskara Plana dugu langileen artean eta bezeroekin euskararen erabilera dinamizatzeko, eta laguntza ematen diegu Durangoko Azokari, Euskal Herriko Bertso Txapelketari eta Euskaraldiari.

Durangoko Azoka

Gainera, zinemaren bidez euskara Euskal Herritik kanpo zabaltzen eta ezagutarazten laguntzen dugu. Handia, Errementari, Loreak eta Akelarre filmek, adibidez, Euskaltelen laguntza izan dute.

Baita pantaila txikian ere. Orain dela gutxi, Euskalteka jarri genuen martxan Euskaltelen telebistan, EITBrekin elkarlanean. 300 ordu baino gehiagoko edukia euskaraz, eta Euskadiko ikus-entzunezko sektorerako erreferentziazko ‘bideoteka’ bihurtzea da helburua.

Eman begiratu bat, eta ez ahaztu ikastolen hurrengo jaian lekua gordetzea. Hemen duzu Araba Euskaraz-en parte hartzeko esteka.

ONDO PASA!!